euskal diaspora eta kultura

2005/02/02
Harpidetza bateratuari esker, irakurleak sei literatura aldizkarion (Egan, Hegats, Beterriko Liburua, Idatz & Mintz, Behinola eta Maiatz) aleak etxean jaso ahal izango ditu, esan nahi baita 14 ale orotara, 50 euro ordainduta. Arduradunek ekimen honen helburua, elkarlana bultzatu eta aldizkariok ahalik eta jende gehiagorengana helaraztea dela adierazi dute.
2005/02/01
Muskizeko Ostabe euskara taldea ezaguna da burutzen dituen ekimen deigarri eta irudimentsuengatik. Oraingoan ere aktibitate berri eta erakargarri bat dakarkigu, San Valentin eguneko ohitura zaharrei ukitu posmoderno bat emanez. San Valentin gertu dagoela eta, muskiztar talde honek maitasun gutunen lehiaketa antolatzea erabaki du, baina gaztetxoentzako erakargarriago izango den formatuan: maitasunezko e-posta mezuen lehiaketa antolatu dute. Otsailaren 10a da mezuak bidaltzeko azkeneko eguna.
2005/01/27
Mireia Gabilondo jaio zenerako (Bergara, 1964) Jorge Oteizak argitaratuta zeukan 'Quousque Tandem' (1963). Berrogei urteren buruan Gabilondok heldu die obra hari eta eskultorearen gainerakoei eta sortu du 'Otehitzari biraka' ikuskizuna, non artistaren poetikotasuna dantzaren bidez mamitzen den. Oteizaren Eskolako kimu berria genuke, eskultorearen bilobena zatekeen belaunaldikoen eskutik, hark aldarrikatzen zuen transmisioaren fruitu ezinbestean oteizarra.
2005/01/27
Hamasei urtez Euskaltzaindiko buru izan ondoren, Jean Haritxelhar baigorriarrak gaur esango dio agur lehendakaritzari, Andres Urrutia bilbotarrak gaur hartuko baitu haren lekua ofizialki. Bilboko egoitzan egingo duten ekitaldiak oroitzapen bat baino gehiago ekarriko dio Haritxelharri; izan ere, lorpen asko izan ditu hamasei urteotan. «Euskaltzaindia kate handi bat da eta gu, horretan zati txiki bat» aitortu dio baxenabartarrak Ainize Butron-i, Gara egunkariaren gaurko aleak biltzen duen elkarrizketan.
2004/12/20
'Euskal Herriko enbaxadoreak' eta Udalbiltza, distantziarik gabeko harremana izenpean, artikulu luzexka eman du gaur argitara Gara egunkariak Euskal Herriaren eta bere Diasporaren arteko harremanak aipagai. Hego Euskal Herrian deslegeztatua egon arren, Diasporarekiko kontaktu eta harremanak ez ditu batere eten Ezker Abertzalearen Udalbiltzak eta, are gehiago, harreman horiek indartzen, eta datozen hilabete/urteotan plazaratuko dituen proiektu berriak ari da garatzen.
2004/10/22
2003/09/08
Elizabeth Macklin (Estatu Batuak, 1952) eta Kirmen Uribe (Euskal Herria, 1970) poetak elkarrekin solasean paratu eta haiekin mintzatu da Harkaitz Cano jatorriz Berriak argitaratu elkarrizketa honetan. Elizabeth Macklin: "Orijinala izatea ez da inolako erronka; erne egotea, bai"; Kirmen Uribe: "Euskaldunok kanpotik hartzen dugu gure lapiko txikian ez duguna"
2003/06/17
Plazaratu berriak dira 2003ko National Endowment for the Arts delako saria jasoko dutenen izenak, eta aitortza garrantzitsu hori jasoko duten estatubatuarretako lau euskaldunak dira: Jesus Arriada, Johnny Curutchet, Jesus Goñi eta Martin Goicoechea bertsolariak.
2002/08/22
Ederki ezagutzen ditu Estatu Batu Mendebaldeko rodeo plazak Johnny U country kantariak. Gizasemeari goitik behera ongi begiratuta ere, amerikar itxura eta tankera besterik ez zaio antzematen. Eta halaxe da bera, Idahoko arrantxu batean jaiotako cowboya. Bere kantu eta gitarra doinuetan ere, rodeo giroa, amodio gaiak eta Oesteko molde erruralen isla baizik ez da ageri. Amerikarra izanik, ordea, euskaldunen seme da Johnny hau. John Urrutia du benetako izena eta bizkaitarrak zeuzkan aiton-amonak.
2002/03/25
Bere bizitzako hogeita hamar bat urtetik gora Afrikan misiolari igaro zituen apez zuberotar honek, bere nagusi apezpikuaren manatuari jarraiki Pariserainoko bidea hartu zuen ondoren, frantses hiriburuko euskal etxekoen kapelau edo omonier izateko, eta Estatu Batuetarainokoa urte batzuen buruan, AEBetako euskal apez ibiltaria izateko, hor ere euskal komunitatearen zerbitzuko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus