2009/07/15

Gaztelupe abesbatza donostiarra kontzertu antolatzen ari dadatorren urri-azarorako Hego Ameriketatik. Bidaia urriaren 31tik azaroaren 14ra gauzatuko da eta dagoeneko lotuak dituzte kontzertuak Uruguain (Montevideo), Argentinan (Buenos Aires, Bariloche) eta Txilen (Valparaíso eta Santiago). Tartean geratzen diren egunetako batzuetan korala prest legoke kontzerturen bat gehiago antolatzeko, euskal etxeren batek halakorik proposatuko balio.
Gehiago irakurri...
2009/07/15

Joseba Gotzonek 25 urte betetzen ditu bere lehen diskoa, 'Gau Hotza', argitaratu zuenetik eta karia hortara kontzertu bira berezia egingo du urrian Argentinan. Zuzeneko emanaldiak grabatu eta '25' izeneko abesti bilduma batean jasoko dira. Dagoeneko, lotuak ditu hiru kantaldiak San Nicolás, Paraná, La Platan eta Buenos Aires hiriburuan. Kantariak erabat itxi gabe dauka oraindik agenda eta nahi duten euskal etxeak, garaiz dira oraindik kantari portugaletetarraren emanaldi bat programatzeko.
Gehiago irakurri...
2009/07/15
Gehiago irakurri...
2009/07/14

Atzo inauguratu zen Gasteizen Gaztemunduko 2009ko edizioa, Argentina, Uruguai, Txile, Kolonbia, Espainia, Estatu Batuak eta Venezuelako euskal etxeetatik etorritako kideak partaide. Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari orokor berriak, Guillermo Etxenikek, eta izan ere bere karguan atzo bertan lehenengo lan eguna zeukan Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendari berriak, Julian Celayak, eman zieten harrera. Gaztemundu atzotik datorren asteko ostegunera, uztailaren 23ra arte egingo da, euskaletxeak.net atariaren kudeaketa ardatz.
Gehiago irakurri...
2009/07/14

Bukatzen ari dira Maipúko Anaitasuna Euskal Etxean burutzen ari diren hobekuntza lanak. Euskal Etxeko bazkideek aspaldi nahi zuten patioa itxi eta dagoeneko egun gutxi falta dira hau eginda ikusteko. Horrela Euskal Etxeak hainbat ekintza egiteko gune aproposa izango du aurrerantzean. Lanak bazkideen diru laguntzari esker egiten ari dira. Inaugurazioa berriz, abuztuan izan beharko du, A gripearen egoerak besterik eskatzen ez badu behintzat.
Gehiago irakurri...
2009/07/14

21. urtea da Saloun "Día d'Euskadi" izeneko euskal kultura jaialdia antolatu dela. Ekimena hiriko 'Txoko Lagun Artea' Euskal Etxeak antolatu zuen eta Merche Gomez bertako lehendakariak Euskalkultura.com-i azaldu dionez, arrakasta handia izan du beste behin ere. 'Deigarriena herri kirolen erakustaldia izan zen, ikusle kopuru handia bildu zuen plazara'. Uztailaren 4 eta 5ean egindako jaialdian Errenteriako Ereintza dantza taldeak parte hartu zuen baita, Uranga trikitilariek eta Kepa eta Aitzol Atutxa aizkolariek ere, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2009/07/13

EuskalKultura.com-ek argazki lehiaketa baterako deia egiten du, Diasporarekin edo euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak onartuz, tartean Euskal Herrian bertan ateratako argazkiak, baina hobetsiz Euskal Herritik kanpo biziarazten den euskal kulturarekin eta Diasporan euskaldunek garatutako ekimenekin zerikusia daukaten gaiak. Hiru sari banatuko dira, irabazleetako bakoitzari Xamar-en 'Euskara Jendea' liburuaren ale bana; parte hartutako gainerako guztien artean liburu beraren beste hiru ale zozketatuko dira, Pamiela argitaletxearen politesia. Euskal Herrian eta Hego Hemisferioan udan, eta Diasporako beste herrialde batzuetan abendura artean egiten diren euskal jaiak ere biltzearren, originalak bidaltzeko epea abenduaren 1ean Euskal Herriko gaueko 12etan ipini da.
Gehiago irakurri...
2009/07/13
Euskal usadio zaharrari segituz, baserriaren izenarekin ezagutzen dute Juan Carlos Etxegoein idazlea. Xamarrena du izena etxeak, eta Xamar berak. 'Euskara Jendea' liburua 'Los Vascos' bihurtu zen gaztelaniaz eta berau ezagutaraztera etorri zen Xamar Argentinara, Jose Angel Irigarai eta Ruper Ordorikarekin batera, eta nahiz eta Hego Amerikan bere lehenengo aldia izan, “Diaspora zer den badakigu zerbait” aitortu zuen ahaide argentinar batzuekin elkartzean Buenos Airesen. Ahaideekin bildu ahal izatearekin batera, Argentina eta Uruguaiko egonaldian idazle nafarra gehien hunkitu zuena, bere liburuak hain ezagunak izatea izan da.
Gehiago irakurri...
2009/07/13

Ibarra herri gipuzkoarreko Alurr Dantza Taldea, Okzitaniako Issoire herrian bihartik aurrera eta datorren igandera arte egingo den Munduko Musiken eta Dantzen Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko du. Ibarrako 12-16 urte bitarteko gaztetxoek euskal dantza tradizionalak eskainiko dituzte bertan, baita tradizioan oinarritutako koreografia berri batzuk ere, azken hauek antolakuntzakoek bereziki eskatuta. Eli Nosella taldeko arduradunak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, zalantzarik ez du 'esperientzia polita eta aberasgarria izango dela taldearentzat'.
Gehiago irakurri...
2009/07/13

Iruñeko alkateak, Yolanda Barcinak, harrera eskaini zien atzo bertako Condestablearen Jauregian, hiriburu nafarrarekin senidetutako hirien ordezkariei, hala nola Kolonbiako Pamplona hiriko alkateari eta Lapurdiko Baionako Jean-René Etchegarai alkateordeari. Ekitaldira bildu ziren baita ere Nafarroako Gobernuko burua, Miguel Sanz; Gobernuko eledun eta Kultura eta Turismo kontseilari den Juan Ramon Corpas; Barne sailburu Javier Caballero; eta Udaleko UPN, Nafarroa Bai eta PSNko zinegotziak, besteak beste.
Gehiago irakurri...