euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2.000 lagun bildu ziren Mendabiara "Kanpoan den Nafarraren Eguna" ospatzera

2013/06/04

Nafar etxeen ordezkariak Iruñeko alkate Yolanda Barcinarekin (argazkia Navarra.es) Nafarroako Mendabian herriak ia 2.000 lagun hartu zituen iragan larunbatean, "Kanpoan den Nafarrraren" jaiaren karira. Bilkurak 25. urteurrena bete du aurten eta, ohi bezala, giro aparta izan zuen. Nafar etxeen federazioak antolatutako egitaraua zabala izan zen eta, besteak beste, antzerkia, entzierroa eta 600 lagunentzako bazkari herrikoia egin ziren.

Gehiago irakurri...


Andeen magaleko San Juango Eusko Etxeak haritz bat landatu du hirian Gernikako Arbolaren omenean

2013/06/04

San Juango Espainia Plazan landatu zen haritza, Gernikako Arbolaren omenean. Juan Antonio Garcia Espainiako kontsulordeak, Luis Meglioli Udaleko Kultur Idazkariak eta Ofelia Larrea etxeko lehendakariak izan zuten plaka desestaltzeko ohorea Haritz bat landatu dute San Juango Eusko Etxea-ko lagunek hiriko Espainia Plazan, Juan Antonio Garcia Espainiako kontsulordea eta Luis Meglioli Udaleko Kultur idazkaria lagun. Ekitaldi berean ohorezko plaka bat desestali eta Iparragirreren bertso ospetsuak aipatu ziren. Berri honekin batera, ekainaren 14an Marita Echaveren bisita jasoko dutela jakinarazi digute Eusko Etxea-tik. San Juango egonaldian “Euskal Baserrietako Sukaldaritza” liburua aurkeztuko du sukaldari cordobatarrak, hiriko Oroimenaren Museoan.

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak Hargatik bere berripaper elebidun interesgarriaren 88. alea plazaratu du

2013/06/04

Hargatik berri buletinaren 88. alearen azala 1995ean hasi zen La Platako Euzko Etxeko Euskara Taldea 'Hargatik' buletina argitaratzen, eta harrezkero, kosta ala kosta, ez dute hutsik egin irakurleekin ipinitako hitzorduan. Berripaper hau oso ekimen berezia da Argentinako diasporan; izan ere, oso presentzia duin eta garrantzitsua eskaintzen dio euskarari eta albiste gehienak euskaraz zein gaztelaniaz datoz. "Euskara komunikabide gisa erabiltzea, ez dakitenen aurrean gure hizkuntzarekiko jakin-mina piztea eta zerbait dakitenentzat dakiten horri eustea da gure helburua", azaldu dio, euskaraz, EuskalKultura.com-i La Platako Stella Maris Iturbidek. "Ahaleginak merezi duelakoan gaude", diosku euskaltzale laplatarrak.

Gehiago irakurri...


Hator Hona egitasmoak Necocheako gazteak ekarriko ditu Euskal Herrira hamar urteak ospatzeko

2013/06/03

2012ko Hator Hona egitasmoan parte hartu zuten neska-mutil batzuk (argazkia GazteAlai) Aurten hamar urte bete ditu Necocheako Euskal Etxearen Hator Hona egitasmoak: hamar urte Euskal Herriko gazteak Argentinara ekartzen, euskara eta euskal kultura irakasteko hiri honetako neska-mutilei. Aurten, urteurrena ospatzeko Necocheako gazteak izango dira Euskal Herrira joango direnak. Gazte Alai dantza taldeko 20 kidek egingo dute bidaia, eta hainbat emanaldi egingo dituzte uztailaren 10a eta abuztuaren 11 bitartean.

Gehiago irakurri...


Carlos Gabilondo zinemazaleak inauguratuko du gaur Posadaseko Euskal Jatorri EEaren Zine Zikloa

2013/06/03

Misiones probintziako Posadas hirian proiektatuko diren filmak Urtero bezala, 2013 honetan ere egingo da Misiones probintziako hiriburuan Euskal Zine Zikloa. Bertako Euskal Jatorri Euskal Etxeak antolaturik, ekitaldia ‘Biblioteca Popular Posadas’ liburutegian burutuko da, ekaineko astelehenetan. Zikloa gaur abiatuko da, Euskal Herriko zinearen historiari buruzko hitzaldia eskainiko duelarik Carlos Gabilondo zine adituak, Buenos Airestik etorrita. Bidaia berean, Misioneseko Unibertsitatearen 40. urteurren ekitaldietan ‘Euskal Pilota’ filma aurkeztuko du Gabilondok.

Gehiago irakurri...


Pasiotarren Mendeurreneko ekintzak eta Orbe eta Iztueta apezpikuen gorpuzkinen erromesaldia Perun

2013/06/03

Euskaldun asko izan ziren Perun ehun urte bete dituen Pasiotarren Ordenaren misiotan Pasiotarren ordenak ehun urte bete ditu aurten Peruko misioetan eta hainbat ekitaldi antolatu dira Mendeurrena ospatzeko. Perura misiolari etorri zirenen artean euskaldun asko egon ziren eta, kari horretara, bertako euskal komunitateak jardueretan hartu du parte. Tartean, bertan atxikimendu handia bildu zuten Venancio Orbe eta Santos Iztueta apezpiku euskaldunen gorpuzkinen erromesaldian: Tarapototik probintziako hiriburu den Moyobambako Katedralera eraman zituzten, bertan lur emateko.

Gehiago irakurri...


Txakolin Eguna Manhattan-en: Txikifest jaialdiaren hirugarren edizioa egingo da igandean New Yorken

2013/05/31

Iazko Txikifesten giroa bikaina izan zen eta jendetza bildu zen bertara kalean eta lagunartean txakolinaz eta euskal sukaldaritzaz gozatzeko. "Ia ia Euskal Herrian bezala", esan zuten antolatzaileek (argazkia Txikifest.com) New Yorkek txakolina maite du eta horren irudi da Txikifest jaialdiaren arrakasta. Aurten hirugarren edizioa izango du Manhattan-eko Txakolin Egunak, eta, aurrekoetan bezala, 500 bat lagun espero dituzte antolatzaileek. Festaren sustatzaileak Txikito jatetxeko jabeak dira: Eder Montero sukaldari bilbotarra eta Alex Raij newyorkatarra. Ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du eta aurten 16 txakolindegien ardoak izango dira dastagai.

Gehiago irakurri...


Eguna iritsi da: gaur abiatuko da Argentinatik Euskadira, 4 euskal etxetako 22 bisitariko taldea

2013/05/31

Maiatzaren 4an elkartu ziren Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean bidaiariak (18 bildu ziren, 4 ezin izan zirelako joan). Bazkaria partekatzeaz gain, ‘emozioak eta urduritasuna’ ere konpartitu zituzten lagunek (argazkiaEE) Ideia iaz urte erdialdean sortu zen, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxearen baitan. Proposamenak arrakasta berehala lortu eta lekuak berehala bete ziren gehienbat Arrecifes, San Pedro, Suipacha eta Buenos Aireseko –Euskaltzaleak– lagunekin. Orain, unea heldu da eta taldea gaur abiatuko da Euskal Herrira, bi asteko bidaian, bisitatzeko Gernika, Gaztelugatxe, Aralar, Biarritze, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Donibane Garazi.... Gaur hasiko da abentura. Izan bidaia on, lagunok!

Gehiago irakurri...


Asko nahiz gutxi jan… Euskalduna izan! Bakersfield-eko 2013ko Euskal Besta eta jaiaren kronika

2013/05/31

Dantza erakustaldi bikaina eskaini zuten hainbat taldek Bakersfield-eko Euskal Etxearen frontoian (argazkia Eneko Egiluz Beramendi) Kern County-ko Euskal Etxeak euskal kulturaz zipriztindu du Kaliforniako Bakersfield beste urte batez, Euskal Besta edo Basque Festival deritzon jaialdiarekin. Bestaren 41. edizioa ospatu dute aurten inguruko euskal-amerikarrek maiatzaren 24tik 27ra bitartean. Lau eguneko programa aberatsa eskaini du euskal elkarteak: Bertsolari dokumentala, hitzaldia, mus txapelketa, bazkari-afariak, pilota partidak, dantzaldiak eta dantza erakustaldiak euskal etxearen frontoian.

Gehiago irakurri...


Caracasko Eusko Etxeak urteroko omenaldia eskaini die bertako amei 'Amatxuren Egunean'

2013/05/31

Caracaseko Eusko Etxeko 'Amatxuren Eguna' 2013an omenaldia jaso zuten emakume mahaietako bat (argazkiaEE) Beste hainat euskal etxerekin gertatu bezala, hiriburu venezuelarreko Eusko Etxea pertsona askoren eta belaunaldi diferentetako euskaltzale ugariren ekarpen baliosen emaitza da eta euskal elkartea saiatzen da urtean zehar guztian gogoan hartzen. Maiatzaren 18an, omenaldia eskaini zien amei, 'Amatxuren Eguna' ospatuz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia