euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Presencia Vasca' irratsaioak 17 bete zituen lagun eta kolaboratzaileak bildu zituen emanaldi bereziarekin

2007/04/16

Federico Borras zuzendaria eta Mikel Ezkerro laguntzailea emanaldi berezian (argazkia Urrundik) Parana hiritik astero aireratzen den 'Presencia Vasca' irratsaioak, uhinetan egindako 17 urteak ospatu berri ditu, saioko lagun eta kolaboratzaileak bilduz bi orduko 'irrati ireki' emanaldi batekin. Saio berezia Federico Borras esatariaren hitzekin hasi zen, Mikel Ezkerro kolaboratzailea alboan zuela. Raúl Alcain, saioaren sortzailea ere bertan egon zen, 94 urte beteta baina beti bezain gogotsu, saioaren hasierako urteak gogoratuz.

Gehiago irakurri...


Lyongo Cervantes Institutuak Gabriel Aresti izena jarri dio bere liburutegiari eta poetaren lanen fondoa sortu du

2007/04/14

Poetaren alarguna, Jon Kortazar eta Domingo Garcia Cañedo Lyongo Cervanteseko zuzendaria liburutegi inauguratu berrian  (argazkia Cervantes Lyon) Amelia, Gabriel Arestiren alarguna, eta poetaren alaba Lyonen izan ziren joan den ostegunean 'Gabriel Aresti' izenarekin bataiatu duten Cervantes Institutuko liburutegiaren inaugurazio ekitaldian. Henrike Knörr euskaltzainak eta Jon Kortazar, Euskal Herriko Unibertsitateko Literatura katedradunak euskal kultura eta Arestiren lanaren inguruko mintzaldiak eman zituzten. Lyongo Cervantes Institutuak poeta bilbotarraren lanen fondo berezia sortu du eta antologia bat argitaratu, euskaraz, frantesez eta gaztelaniaz.

Gehiago irakurri...


Euskal kulturak eta ekimenek tarte handiagoa izango dute aurten Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan

2007/04/13

Juan de Garay Fundazioaren standa azokaren aurreko edizio batean (argazkia BasqueHeritage.com) Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokak ateak irekiko ditu astelehenean, azken 30 urteetan betetako hitzorduari helduz. Azoka maiatzaren 7ra arte luzatuko da eta aurtengo nobedadeen artean euskal kulturak izango duen tarte garrantzitsua aipatu daiteke, liburu aurkezpen, mintzaldi, liburu sinatze eta dantza eta musika ikuskizunekin. 33. edizio honetan Juan de Garay Fundazioaren parte hartzeari FEVA eta Eusko Jaurlaritzarena batuko zaizkio.

Gehiago irakurri...


'Basque-Eusk' programak udan Euskal Herria ezagutzeko aukera emango die Diasporako gazte estatubatuarrei

2007/04/13

Bideak bidai agentziaren auureko programa batean parte hartu zuen gazte taldea (argazkia Bideak) Bideak agentziak --euskaldunentzako bidaietan eta Diasporako kideentzakoetan espezialdua dagoen agentzia-- uda honetarako euren sustraiak aurkitu nahi dituzten Estatu Batuetako gazte euskal amerikarrentzako bidaia programa berezia antolatu du. Bidaiak uztail eta abuztuan izango dira eta gazteek Euskal Herria ezagutu eta bisitatu ahal izango dute, euskara landu eta euskal kulturaren protagonistakide diren idazle, kirolari eta artistetako batzuekin harremandu. Egonaldiak 2, 3 edo 4 astekoak izango dira, eta prezioak luzeraren arabera aldatuko dira, 1.485 euro 15 egun edota 3.069 euro hil osoa, ostatu eta jarduera guztiak barne.

Gehiago irakurri...


Hauteskundeak Bariloche-ko 'Mendiko Euzko Etxea' Euskal Etxean: Castor Leopoldo Garate lehendakari

2007/04/13

Bariloche 'Mendiko Euzko Etxea'ren logoa Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinako Patagonian, Rio Negro probintziako San Carlos de Bariloche hiriko 'Mendiko Euzko Etxea' euskal erakundeak, barne araudiak markatutakoari segituz. Ondorioz, Castor Leopoldo Garate da agintaldi berri baterako Euskal Etxeko lehendakaria, eta besteak beste berarekin batera ari dira batzordekide Hector Graña, lehendakariorde; Ana Torrontegui, idazkari; Electra Larrañaga, idazkariorde; Juan Carlos Odeon, diruzain; Maria Ines Garate, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Hauteskundeak Bariloche-ko 'Mendiko Euzko Etxea' Euskal Etxean: Castor Leopoldo Garate lehendakari

2007/04/13

Bariloche 'Mendiko Euzko Etxea'ren logoa Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinako Patagonian, Rio Negro probintziako San Carlos de Bariloche hiriko 'Mendiko Euzko Etxea' euskal erakundeak, barne araudiak markatutakoari segituz. Ondorioz, Castor Leopoldo Garate da agintaldi berri baterako Euskal Etxeko lehendakaria, eta besteak beste berarekin batera ari dira batzordekide Hector Graña, lehendakariorde; Ana Torrontegui, idazkari; Electra Larrañaga, idazkariorde; Juan Carlos Odeon, diruzain; Maria Ines Garate, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Argentinako emakume futbol selekzioak Euskadi gainditu zuen Buenos Airesen jokaturiko 'partida historikoan'

2007/04/12

Euskadiko futbol selekzioko jokalari batzuk partidua jokatu ostean (argazkia BasqueHeritage.com) Buenos Aireseko Defensores de Belgrano estadioak hartu zuen joan den ostiralean Euskadi eta Argentinako emakume selekzioak bildu zituen partida. Bi taldeak elkarren kontra jokatzen zuten bigarren aldia zen eta berriz ere Argentina izan zen garaile, 4-2 emaitzarekin. Galdu arren pozik agertu zen Sebastián Martija Euskadiko entrenatzailea. 'Euskadiko selekzio bat Ameriketara jokatzera ateratzen den lehen aldia da', esan zion BasqueHeritage.com-i, 'horregatik partida historikoa da guretzat'.

Gehiago irakurri...


Sarako Biltzarraren 24. edizioak Iparralde eta Hegoaldeko literatur mundua bildu zituen Lapurdiko herri honetan

2007/04/12

Idazle eta irakurleek elkarrekin aritzeko aukera izan zuren iragan astelehenean Saran (argazkia EKE) Joan den Bazko Astelehenean Sarak Euskal Herri osotik heldutako idazle eta irakurzaleak bildu zituen, Sarako Idazle Biltzarraren 24. edizioan. Euskal Kultur Erakundeak eta Sarako Turismo Bulegoak urtero antolatzen duten ekimena huts egin ezineko hitzordua bihurtu da Iparraldeko euskal kultura munduan eta aurten 142 egile, 26 elkarte eta 17 argitaletxek parte hartu zuten bertan. Lau liburu berrien aurkezpena, Burp dokumentalaren emanaldia eta oro har Sarako Biltzarraren ezaugarri den egile eta irakurleen arteko lagunarteko giro konplizea izan ziren eguneko alde adierazgarrienak.

Gehiago irakurri...


Las Flores herri argentinarreko euskal etxeak Batzordea berritu du: Graciana Goicoechandia berriz ere lehendakari

2007/04/12

Graciana Goicoechandia (erdian) berriz lehendakari hautatu zuen Biltzar Orokorreko ikuspegia Buenos Aires probintzia argentinarreko Las Flores herrian Euskal Etxeko Ohiko Biltzar Orokorrak bi urteko agintealdi berrirako hautatu du berriz ere Graciana Goicoechandia herriko alaba, erabateko gehiengoz emakumeek osatzen duten zerrenda bakarreko buru. Goicoechandiarekin batera arituko dira Mónica Garmendia, lehendakariorde; Nilda Ecay, idazkari; Lucía Maliani Arrazubieta idazkari bigarren; Mónica Arrazubieta diruzain, eta Marta Urrizaga, diruzain bigarren.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uribek New Yorken aurkeztu du 'Bitartean Heldu eskutik' poema liburuaren ingelesezko edizioa

2007/04/11

Kirmen Uribe eta Elizabeth Macklin poeta New Yorkeko aurkezpenean (argazkia Charlie Lonegan) Kirmen Uribe poeta ondarroarra New York dago egunotan, 'Bitartean heldu eskutik' poema liburuaren ingelesezko edizioa aurkezteko irakurtaldi batzuk eskainiaz. Astelehenean izan zen lehen ekitaldia, Manhattango Teachers and Writers Collaborative elkartearen egoitzan. Astean zehar aurkezpen gehiago egingo ditu Uribek, New York eta inguruko zenbait unibertsitate eta liburudendetan. Poema liburuak Meanwhile Take My Hand izenburua hartu du ingelesez eta euskaratik itzuli du Elizabeth Macklin poeta estatubatuarrak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia