euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hamar euskal etxek hartuko dute parte Cañuelaseko Denak Batek antolatutako Dantzarien Topaketan

2009/03/17

Dantzariak taulagainean topaketaren aurreko edizio batean (argazkia CañuelasEE) Martxoaren 28an eta 29an, Aberri Eguneko ospakizunekin batera, Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxean Dantzarien Topaketa egingo da. Hirugarren edizio honetan, aurrekoetan bezala, asmoa euskal etxe ezberdinetako gazteei elkar ezagutu eta esperientziak trukatzeko tartea ematea da. Asteburu osoan zehar, Buenos Aires probintziako herri honetara gerturatzen diren neska-mutilek dantza, kirola, jolasak eta beste hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute. Dagoeneko hamar dantza talde dira jada euskal etxe antolatzaileari baietz esan diotenak.

Gehiago irakurri...


Frankfurteko euskaltzaleek euskal gau bat biziko dute sagardo dastaketa eta J.M. Beltranen kontzertu batekin

2009/03/17

Juan Mari Beltran musikariak txalaparta bat egingo du Frankfurten Alemaniako Euskal Ikasketen Etxeak, Frankfurteko euskara ikasle eta euskaltzaleak batzen dituen elkarteak, herri alemaniarrean euskal kultura ezagutzera emateko ahaleginarekin darrai jo eta su. Asmo horrekin euskal-alemaniar gau berezi bat antolatu du datorren apirilaren 2rako: alde batetik sagardo -sagardo alemaniar!- dastaketa egingo dute eta bestetik, Juan Mari Beltran musikariak txalaparta kontzertua eskainiko du.

Gehiago irakurri...


Euskara ikasi nahi Argentinan? 2009ko euskara ikastaroak abian dira; non eta nola esaten dizugu hemen

2009/03/16

Euskara ikastaroen afitxa, Rio Cuartoko Gustavo Echeandia da egilea Martxoa heldu da eta martxoarekin batera ikasturtea hasten da hegoaldeko hemisferioan. Euskara ikasi nahi dutenentzako FEVAk aurten ikastaroak emango dituzten euskal etxeen zerrenda plazaratu du. Ikastaro hauek bi motatakoak izan daiteke: aurrez-aurreko klaseekin edo Boga sistemarekin, hau da, internet bidez. Argentina osoan zehar, berrogei bat erakundek emango dute aurten euskara ikasteko aukera.

Gehiago irakurri...


Madrileko EEak AEKren lasterketa euskaltzalearekin bat egingo du 'Korrika Madrilen ere!' lelopean

2009/03/16

Euskal Etxeko txikiek ere parte hartu zuten 2007an Madrilen egin zen Korrika 15en (argazkia MadrilEE) Beste behin ere Korrikak, AEKko euskaltegiek euskararen alde antolatzen duten lasterketak, oihartzuna izan du Diasporan eta euskal etxe askok bat egin dute ideiarekin, bakoitzak bere herrian lasterketa txikiak antolatuz. Ekitaldi egitaraua ezagutzera eman duen azkena Madrileko Euskal Etxea izan da: martxoaren 28an elkarteko korrikalariak espainiar hiriburuko kaleetan lasterka aterako dira, 'Korrika Madrilen ere!' lelopean. Eta ez da hori dena: elkarteko talde bat apirilaren 5ean Gasteizera joango da zuzenean Korrikaren bukaera ekitaldian parte hartzeko.

Gehiago irakurri...


Udalbidek Urbasan udalekuetan parte hartzeko gonbitea egiten die zazpi herrialdeetako eta Diasporako gazteei

2009/03/13

Udalbideren udalekuen afitxa Udalbidek, Euskal Herri osoko hainbat udaletxe euskaltzalek sorturiko elkartasun elkarteak, 'Urbasan bagara' udalekuen hirugarren edizioa jarri du abian. Udaleku hauetan zazpi herrialdeetako haurrek --zortzi, Diaspora barne-- parte hartu dezakete, astebetez naturaz gozatu eta lagun berriak eginez Urbasa mendilerroan, Nafarroan. 1996 eta 1999 urteen artean jaiotako neska-mutilek parte hartu dezakete, eta egonaldiaren prezioa 100 eurotakoa da (ostatua, janaria, jarduerak, autobusa eta asegurua barne). Izena emateko epea maiatzaren 8an itxiko da.

Gehiago irakurri...


Rio Cuartoko eta Villa Mercedeseko EEek euskal ikuskizuna eskaini zuten Munduko Herrien Jaian

2009/03/13

Txalaparta bikoitza izan zen emanaldiko izarretako bat (argazkiak Villa MercedesEE) Bi bat baino hobeto, pentsatuko zuten Rio Cuartoko eta Villa Mercedeseko euskal etxeetako arduradunek eta esan eta egin, joan den martxoaren 6 eta 7an indarrak batu egin zituzten --kasu honetan dantzari, txalapartari eta kantariak-- eta euskal ikuskizun bat eskaini zuten Rio Cuartoko Munduko Herrien Jaian. Dantzari eta kantarien emanaldiak harrera oso ona izan zuen, baina ezbairik gabe jakinmin gehien piztu zuena txalaparta izan zen, Argentinan apenas ezaguna den instrumentua baita.

Gehiago irakurri...


Lapridako EEak bere XX. urteurrena ospatuko du asteburuan hitzaldi batekin eta beste ekitaldiekin

2009/03/12

Elkartearen 18. urteurreneko lehiaketako irabazleak Buenos Aires probintziako Laprida hiriko Lagunen Etxea euskal elkarteak hogei urte bete zituen joan den abenduaren 3an, baina urteurreneko ekitaldiak asteburu honetan izango dira. Ekitaldiotan parte hartuko du Arturo Campion Euskal Ikasketetarako Zentruak, izan ere elkarte honetako kideak asteburuan Lapridan bertan egingo dute urteroko bilkura. Horrela, bihar lan bilera egingo dute Arturo Campionekoek eta gauean bi elkarteetako kideak bildu eta afaria egingo dute. Igandean ekitaldi gehiago izango dira.

Gehiago irakurri...


Antioquiako Euskal Ikasketa Zentruak 36ko gudak Euskal Herrian izan zuen eraginari buruzko mintzaldia egin zuen

2009/03/12

Santiago de Pablo hitzaldiaren une batean (argazkia Antiokiako EIZ) Antioquiako Euskal Ikasketa Zentrua Kolonbiako Medellin hirian dago, Antioquia departamentuan. Elkartearen helburua euskal kultura inguru hauetan zabaltzea da eta horretarako joan den martxoaren 9an, Medellineko Cementerio San Pedro Museoarekin batera, 36ko gudak Euskal Herrian utzi zuen arrastoari buruzko hitzaldia antolatu zuen. Hizlaria Santiago de Pablo Contreras, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedraduna izan zen.

Gehiago irakurri...


Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxe beteranoak 132. urteurrena beteko du ostiralean

2009/03/11

Patxi Baztarrikak eta Lorea Bilbaok hitzaldia eskaini zuten Laurak Baten elkartearen 130. urteurrenean (argazkia EuskalKultura.com) Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxea ezbairik gabe ibilbide luzeena duen Ameriketako euskal elkarteetako bat da eta egun ere sasoi onean jarraitzen du. 1877. urtean sortu zen elkartea eta ostiral honetan bazkideek 132. urteurrena ospatuko dute, hainbat ekitaldirekin. Eguna, urtero legez, urtean zehar hil diren bazkideen oroimeneko meza batekin hasiko da, Laurak Batetik oso gertu dagoen Nuestra Señora de Montserrat elizan. Ondoren elkartearen egoitzan ohorezko brindis bat egingo da.

Gehiago irakurri...


Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxeak Emakumearen Astea antolatu du martxoaren 17tik 20ra

2009/03/11

'Emakumeak otsoekin korrika' liburuari buruzko solasaldia egingo da Hiru Errekan Argentinako Tres Arroyos herriko Hiru Erreka Euskal Etxeak bat egin du aurten ere emakumeen egoerari buruzko ekimenekin eta Emakumeen Nazioarteko Eguna pasa eta egun batzuetara Emakumearen Aste bat antolatu du, hiritarrak gai honen inguruan kontzientziatzeko. Asteak egitarau zabala du, eta besteak beste, 'Emakumeak otsoekin korrika' liburuari buruzko lantegiak egingo diuzte, Tres Arroyoseko emakumeek hala eskatuta.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia