euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal eta peruar adituek mintegia egingo dute Liman Arantzazuko Anaidiaren 400 urteak ospatzeko

2012/10/31

Limako Arantzazuko Andra Mariaren aldarea hiriburuko frantziskotarren elizan (argazkia EuskalKutura.com) Peruko euskal komunitateak Limako Arantzazuko Amaren Anaidiaren sorreraren 400 urteak ospatuko ditu datorren asteartean, azaroaren 6ean, elkartearen historia eta ekarpenari buruzko mintegi batekin. Mintegiaren izenburua "Construyendo puentes para el Futuro: la recuperación de la memoria y presencia de los vascos en las Américas" da eta bertan, besteak beste, Oskar Alvarez Gila historialari gasteiztarra izango da hizlari. Horrez gain, Kofradiari buruzko liburu bat ("La Cofradía de Nuestra Señora de Arantzazu y los vascos") ere aurkeztuko da.

Gehiago irakurri...


Mallorcako Artea Euskal Etxeak gogotsu darrai euskara eskolekin lokal berrian

2012/10/31

Mallorcako euskara ikasleak klasean, Manoli Korta irakaslearekin (argazkia MallorcaEE) Egoitza aldatu du berriki Mallorcako Artea Euskal Etxeak, Es Coll de'n Rabassatik Francesc Frontera kaleko 15. zenbakira. Lokala txukundu eta gela guztiak prestatu bitartean, euskara eskolak bakarrik ari dira ematen elkartean. Manoli Korta ordiziarra da irakaslea eta aurten bi ikasle talde ditu bere ardurapean: hamaika lagun lehen mailako taldean eta zortzi erdi mailakoan. Aurtengo ikasturteari begira euskal etxeak trikitixa, abesbatza, dantza eta txalaparta ikastaroak ere ari da antolatzen.

Gehiago irakurri...


Euskal kulturari buruzko liburu sortaren zozketan parte hartzeko azken egunak, eman ezazu izena!

2012/10/30

Euskal kantagintzari buruzko liburuaren azala EuskalKultura.com irakurleen artean Euskal Herriko literatura, zinea, bertsolaritza, dantza, gastronomia, historia, kantagintza, artea eta beste zenbait arloei buruzko liburu sorta eder bat zozketatzen ari da. Bertan parte hartu nahi duena garaiz dabil oraindik, baina lehenbailehen eman behar du izena, zozketan parte hartzeko azken eguna datorren astelehena delako, azaroaren 5a da. Euskal Kultura Saila bilduma --Etxepare Euskal Institutuak argitaratua-- edizio eleanitza da: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Bat EEak bere mendeurreneko euskal astea ospatu zuen milatik gora lagunekin (II)

2012/10/30

Rosarioko kaleek, Argentinako bandera eta ikurrina batuz, euskal astea iragartzen zuten (argazkia EuskalKultura.com) Asteburu bat, milaka momentu. Esaldi honekin labur dezakegu Argentinako Euskal Aste Nazionala. Eta momentu horiei guztiei aukera emateko antolatu zuten Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko arduradunek aurtengo Euskal Astea. Hiru egunetan zehar mota askotako proposamenak eskaini zitzaizkien Rosariora bertaratu ziren lagunei, eta jendeak erantzunik onena zien antolatzaileei: giro ederra jarriz Diasporaren jai nagusiari. Ohi bezala, EuskalKultura.com horren guztiaren lekuko eta berri-emaile aritu zen. Hona Rosarioko kronikaren bigarren alea.

Gehiago irakurri...


Aresora bidaiatu du Silvia Belaunzaran argentinarrak aitonaren sorterria ezagutu eta bere ametsa betetzeko

2012/10/30

Areso herria, Nafarroan (argazkia: Pablo Feo) Silvia Rosa Belaunzaranek Buenos Airestik Areso herri nafarrera bidaiatu du aitona Estebanen baserria (Pedronea) eta Euskal Herrian duen familia ezagutzeko, senarrak lagunduta. Hala , bere ametsa bete du eta milaka kilometrotara duen familia ezagutu ahal izan du azkenik. Aitona Esteban Argentinara joan zen gaztetan, bere sei anai-arrebek egin zuten bezalaxe, bizimodu hobe bila. E. Arraiagok sinatzen du kronika El Diario Vascon.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uribek Japonian aurkeztuko du "Bilbao - New York - Bilbao" eleberriaren japonierazko itzulpena

2012/10/30

Kirmen Uribe idazlea eta "Bilbao -New York -Bilbao" eleberriaren japoniar edizioaren azala Kirmen Uribe idazle ondarroarra Japonian izango da datorren astean, herrialde honetan "Bilbao-New York-Bilbao" eleberri arrakastatsuaren japonierazko itzulpena aurkezteko. Uribek bi hitzaldi/irakurraldi egingo ditu Tokyon, eta Okinawan bertako idazle eta poeta talde batekin bilduko da. Tokioko Hakusui Sha argitaletxeak argitaratu du lana eta Nami Kaneko japoniarrak egin du itzulpena, euskaratik zuzenean. "Japoniarrek bere burua hor ikusten dutela esan zidan Namik, desagertzen ari den arrantzaleen bizimoduan", agertu dio Uribek EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Arrakasta handiz bukatu ziren atzo Rosarion 2012ko Argentinako Euskal Aste Nazionalaren saioak (I)

2012/10/29

Honako ongietorri hitzekin eman die harrera asteburu osoan Rosariora 2012ko Euskal-Argentinar Euskal Aste Nazionalera hurbildu zirenei (argazkia EuskalKultura.com) Joan den asteburuan egin dira Rosario hirian 2012ko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren saioak, aurten bertako Zazpirak Bat Euskal Etxea antolatzaile, izan ere elkarte honek berak bere lehenengo Mendeurrena ospatzen zuelako eta bi ospakizunak ospagai handi bihurtu eta euskal-argentinar komunitate zabalarekin konpartitu eta gizarteratzeko asmoa zuelako eskatu baitzion aspaldi FEVAri 2012ko festa nazionala Rosariora ekartzea. Helburuak erabat beterik, joan den asteburuan Rosario euskal festaz jantzi da, Argentina osotik iritsitako euskaldunei eta euskaldunen lagunei ongietorria emanez, eta aldameneko Uruguai eta Brasildik ere jendea etorririk, baita Euskal Herritik ere. Gaurtik hasita eta ohi duenez, EuskalKultura.com-ek artikulu saila argitaratuko du, euskal-argentinar hitzordu nagusi honen argazki eta irudi kronika eginez.

Gehiago irakurri...


'Izarren Argia' filmeak abiatuko du bihar Berlingo Euskal Etxeak antolatu duen zinemaldia

2012/10/29

"Izarren Argia" luzemetraiarekin hasiko da bihar Berlingo Euskal Etxearen Kino Fest Zinemaldia Baskisches Kino Fest edo Euskal Zinemaldia hasiko da bihar Alemaniako hiriburuan, Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein – Berlingo Euskal Etxea elkarteak antolatuta. Jaialdia euskal etxeak Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta urtean zehar egin dituen ekitaldien artean kokatzen da. Zinemaldiak Berlin euskal zinemagintzaren erakusleiho bihurtuko du azaroaren 3a bitartean, eta azken urteotako euskal labur zein luzemetraiak, dokumental zein animazio filmak izango dira ikusgai. Proiekzio guztiak euskaraz izango dira, ingeles eta alemanezko azpitituluekin.

Gehiago irakurri...


Deustuko Unibertsitateko "Memoria Bizia" jardunaldia itzuli diren Diasporako kideen topagune izan zen

2012/10/29

Ekitaldiko antolatzaileak eta hizlariak (argazkia Belen Ibarrola/Deustuko Unibertsitatea) Deustuko Unibertsitateak emigrazioa eta itzuleraren fenomenoari buruzko "Memoria Bizia" izeneko jardunaldia egin zuen iragan urriaren 19an. Topaketak Euskal Herrira itzuli diren Diasporako kideen esperientzia eta euskal kulturari egiten dioten ekarpena aldarrikatu zuen. Ekitaldia topagune emankorra izan zen, eta bertan bildu ziren lehen aldiz itzulitako emigranteak, historialariak eta erakundeak, besteak beste Bizkaiako Foru Aldundia eta Herritarrentzako eta Euskal Gizataldeentzako Zuzendaritza.

Gehiago irakurri...


Urriko ekitaldien artean, moda desfilea eta tangoa Argentinako Ayacuchoko Euskal Odola EEan

2012/10/29

Euskal Odola Euskal Etxeak antolatutako azken ekintzen irudiak (argazkiak EE) Lagun talde polita bildu dute Buenos Aires probintziako Ayacucho-ko euskal etxeak antolatutako azken bi ekintzek. Urriaren 8an, ‘Udaberri alaia’ izeneko moda-desfilea antolatu zuten Euskal Odola-ko kideek, herriko gazteei zuzenduta. Hurrengo larunbatean, berriz, eta Argentinako eta Euskal Herriko bi ohitura on batzen, tango ikuskizuna eta euskal afaria ospatu zituzten Sarmiento kaleko egoitzan. Bi proposamenak arrakastatsuak suertatu ziren oso, eta euskal erakundeko kideek esker beroak eman nahi dizkiete euren laguntza eskaini zieten guztiei.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia