euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Limako Arantzazuko Anaidiak artxibo historikoak berreskuratuz ospatu du bere IV. mendeurrena

2012/11/15

Limako Arantzazuko Amaren Anaidiaren 4. Mendeurreneko ekitaldien barruan, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zen San Martin Unibertsitatean (argazkia CVAL-EuskalKultura.com) Iragan ostegunean, azaroaren 6ean, Liman Arantzazuko Amaren Anaidiaren sorreraren IV. Mendeurrena ospatu zen. Peruko euskaltzale talde batek 2012an berreskuratu du azken urteetan ahantzita izan zen elkarte historikoa eta berriz ere jarri du abian. Elkartearen sorreraren laurehungarren urtebetetzea kari, Anaidiak nazioarteko mintegi bat egin du Liman eta artxibo eta dokumentu historikoak berreskuratzeko egiten ari den lana ezagutarazi du. Lan horren parte da fondoen digitalizazioa eta hainbat dokumenturen berrargitalpena, adibidez elkartearen estatutuak eta Limako Arantzazuko Amari errezatzen zitzaion bederatziurrena euskaraz.

Gehiago irakurri...


Heldu eta umeentzako narrazio saioak eskainiko ditu Itziar Rekalde kontalariak Chascomus eta La Platan

2012/11/15

Itziar Rekalde kontalaria Zenbait hiri eta euskal etxe bisitatuko ditu Itziar Rekalde Luzarraga ipuin kontalariak datozen egunotan, Argentinara egiten ari den bisitan. Gaurko hitzordua Chascomus hirian izango da eta euskal etxeak antolaturik hiru emanaldi eskainiko ditu: goizean, Bernardino Rivadavia Eskolan; arratsaldean, 3 zenbakidun Eskola Munizipalean; eta iluntzean, Zingirako Euskaldunak-en egoitzan. Gogora dezagun aditu euskaldunak La Platan jarraituko duela bere bira, azaroaren 21ean bertako Unibertsitatean, eta azaroaren 22an Udalaren Liburutegi Gunean.

Gehiago irakurri...


Euskal Zinea eta 'Jose Goñi' Esku Pilota Txapelketa Chivilcoy-ko Beti Aurrera Euskal Etxearen eskutik

2012/11/14

Zine emanaldia iragartzeko afixa Bi ekintza burutuko dira datozen asteburuetan Buenos Aires probintziako Chivilcoyko herrian bertoko Beti Aurrera Euskal Etxeak antolaturik. Alde batetik, Carlos Gabilondo zine adituak ‘Ama Lur’ filma aurkeztuko du ostiral honetan, erakundeko egoitzan. Bestetik, 'Jose Goñi' delako Esku Pilota Txapelketa gauzatuko da larunbat 24an, Chivilcoyko Racing Klub-eko instalazioetan. Lehiaketak Buenos Aires probintziako Pilota Federazioaren, Rancing Klubaren eta Chivilcoyko Udalaren babesa du, eta parte hartzeko deialdia irekita dago.

Gehiago irakurri...


Euskara eskolak abiatu dira Milanen, Erromako ACE elkarteak eta UPTER unibertsitateak antolatuta

2012/11/13

Lucia Ezker irakaslea euskara eskolak ematen Milanen. Italiako bigarren hiri populatuena da Lonbardiako hiriburua, Erromaren ondotik (argazkia LE) Iragan ostegunean Lucia Ezker iruindarrak lehendabiziko euskara eskola eman zuen Milanen, Erromako Associazione Culturale Euskara (ACE) eta UPTER unibertsitatearen lankidetzarekin antolatu den ikastaroan. Milango euskaldun talde batek aspalditik zuen horrelako ekimena abiarazteko gogoa, baina "utopikoa" iruditzen zitzaien. "Proposamena argitaratu genuenean eta hainbeste jendek informazioa eskatzen zuela ikustean, egin behar genuela erabaki genuen", adierazi dio Luciak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Umeek ez ezik, helduek ere gozatu zuten euskal kulturan murgilduta Union Vascako Txikien Topaketan

2012/11/13

Bahia Blancako Union Vasca-ko txikiak euren tutoreekin (argazkiaEE) Argentina hegoaldea da, Buenos Airestik ez gertuegi. Eta ez zaie hurbil geratzen Llavallolgo Umeen topaketa, FEVAk antolatua. Ondorioz, 2009an hasi ziren Bahia Blancako Union Vasca euskal etxeko lagunak eskualde honetako Umeen Topaketa antolatzen eta lehenengo edizioan izandako arrakastak bultzatu zituen esperientzia errepikatzera. 2010ean ere burutu zen, Macachin, Laprida eta Cnel. Pringleseko euskal etxeak partaide. 2012 honetan, berriz, irailaren 29an wegin da eta aurrekoetan bezala egun paregabea pasatu zuten umeek eta euren laguntzaile eta ahaideek. “Balantzea bikaina da eta asmoa datorren urtean berriro egitea da eskualdeko euskal etxeetako neska-mutilekin”, adierazi dio Romina Larrañaga Union Vasca-ko irakasleak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Atxagaren 'Seven Houses in France', urteko 20 eleberri onenen artean aukeratu dute AEBetan

2012/11/12

"Seven Houses in France" eleberriaren azala Estatu Batuetako Publishers Weekly aldizkari ospetsuak 2012. urteko libururik onenen artean sartu du Bernardo Atxagaren 'Seven Houses in Franc'" (Zazpi etxe Frantzian) eleberria. Publishers Weekly AEBetan literaturaren inguruko aldizkaririk garrantzitsuenetakoa da eta urtero argitaratzen dituen zerrenda hauek oso eragingarriak dira. Irailean argitaratu zuen liburua herrialde honetan Graywolf Press argitaletxeak eta harrera ona izaten ari da.

Gehiago irakurri...


Urteroko ohiturari jarraituz, Kultur Astea egin du Villa Mariako Euzko Etxea-k joan den urrian

2012/11/12

Villa Mariako Euzko Etxearen 56. Aste Kultura irudietan (argazkiakEE) Ekintza multzo polita bildu du Villa Mariako euskal etxeak urrian antolatutako Kultur Asteak. Izan ere, ekitaldiaren 56. edizio honetan, aurrekoetan bezala, gustu guztietako jendearentzako proposamenak eskaini dira. Urriaren 17tik 24ra arte, programa aberatsa garatu da, tartean, Mus Txapelketa, euskal zinea, dantza eta musika ikuskizunak eta hiriko gabetuei laguntzeko ekimenak. Aktibitate handiko egunak bizi izan dituzte Villa Mariako euskal etxeko lagunek, eta biziko dituzte datozen hilabeteetan ere, eurak baitira 2013ko Argentinako Euskal Aste Nazionalaren antolatuko dutenak.

Gehiago irakurri...


"Eman euskara elkarri" leloarekin, Korrika 18k euskara ikasleei egingo die omenaldia

2012/11/09

New Yorkeko euskaldunek bat egin zuten Korrika 17rekin (argazkia NYEE) Gaur aurkeztu da Bilbon Korrikaren 18. edizioa. AEK euskaltegien koordinadorak azaldu duenez, lasterketa Andoainen (Gipuzkoa) hasiko da 2013ko martxoaren 14an eta Baionan (Lapurdi) amaituko da martxoaren 24an. Edizio honetan euskara ikasleak izango dira omenduak eta aurrekoetan bezala, AEKk Diasporako euskaldunei ekimenarekin bat egiteko gonbitea luzatu die. Zure euskal etxean edo komunitatean Korrikaren omenezko ekitaldiren bat antolatzeko laguntza nahi baduzu, jar zaitez AEKrekin harremanetan.

Gehiago irakurri...


Euskal Echea Institutuak 2012ko kontzertu zikloaren azken saiora gonbidatu du gaur Buenos Airesen

2012/11/09

Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea institutuko kapera eta bertako organoa, ziklo bereko artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com) Maila handiko kontzertua entzun ahal izango da gaur hiriburu argentinarrean. Errezitala Euskal Echea elkarteak antolatzen duen zikloko azkena izango da, eta etxeko Ana Paula Segurolarekin batera Jose Luis de Aquino organo jotzaile brasildarra aurkeztuko da Buenos Aireseko publikoaren aurrean. Hitzordua arratsaldeko 6:30etan da, Sarandi kaleko kaperan eta programari dagokionez, Felipe Gorriti-ren Sonata Re Handian eskainiko dute musikariek beste pieza batzuen artean.

Gehiago irakurri...


Itxartu dantzari taldea pozik bueltatu da Argentinako Euskal Astetik, han bizi izandakoak gogoan

2012/11/09

Itxartuko dantzariak Rosarioko Zazpirak Bat euskal Etxeko lagunekin (argazkia Itxartu) Etxean dira Itxartu taldeko getxoztarreko dantzariak, iragan urriaren 26tik 28ra Rosarion egin zen Argentinako 2012 Euskal Aste Nazionalean parte hartu ondoren. Taldeak bazuen aurretik Diasporarekin harremanik, izan ere Itxartuko bi kidek dantza ikastaroak eman zituzten Rosarion bertan orain dela urte batzuk eta iaz Rosarioko dantzari bi izan ziren Getxon. Bidaia esperientzia aparta izan dela azaldu diote EuskalKultura.com-i, hango euskaldunek "dantza eta abertzaletasuna zein sakon bizi duten" ikustea oso berezia dela azpimarratuz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia