2009/04/08

Emprebask-USA --Estatu Batuetako euskal jatorrizko enpresari, exekutibo eta profesionalak bildu nahi dituen elkarteak-- bilera deitu du datorren asterako San Frantziskon (Kalifornia) eta Salt Lake Cityn (Utah), elkartekide izateko interesa izan dezaketen guztiei zabaldurik. San Frantziskoko bilera South San Frantziskoko 'Basque Cultural Center'en egoitzan izango da, ostegunean, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Salt Lakekoa, berriz, larunbatean izango da, NABOko ordezkariek goizeko zazpi t'erdietatik aurrera hiri horretan egingo duten Udaberriko Bileraren baitan.
Gehiago irakurri...
2009/04/08

Bernardo Atxaga idazle eta poeta euskaldunak 'PEN World Voices' Nazioarteko Literatur Jaialdian parte hartuko du hil honen bukaeran. Jaialdi honek mundu osoko egile ezagunak biltzen ditu --aurten Paul Auster, Antonio Tabucchi eta Walter Mosley, besteak beste-- eta AEBetako PEN Club idazle elkarteak antolatzen du. Atxaga 2006ko edizioan izan bertan lehen aldiz eta orduan beste ekitaldi batzuen artean Frank Bidart poeta euskal kaliforniarrarekin batera mahainguru batean parte hartu zuen.
Gehiago irakurri...
2009/04/08

Eusko Jaurlaritzak joan den apirilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2009 urteari dagokion atzerrian egoera larrian edo asistentzia faltan dauden pertsonentzako laguntzen deialdia argitaratu du. Aurtengo deialdirako zuzkidura orotara 207.854 eurotakoa izango da eta eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 5ean bukatuko da. Bestalde, Jaurlaritzako iturriek aurreratu dutenez, 2009ko Gaztemundu programarako deialdia hil honetako 24an argitaratuko da.
Gehiago irakurri...
2009/04/07

Ibarretxe lehendakariaren eta Entre Rios probintzia argentinarreko gobernadore Urribarriren ahotsak aireratu ziren, besteak beste, Paranako 'Presencia Vasca' irratsaioak bere 19. urteurrena ospatzeko antolatutako bi orduko irratsaio berezian. Astero astero eta 19 urtetan etenik gabe euskal musika eta gaiez plazaratu den saioak jende ugariren lekukotasunak bereganatu zituen joan den martxoaren 29an lagunarteko hitzordu gisa eratu zen irratsaiora. Ohiko laguntzaileez gain, saioak FEVAko lehendakari Felipe Eiheragibelen partaidetza fisikoa ere bildu zuen. Beste hainbat jendek telefono edo e-mail bidez egin zuen bat Presencia Vascaren urtebetetzearekin.
Gehiago irakurri...
2009/04/07

Korrika 16 joan den igandean bukatu zen Gasteiz, baina munduko leku desberdinetatik lasterketaren hotsak heltzen zaizkigu oiiandik ere. Txinan, adibidez, euskararen aldeko lasterketa Harresi handiraino eta Shanghaiko kaleetaraino heldu zen joan den asteburuan, bertan bizi diren euskaldunei eta Shanghaiko Euskal Etxeari esker. Londresen, aldiz, lasterketa sinboliko bat egin zen London Basque Society Euskal Etxetik gertu dagoen parke batean, txalapartaren soinuek lagunduta. Ondoren korrikalariek eta elkarteko bazkideek babarrun jana egin zuten indarrak berreskuratzeko.
Gehiago irakurri...
2009/04/07

New Yorkeko euskaldunek eta euskal amerikarrek hitzordua zuten joan den asteburuan euskararen aldeko erreibindikazioa egiteko. Eta oraingoan ez zuten Euskal Herrira bidaia egin behar izan Korrikan parte hartzeko, izan ere, estrainekoz, Korrika Central Parkeraino heldu zen. Giro hotzari eta haizeari aurre eginez, euskal amerikar talde polita bildu zen eguerdian parke ezagunean euskararen aldeko lasterketan parte hartzeko prest. New Yorken ere euskara hitz egin eta bizi egiten da, ekitaldian erakutsi zuten bezala.
Gehiago irakurri...
2009/04/06

Saltako Gure Etxea euskal elkarteak Euskal Herriko mendigoizale eta eskalatzaile adituak izan ditu bisitan azken egunotan eta euren abentura eta esperientzien berri zuzena jasotzeko aukera izan dute bertako euskaldunek. Pou anaiak, Gasteizko eskalatzaile ezagunak, Chañi Chico paretera bidean egin zuten Saltan geldialdia eta prentsaurrekoa eman zuten herriko Goi Mendi Museoan. Bestalde, Sonia Casas bilbotarrak Fitz Roy mendira egin zuen igoerari buruzko hitzaldia eman zuen museoan.
Gehiago irakurri...
2009/04/06

Bilkura honek Euskal Herrian bizi diren euskal-venezuelarrak biltzen ditu urtean behin, elkarren berri izan eta Caracaseko eta Valenciako euskal etxeen inguruan sortutako adiskidetasunak berritzeko. Gazteak eta nagusiak, eta baita ere Euskal Herrian jaiotako euren seme-alabak, bertan izango dira, XIV. edizioa bete duen hitzordu honetan. Aurten topaketa apirilaren 18an egingo da, Pazko Astearekin bat. Lekua, azken edizioetan bezala, Galdakaoko Elexalde sagardotegia izango da.
Gehiago irakurri...
2009/04/03

Martxoaren azken egunean, Raul Ricardo Alfonsin, 1983tik 1989a arte Argentinako presidente izan zena, hil zen. Buenos Aires probintziako Chascomus herrian jaioa zen Alfonsin, eta bertako euskal argentinar batekin, María Lorenza Barrenechearekin, ezkondu zen. Betidanik harreman estua izan zuen herriko euskal etxearekin, eta nahiz eta aspalditik Buenos Aires hiriburuan bizi izan hartu-emana mantendu zuen.
Gehiago irakurri...
2009/04/03

Munduan izen honekin den euskal etxe bakarrak, Iparraldeko Euskal Etxeak edo Centro Vasco Francés delakoak --bi izenak erabiltzen dituzte bertakoek--, sortu zeneko 114. urteurrena ospatu du aste honetan. 1895eko apirilaren 1ean sortua, urte gutxi batzuk geroago, 1901ean, pasatu zen oraindik ere bere egoitza izaten segitzen duen egungo eraikinera, hiriburu argentinarrean. Urteurrenaren karietara, bertako Kultura Azpibatzordeko kide eta sustatzaile den Norma Riosek honako artikulua idatzi eta bidali digu, guri eta gure irakurleei ere aukera emanez urteurrenarekin bat egin dezagun.
Gehiago irakurri...