euskal diaspora eta kultura

2020/04/01
Eusko Jaurlaritzak onespena eman zion atzo astearteko Kontseiluan, munduko Euskal Gizataldeetan premia larrian dauden herritarren egoera eta laguntza-beharrei aurre egiteko 2020ko Deialdiari. Orain artean bezala bezala, dirulaguntzok Euskal Etxeak bitartekari bideratuko dira, eta orotara 202.000 euro zuzkidura izango dute. Atzo onartutakoa datozen egunetan argitaratuko du EHAA buletin ...
2020/04/01
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia den Marian Elorza elkarrizketatu zuten atzo Radio Vitorian, eta Covid19ak eragindako krisiaren ondorioz munduko hainbat herrialdetan harrapatuta geratu eta Jaurlaritzarekin harremandu diren EAEko herritarren datu eguneratuak eman zituen: 430 pertsona dira, eta horietatik 268 Euskadira itzuli dira dagoeneko, eta 23k erabaki dute ...
2020/03/31
Argentinako euskal egutegiak urtero sasoi honetan daukan hitzordu nagusia da'Buenos Aires Celebra al País Vasco' (Buenos Airesek EH ospagai) ekitaldi jendetsua. Igande gauean, Alberto Fernandez presidente argentinarrak koronabirusagatiko itxialdiaren luzapenaren berri eman zuen --apirilaren 12ra arte-- eta ordu batzuk geroago ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco-BAC’ ...
2020/03/31
Erabakia gobernu argentinarrak Covid-19aren berrogeialdia beste bi aste --apirilaren 14era arte-- luzatzeko neurriaren ostean etorri da, eta ondotik, berehala baieztatu da maiatzaren 10ean hiriburuko Mayo Hiribidean ospatzekoa zen "Buenos Airesek Euskal Herria ospagai" edo gaztelaniaz "Buenos Aires Celebra al País Vasco" izeneko hitzordu jendetsua bertan behera geratzen ...
2020/03/31
Atzo hasi zituen Saladilloko Udalak egokitze lanak herriko Itxaropen Euskal Etxearen egoitzan. Asmoa, egun gutxitan lekua prest egotea behar izanez gero herriko ‘Dr. Posadas’ ospitalea kolapsa ez dadin, esan nahi baita Koronabirusak kutsatutako lagunak jasotzeko prestatuz. Euskal Etxetik azaldu dutenez, egokitze lanak sinpleak izango dira, “batez ere dutxak jartzea ...
2020/03/30
2020/03/28
Alborada, Euskal Herriko herri askotako igandetako ohitura hori, goizean, argitu ondoko lehenengo orduetan txistulari bandek eskaintzen duten musika iratzartze ibilbidea herriko kaleetan zehar ez dute galtzen utzi nahi konfinamendu kinka honetan 'Alboradak' Antzuolako Txistulari taldeko lagunek, eta ekimentsu eta irudimena astinduz, honako bideo honetan ageri den lan ederra egin dute, Debagoiena ...
2020/03/27
Noel Abella Aiscar montevideotarra da, musikaria eta feminista. Duela pare bat urte pasatxo hasi zen euskara ikasten oso arrazoi on bat tarteko: gauza asko ikasi izan ditu –musika irakaslea eta koru zuzendaria da, eta biolontxeloa eta tronboia jotzen ditu– eta lanarekin loturarik ez zuen zerbait nahi zuen ikasi. Noelek gustuko ditu hizkuntzak, euskal arbasoak ditu eta euskara interesgarria ...
2020/03/27
Jendea Estatu Batu barru eta kanpotik --bereziki EHtik-- kezkatuta ari zaie galdezka, kinka honetan Jaialdik aurrera egingo al duen, eta Boisen euskal festa erraldoi hau antolatzen ari direnek, horixe erantzun diete, jakitun direla munduan kezkagarri hedatzen ari den Covid-19 koronavirusa eragiten ari den egoeraz, baina eurak lanean jarraitzen dutela eta, oraingoz behintzat, ...
2020/03/26
Egun hauetan etxeratuta daudenentzat balio berezia izan dezake, baina oro har berri on erabilgarria dira irakurzale ororentzat Euskal Herriko zein Diasporako, Eusko Jaurlaritzak bere eLiburutegira sartzeko eta bertan dauden 20.000 liburu eta 15.000 filmeetarako sarbidea izateko ematen dituen erraztasunak. Bazkide egitea erraza da oso, eta Diasporako euskaldunen kasuan, aski da email bat ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus