euskal diaspora eta kultura

2007/02/12
Euskokultur fundazioak abian jarri du Nafarroako ahozko ondare aberatsa jasoko duen ekimena. Herrialde honetako mila lagunei eginiko elkarrizketen bidez, Nafarroa osoan gizalditan iraun duen ahozko kultura bildu eta gordetzea da proiektuaren helburua. Aritz Ibañez eta Gaizka Aranguren kazetariak dira lan honen arduradunak eta jardunean hasi badira ere urte batzutarako proiektua izango da: 2010erako bukatzea espero dute.
2007/02/10
Wikipedia, interneteko entziklopedia askea da, erabiltzaileek beraiek artikuluak egin eta aberastu ditzaketelarik. Mundu osoko partaideak dituen 'auzolan' entziklopediko honek bere euskarazko bertsioa ere badu. Euskal wikizale amorratu batzuen ekimenez aurrera doan bertsioa da eta dagoeneko 16.304 artikulu biltzen ditu. Orain langile horiek blog bat sortu dute euren lanen berri eman eta kolaboratzaile berriak proiektu honetara biltzeko. 'Euskarazko Wikipedia' du izenburu blogak eta Sustatu.com-en izan dugu horren berri.
2006/11/20
2006/07/12
2006/06/06
Euskal Herritik kanpo bizi den euskaldun baten ikuspuntutik egiten digu gogoeta Brasilgo Sao Paulotik Iker Azkue Lete hondarribiarrak. Euskaldunentzat jateak, eta etxeko gustu, usain eta ohiturek daukaten garrantziaz eta gure eguneroko bizitzan dagokien toki bereziaz ari zaigu. Kanpoan dagoenak jateko kontuekin daukan harreman bereziaz.2006/01/12
Munduan gehien erabiltzen den sare-ibilgailua Microsoft enpresaren Internet Explorer bada ere, gero eta gehiago dira software libreak -doakoak- garatu eta erabiltzen dituzten internautak. Horien artean garrantzitsuena eta Exploreri konpetentzia egiten hasia dena Mozilla sare-ibilgailua da. Azkarra eta segurua da eta spywareari, zizareei eta birusei atea itxi egiten dizkie. Gainera bere azken bertsioa, Firefox 1.5, euskaraz ere aurkeztu berri dute, www.librezale.org lantaldearen irekiaren eskutik.
2006/01/04
Dominika Jacqueline da Utah-ko (AEB) Monique eta Jean Flesher senaz-emazte ezagunen alaba sortu berriaren izena. Neskatoa abenduaren 27an jaio zen eta jaiotza bi orduko kontua izan zen, 'fite joan zen', bere amak euskalkultura.com-i adierazi dionez. Ama-alaba, eta familia osatzen duten Jean aita eta Jean-Jules anaia, etxean eta ongi dira dagoeneko, egoera berrira egokitzen. 'Guztiok ongi eta kontent gaude', azaldu digu Jean Flesher aitak ere, musikaria eta euskaltzale handia bera, Estatu Batuetako euskaldun ezagunenetako bat denak.
2006/01/01
Sometimes I receive emails inquiring about membership in NABO. Now some of these are from Basque clubs/organizations but a good many are from individuals wanting to see about joining themselves. I have to send back a message that we are a federation with a membership of Basque entities rather than individuals. But it gets me to wondering, just what is NABOs image or larger perceptionif anyamong Basques? How is NABOs purpose or function perceived?2005/12/16
Euskarazko Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko azterketa prestatzea behar astuna gerta daiteke batzuetan, aditz, atzizki eta esamolde artean itota. Hori ekiditeko, edo behintzat ikasleen jarduna arintzeko, badira interneten zenbait baliabide erabilgarri eta baita dibertigarri ere. Horien adibide da Iruñeko Iturrama Ikastetxeak prestatutako webgunea, EGAren Atariko Proba edo hasierako azterketa orokorra prestatzeko 60 bat jokoez hornituta.
2005/12/12
Euskal dantzari guztiek ezagutzen duten izena da Claude Iruretagoyena lapurtarrarena. Euskal Herriko dantzen tradizioa ederki asko ezagutzen duen pertsona, ikerketa frango egindakoa da historian zehar euskal herrietan eman diren dantzez eta dantzen inguruaz. Nondik helduak diren, nola sortuak diren aztertua du... dantza zaharrak berreskuratzen ere egin du lan eta gutxik bezain ongi hitz egin dezake ogibide baino gehiago bizimodu duen euskal dantzaren munduaz. Nora Arbelbidek egina dio elkarrizketa Gara egunkarian.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus