euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVA Euskara arduradunen bilkurak 2007ko plangintzari erreparatu zion Buenos Airesen joan den larunbatean

2007/03/12

Joan den larunbateko bilkura FEVAren Buenos Airesko egoitzan (argazkia EuskalKultura.com) Argentinako Euskara Arduradunen bilera egin zen joan den larunbatean Buenos Airesen, FEVAren (Federación de Entidades Vasco Argentinas edo Eusko Argentinar Bazkun Alkartasuna, elkartearen euskarazko izen ofizialean) egoitzan. Mariluz Artetxe FEVAko lehendakaria buru eta Gabriela Mendia Euskara Arloko idazkaria gidari, hamasei euskal etxetako euskara arduradunek 2007rako plangintzari erreparatu eta urteko lehenengo bilkurari ekin zioten, Argentinan euskara ikastaroak hasteko sasoina den garai honetan.

Gehiago irakurri...


Kordobako De la Sota gobernadorea probintzia argentinar horren hiriburuko Euskal Etxeko zuzendariekin bildu da

2007/03/10

De la Sota gobernadore kordobatarra Euskal Etxeko arduradunek oparitutako bere deituraren armarria eskuetan, iragan astearteko bilera ostean Argentinako Kordoba probintziako gobernadore José Manuel de la Sotak audientzian errezibitu ditu aste honetan hiriburuko kordobatarreko Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordekoak. Bileran, euskal-kordobatar komunitatearen ordezkariak aukera izan zuten eskertzeko beste behin gobernadoreari joan den urrian, Kordoban Euskal-Argentinar Astea egin zela-eta Ibarretxe lehendakariak bertara eginiko bisitaldian probintziako agintari gorenak eskainitako abegi eta arreta ezinhobeak.

Gehiago irakurri...


Bozak San Luis probintziako Villa Mercedes-eko Euskal Etxean, Argentinan; Julio Esnaolak presidente darrai

2007/03/10

Julio Esnaola eta Liliana Rouan lehendakari eta idazkari nagusi, Villa Mercedeseko zuzendaritzan Hauteskunde garaia heldu zaio Villa Mercedes San Luis probintzia argentinarreko Euskal Etxeari. Barne araudiak esandakoa betez, elkarte euskaltzaleak bozak egin eta lehengo ildo edo lerrotik segituko duela ematen du: Julio Esnaolak segitzen du lehendakari bi urteko beste agintealdi baterako. Berarekin batera osatzen dute batzorde hautatu berria: Edith 'Titi' Otazu, lehendakariorde; Liliana Rouan, idazkari orokor; Patricia Carrio, idazkariorde; Analia Cardon, diruzain; eta Walter Agüero, diruzainorde, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Xamar: 'Eskola eta komunikabideek, bereziki, euskal kultura tradizionalaren transmisioa moztu dute'

2007/03/10

Gehiago irakurri...


Sabino Arana Fundazioak Mezu@ buletin elektronikoa sortu du herritarrekin dauzkan harremanak estutzeko

2007/03/09

'Mezu@' Sabino Arana Fundazioko aldizkari elektronikoaren aleetako bat Sabino Arana Fundazioak Mezu@ buletin elektroniko berria jarri du abian, publikoaren eta fundazioaren arteko harremanak estutu asmoz. Buletinak Arteako Euskal Nazionalismoaren Artxiboko edota fundazioaren museoari buruzko nobedadeak aurkeztuko d¡tu --erakusketak, ekitaldiak...-- eta fundazioaren web orrialdean dauden baliabideen berri ere emango du. Arduradunen agiantzaren arabera buletinak fundazioaren eta erabiltzaileen arteko erlazioa dinamikoagoa egingo du, erabiltzaileek zuzenean euren e-mailean jasoko baitute fundazioaren berri. Buletina doanekoa da eta jasotzeko Sabino Arana fundazioaren webgunean behar da egin harpidetza.

Gehiago irakurri...


Gabriel Ceballos, DFn irakasle: 'Euskara klaseak Euskal Herria eta Mexikoren arteko zubia izatea nahi dugu'

2007/03/09

Gabriel Ceballos --ezkerretik lehena-- eta bere ikasleak kurtso bukaerako jaian (argazkia Ceballos)

Gabriel Ceballos gazte mexikarra Euskal Etxeko euskara irakaslea izan da azken bi urteotan, 12 ikaslek osaturiko talde 'txiki baina egonkor' batekin. Ceballos bera, ahaleginarekin ikasi eta gozatu daitekeenaren froga bizia da: Mexikon euskara ikasi eta Euskal Herrian eginiko egonaldi bakarrean hobetu zuen. 'Mexikarrentzat euskara ikastea oso erakargarria da, Euskal Herriak eragin handia izan duelako gure historian eta gure kulturan. Nire ustez euskararen bidez Euskal Etxeak Mexiko eta Euskal Herriaren arteko zubi garrantzitsua eraiki dezake', esaten digu.

Gehiago irakurri...


Jose Orbaiceta eta Mariano Ayesa buru dauzkan zerrenda bakarra aurkeztu da FEVAren martxoko hauteskundeetara

2007/03/08

FEVAko zuzendarien artxiboko argazkia (FEVA arg.) FEVAk, Argentinako euskal erakundeen federazioak, bere buruzagitza taldearen zati bat berritzeko hauteskundeak deitu zituen, datorren asteko larunbatean, martxoaren 17an, gauza daitezen. Berritzea tokatzen den karguak bi lehendakariordetza, lau zuzendaritza batzordekide --eta kideorde-- postu, kontu ikuskariak eta hiru ohorezko epaimahaikide eta kideorde dira. Guzti horietarako zerrenda bakarra aurkeztu eta ofizialdu da, Jose Orbaiceta laplatarra eta Mariano Ayesa mardelplatatarra lehendakariorde lehena eta bigarrena postuetarako hautagaiburu dauzkana hain zuzen.

Gehiago irakurri...


Ikasle batek euskara ikasten bizi dituen hamaika lan eta pasadizoak kontatzen ditu sarean Euskarazoak blogean

2007/03/08

'Euskarazoak' blogaren egileak euskara ikastearen lasterketa jarraia kontatzen du Diasporako euskaldunek irakurketa entretenigarria topa dezakete abian ipini berri den 'Euskarazoak' blogean. Euskara ikasle batek ikasketa prozesuan bizi dituen arazoak eta eguneroko arrakasta txikiak kontatzen ditu bertan. Boga sistema erabiltzen du, eta bere egunkari birtualeko mezuetan hizkuntzaren inguruan sortzen zaizkion zalantzak edota gramatikako edo esaldien egiturei buruzko gaiak jorratzen ditu. Diasporako euskara ikasle askorentzat ezagunak izango diren gai, zalantza eta esperientziak.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com laguntzaile baten bila dabil Argentinan; datozen egunotan dira hautaketa frogak Buenos Airesen

2007/03/07

EuskalKultura.com-ek Donostiako Bidebieta auzoko bere erredakzioan hartutako bisita baten argazkia EuskalKultura.com eta BasqueHeritage.com kolaboratzaile finko baten beharrean daude Argentinan, orain arte bestela eramaten diren zenbait gairen ardura hartu eta euskal Diaspora eta kultura ukitzen dituen ekimen hau aurrera daraman taldean integra dadin. Ez da sobera gauza eskatzen baina bai taxuz lan egitea, Argentinako euskal mundua ezagutzea, modu egokian idaztea gaztelaniaz eta ahal eta egokien euskaraz, kazetari sen pixkat izatea eta lan egiteko gogoa eta ilusioa. Interesatuak, artikulu honetan apur bat aurrerago ematen den e-mail helbidera idatz dezakete.

Gehiago irakurri...


Datorren asteartean 130 urte beteko dituen Buenos Aires-ko Laurak Bat-ek bere euskara eskolak iragarri ditu

2007/03/07

Buenos Aireseko Laurak Bat-eko Zuzendaritza Batzordearen bilera gela (EuskalKultura.com) 1877an sortua, zabalik segitzen duen munduko euskal etxerik zaharrena da Buenos Aires-ko Laurak Bat eta datorren asteartean ospatuko dute bertako bazkide eta lagunek urtebetetze biribil hori, esker-emate meza batekin, ikasgela berrien inauguratzearekin eta lagunarteko afari batekin hain zuzen. Horrekin batera, datorren astean bertan hasiko diren euskara eskolak ere urtebetetzeari edukia emateko beste modu bat izango dira. Ostegunak 15 ekingo zaio 'Sarrera Euskara eta Euskal Kulturaren Ikasketei' izeneko bost asteko ikastaroari, eta pixkanaka oinarrizko euskarakoari, hirugarren eta bostgarren urratsei, Boga-koei eta 'Euskal Kultura eta Identitatea' izeneko tailerrari.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia