2009/07/21

Baztanen urtero egiten da uztaila erdialdean Baztandarren Biltzarra deituriko jaia. Egun honetan bailarako herri guztiak desfile batean biltzen dira bizilagunek egindako karrozekin. Hauetan kritika izaten da gai nagusia baina baita eguneroko bizitzaren pasarteak edota bestelakoak. Aurten desfilean buru izan ziren galiziar, aragoiar eta katalan bat, hauen eskuetan, ikurriña, Nafarroako bandera eta Baztangoa eraman zituztelarik. Lehen aldiz Baztanen bizi diren ekuadortarrek euren karroza atera zuten Elizondoko kaleetara. Honetan, beren herrialdetik Baztanera iritsi arteko bidaia islatu nahi izan zutelarik. Guztira 22 karroza izan ziren. Virginia Aleman alkate baztandarrak, bereziki azpimarratu zuen etorkinen parte hartzea, izan ere, 'bailarako bizitzan eta kulturaren parte sentitzen direla erakutsi zutelako jai egun handi honetan euren bizilagunekin batera kalera ateraz'.
Gehiago irakurri...
2009/07/21

Agustin Errazkin eta Idoia Osa bikote irundarrak oso argi zeukan bere eguneroko bizitza utzi eta beste errealitate bat, Latinoamerikakoa, ezagutzeko apustua egin zuenean. Jakitun ziren gizarte bat ondo ezagutzeko bertakoekin bizi eta jendearen bizimodua egin behar dela, eta bi urteko bidaia antolatu zuten, toki bakoitzean luzaro egon ahal izateko. Bisitatuko dituzten herrialdeetako errealitatean murgiltzeko asmoa daukate eta Bolivian, esaterako, 'Taupadak' GKE (Gobernuz Kanpoko Erakundea) euskaldunean arituko dira. 'Amazonia boliviarreko herri indigenekiko konpromisoa handia du Taupadak-ek. Euren proiektu batek emakumeen aurrerabideari erreparatzen dio bereziki: produkzio lanak egiten eta gizonengandik independenteak izan daitezkeela irakastea du asmoa. Horretan arituko gara', azaldu diote EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2009/07/20

Uztailaren 11ean, larunbatez, amaitua da Kaliforniako Chinon, bertako Euskal Etxeak antolatua, Udalekuren 2009ko edizioa. Urtero eta 10-15 urte arteko bere gaztetxoentzat eratutako ekimena da Udaleku eta aurtengoan 101 gaztetxo bildu ditu. Irakasleen artean, FEVAko bi ordezkari ere izan dira --Miren Arozarena eta Gabi Mendia-- bertako esperientzia Argentinan aplikarria izan zitekeelakoan. Udalekuko azken emanaldiak 400 bat jende bildu zituen, AEBetako Museko Txapelketarekin batera egin baitzen. Museko txapeldun, Winnemuccako Nekane Gabika eta Ana M. Smith; bigarren, Jean Flesher eta John Cendagorta, Salt Lake City-koak. Winnemuccatarrak izango dira AEBetako ordezkari abuztu-irailean Balmasedan jokatuko den Munduko Mus txapelketan.
Gehiago irakurri...
2009/07/20

Txakolin dastaketa bat, bai, Estatu Batuetako Ipar Karolinan, Matthew Beason-ek bere 'Six Plates' jatetxe-ardandegian antolatua. Ardotan aditua da Matthew Beason, eta etorri berria da duela hilabete pasexea Euskal Herritik, bertan zenbait upategi eta txakolindegi bisitatu ostean. Dastaketa datorren asteko astelehenean izango da, uztailaren 27an, eta zortzi txakolin mota eta sagardoko bakarra eskainiko ditu dastagai, tartean, laguntzeko, pintxoak eta tortila, antxoak eta bestelako mokaduak. Luxuzko aukera bat, Estatu Batuetako alde honetan lortzen batere erraza ez dena.
Gehiago irakurri...
2009/07/20

Joxepa Odiozola Zendoia 98 'udaberri' dituen azpeitiar bat da. Basabe baserrian jaioa, 1947an Argentinara joan zen eta bertan ezagutu zuen bere senarra izango zena. 45 urtez bizi izan zen Joxepa herrialde hegoamerikarrean, 1992an berriz azpeitiratu zen arte. Carina Gabriela Oyola, Argentinako San Juango Eusko Etxeko kidea, egunotan Euskal Herrian Gaztemundu programan parte hartzen ari dena, berarekin bildu da orain gutxi eta euskal eta argentinar kontuei buruz solastu dira. Carinak datozen lerro hauek idatzi ditu gurekin partekatzeko, Joxeparen berri oso laburtua emanez.
Gehiago irakurri...
2009/07/17

Joan den astelehenean hasi zuen bere lehendabiziko lan-astea Julian Celaya Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendari berriak. Sartu berria da bulegoan, eta goiz da oraindik galdera sakonak egiteko planei eta programa zehatzei buruz. Lerro nagusiak, euskal etxeei eta kanpoko euskal gizataldeei arreta eskaintzen eta laguntasuna ematen segitzea dira, eta hala adierazi dio EuskalKultura.com-i berarekin izan dugun lehenengo elkar-ikuste batean. Hitz batzuk ere eskatu dizkiogu, Gasteizen, Gaztemundun zegoela, lehenengo agur bat zabal diezaien munduko euskal etxe eta gizataldeei, eta halaxe egin du. Bideoz bada ere, lehenengo aldiz zuzendu zaio Diasporari. Hona, beraz, Julian Celayaren lehenengo agurra.
Gehiago irakurri...
2009/07/17

Euskal Herritik etorritako hainbat euskaldunek, jaioterria utzi behar izan bazuten ere, ez zeuden euren ohiturak eta kultura galtzen uzteko prest. Eta musika da, dudarik gabe, Euskal Herriko kulturaren arlo garrantzitsuenetako bat. Karia hortara, 1939 urtean euskaldun taldetxo bat koru bat sortzeko asmoz hasi zen elkartzen. Hasieran gizonak bakarrik; gero abesbatza, misto bihurtu zen Luis de Mallea apaizaren gidaritzapean. Gaur egun, 60 kiderekin eta Miguel Angel Pesce zuzendari, Lagun Onak Abesbatza euskal komunitateko eta Buenos Aireseko musikaren munduko erreferente bat da. 70 urte pasatu dira baina hasierako indarra, kalitatea eta euskal kulturarekiko maitasuna bere horretan mantentzen dira.
Gehiago irakurri...
2009/07/17

'Ibilbide aske eta hierarkiarik gabekoa' da Askatasunaren Bidea taldeko kideek eraiki nahi dutena. Horrela aurkeztu dute beren burua euskal komunitatearen aurrean eta horrela azpimarratu nahi izan dute antolatu duten lehenengo jendaurreko ekitaldian. Joan den larunbatean, eta elkarte berriak luzatutako gonbiteari erantzunez, berrogei bat lagun bildu ziren San Miguelgo Merkataritza eta Industria Ganberara, Koldo Zabalondo arotz euskaldunak eman zuen hitzaldia entzutera. Zabalondok haritzari buruz hitz egiteaz gain publikoa hunkitu zuen diasporaz esan zituen hitzekin: 'Euskal Herritik joan behar izan zuenak pentsatzen zuen berak galdu zuela, baina guk geuk ere galdu egin dugu zuek ez zaituztegulako'.
Gehiago irakurri...
2009/07/16

Filipinak Espainian daukaten enbaxadaria errezibitu berri du Lopez Lehendakariak Gasteizen, joan den asteko ostegunean. Filipinak eta Euskadik harreman sendo eta aktiboak garatu dituzte azken urteotan. 2007ko abenduan, Gloria Macapagal Arroyo presidente filipinarra Euskal Herrian izan zen bisita ofizialean, izan ere Urdaneta Urtea inauguratzeko ekitaldian, Urdaneta itsasgizon euskalduna pertsonaia arras garrantzitsua izan baitzen Filipinetako historian. Arroyok euskal agintariak bisitatu zituen, bitariko harremanak eta ekonomia, kultura eta teknika alorreko lankidetza indartzeko. Euskal jatorriko leku-izenak, esaterako, espainiar koloniar garaikoak, ugariak dira Filipinetako geografia osoan.
Gehiago irakurri...
2009/07/16

XIX. mendeko azkeneko zatian, Manila gorakada bizi zuen metropolia zen, 'Orienteko perla' ezizena merezi arteraino. Hiriko gobernuak kale berriak galtzaratzen zituen eta zubi berriak eraiki arazten, ekonomia hazkorra laguntzearren. Manilako sinboloetako bat, eta baita Ynchausti y Compañía euskal enpresaren aberastasunarena ere, Zubi Zintzilikatua zen, Matias Menchacatorre arkitekto euskaldunak eraikia eta hasieran Claveria zubia gisa ezagutua, Narciso Claveria Zubia gobernadorearen karietara, nonbait. Manila My Manila liburuan, Nick Joaquin-ek honela aipatzen du zubia 1870 urteetan: "Hiriaren ibaia zeharkatuz... Zubi Zintzilikatu harrigarriak, airean dilindan, ingeniaritzaren eta zientzien garaiaren agurra bailitzan". Aro industrialak adierazpide aurkitu zuen Filipinetan zubi hau, Asia osoan parerik gabea. Artikulua Alejandro R. Roces-ek sinatzen du, jatorriz Philstar.com-en.
Gehiago irakurri...