euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAren bazkide aktibo bihurtuta, Euskaltzaleak-ek VI. 'topaketa' egingo du bihar, Jon Ander Ramos hizlari

2013/06/13

'Teila Bat Argentinako Euskararentzat' kanpainan parte hartu duten lagunetako batzuk (argazkiakEE) Aktibitate handiko urte honetan, urrats garrantzitsuak eman ditu Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek. Izan ere, euskara klaseak eskaintzeaz gain, Euskal Herriko kultura zabaltzeko beste hainbat ekintza bultzatzatzen ari da instituzioa. Engaiamendua eta ahaleginak ez dira oharkabean geratzen eta FEVAren azken bileran bazkide aktibo gisa onartu du Federazioak hiriburuko euskaltegia. Berri honekin batera, iragarri du urteko Seigarren Topaketan Jon Ander Ramos Martinez irakasleak hitzaldi bat eskainiko duela. Hitzordua, bihar iluntzeko 8etan.

Gehiago irakurri...


Azkue Fundazioak eta EKEk Irudimena lehiaketaren saridunak aditzera eman dituzte; zu al zara horietako bat?

2013/06/13

Irabazleak eta sariak banatu zituzten erakunde antolatzaileetako ordezkariak (Argazkia: Azkue Fundazioa) Azkue Fundazioak eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak (EKE) antolatzen dute lehiaketa hau, gazteen artean euskal kulturaren inguruan sormena sustatzeko. Edizio honetan parte-hartzaileak Iparraldeko zein Hegoaldekoak izan dira. Hona irabazleak: Soinu kategorian, Uztaritzeko Christian Aduriz; Irudi Kategorian, Hoztako Asisko Urmeneta, eta azkenik, Testu kategorian, Baionako Bea Salabarry. Zorionak hiruoi!

Gehiago irakurri...


Datozen eskaintzak Buenos Airesko Lizarraenean: etzi, Jon Ander Ramos; eta 'Lili Eder Bat' kontzertu sorta

2013/06/13

‘Lili Eder Bat’ zikloko lehenengo kontzertuaren irudiak (argazkiakEE) Ekin Argitaletxeak eta Eusketxek gonbidaturik, bi zati dituen aurkezpena eskainiko du larunbat honetan Jon Ander Ramos Martinez Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak Buenos Aires hiriburuko Lizarraenea-n. Lehenengoan, Kubako euskal asoziazionismoaz mintzatuko da; bigarrenean, ostera, Victor Mendizabal-i buruz idatzi duen liburua aurkeztuko du. Datozen aste eta hilabeteei begira, uztailaren 6an, larunbatez, Eusketxek antolatutako ‘Lili Eder Bat’ Kontzertu Zikloaren bigarren emanaldia burutuko da Mexiko kaleko euskal etxean.

Gehiago irakurri...


Estaturik gabeko Nazioen Behatokia sortu dute La Platako Unibertsitatean, Nieves Cenicelaya zuzendari

2013/06/12

Estaturik gabeko Nazioen Behatokiaren sorrera dokumentua Buenos Aires probintziako Universidad Nacional de La Platak (UNLP) iragarri duenez, bertako Zuzenbide eta Gizarte Zientzien Fakultateak' Estaturik gabeko Nazioen Behatokia' sortu du. María de las Nieves Cenicacelaya abokatuak zuzenduko du behatokia eta aurkezpena datorren asteko asteartean izango da La Platan. Behatokiak webgunea du martxan eta aurki hasikoomen da hilero buletina argitaratzen.

Gehiago irakurri...


Kubako Euskal Etxeak aro berria hasi du, egoitza egokia eskuratzeko erronkarekin

2013/06/12

Renato Garcia Egusquiza, Kubako Ongintzako Euskal Elkartearen presidentea, 2013ko Habanako Aberri Egunean hizlari (argazkia Jose Goitia) Iragan urteko uztailean zuzendaritza berritu zuen Kubako Euskal Etxeak, eta, harrezkero, jo eta su dihardute elkarteko arduradunek euskal etxe historiko hau suspertzeko ahaleginean. Renato Garcia Egusquiza presidenteak azaldu digunez, elkarteak datozen urteetarako hartu duen erronka nagusienetakoa egoitza egokia lortzea izango da. Horrela, jarraipena eman ahalko die iaz hasi zituzten euskara ikastaroei, eta kultur ekitaldiak, aurkezpenak, mintzaldiak eta gizarte topaketak antolatzeko aukera izango du. Etorkizunerako asmoen artean Kubako euskal eraikin historikoak berreskuratzea aipatu du Garcia Egusquizak; hala nola, Habanako Jai Alai frontoia.

Gehiago irakurri...


Aipua Rio Cuarto-ko Gure Ametza-ri; EEak 450 paella salduko ditu bere obrak ordaintzen laguntzearren

2013/06/12

Salmenta janariak leku berezi bat du euskal etxearen ekaineko buletinean Bi berri datozkigu Argentinako Cordoba probintziako Rio Cuarto-tik. Batetik, Río Cuartoko Rotary Club-ek ohorezko aipu batez errekonozitu du bertako Gure Ametza Euskal Etxea, 'Reconociendo Colectividades' (gizataldeak aitortuz) izeneko diploma emanez. Bestalde, eta aurrekontua berdintzeko ahaleginak oro gutxi direnez, Gure Ametzako sukaldari bolondresek janaria prestatu eta salduko dute igande honetan euren egoitzan, izan ere EEan egiten ari diren obrak ordaintzen laguntzeko. 450 ano paella jarriko dituzte salgai.

Gehiago irakurri...


Euskal Zinemaldia eta Alemaniako Igo Euskarazko Literatura Saria abiatu ditu Frankfurteko irakurletzak

2013/06/11

Frankfurteko Goethe Unibertsitatea (argazkia MBabiano) Frankfurteko Goethe Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak makina bat jarduera egin ditu ikasturtean zehar. Egindako lanari amaiera biribila emateko beste bi ekimen abiatu ditu lektoretzak: batetik, dagoeneko martxan dagoen euskal zinema emanaldia; eta, bestetik, Alemanian egin den lehendabiziko Euskarazko Literatura lehiaketa. Herrialde honetan bizi diren euskera ikasleek parte har dezakete; lanak bidaltzeko epea ekainaren 28an amaituko da.

Gehiago irakurri...


Quilmes-ko Euskal Etxeak, Buenos Aires Handian, I. Euskal Jardunaldira deitzen du datorren ostiralean

2013/06/11

Quilmes-ko Euskal Etxearen I. Euskal Jardunaldian parte hartzeko gonbitea Euskal erakunde berri bat sortzen ari dira Quilmes hiriko euskal gizataldeko ordezkariak eta, bide horretan, izaera juridikoa lortzea eta komunitateari begirako ekintzak antolatzea hartu dute helburu 2013rako. Euskal Etxeak abian du dagoeneko Zuzendaritza Batzordea eta, honek deiturik, I. Euskal Kultur Jardunaldia antolatu du datorren ostiralerako, ekainaren 14a, hiriko Udaletxean, Eduardo Erdozain eta Luis Luquez hizlari.

Gehiago irakurri...


Zozketaren epea igandea arte luzatu dugu, jakin nahi dugu: Zer da zuretzat euskalduna izatea?

2013/06/10

Xamarren “Vascos. Su lengua a través de la historia" liburua eskuratzeko zozketaren epea astebete luzatu dugu, ekainaren 16 arte. Oroitu galdera bat proposatzen genizula: Zer da zuretzat euskaldun izatea? Zure iritzia jakin nahi dugu. Erantzunak, email bidez, iruzkin bidez edo Facebook bidez bidal fitzakezu. Zozketan parte hartzeko, ez ahaztu zure datuak erantzunaren amaieran ipintzea, bestela irabazle atera ezkero ez baitugu zurekin harremanetan jartzerik izango.

Gehiago irakurri...


Irekita jarraitzen du Rosarioko EEan umeentzako Zine Tailerrean parte hartzeko izena emateko epeak

2013/06/10

Zine Tailerrean parte hartzeko gonbitea Bihar bertan izango da Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean erakundeak antolatutako Zine Tailerreko bigarren elkarretaratzea. Deialdia 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei dago zuzenduta, honako helburuz: umeek ikus-entzunezko hizkuntza ezagutzea eta hortik abiatuta euren lanak sortzea. Eskolak astean behin dira, euskal etxearen egoitzan, Leandro Rovere koordinatzaile. Zazpirak Bat-ek jakinarazi digu, bestetik, Idoia Goñi eta Mikel Agirre EHUko geografia irakasleen bisita jaso duela euskal etxeak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia