2021/05/06

Gernika eta Gernikako Bonbardaketan hil ziren lagunak omentzeko Beti Aurrera Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Literatura Lehiaketa bere hamargarren ediziora iritsi da aurten. Txapelketa elkarrekin antolatzen dute Chivilcoyko Euskal Etxeak eta hiriko SADE-Idazleen Argentinar Elkarteak, eta sarraskiarenn 84. urteurrenarekin bat eginez aurkeztu dute bi elkarte antolatzaileetako ...
Gehiago irakurri...
2021/05/05

Bernardo Atxagaren ‘Soinujolearen semea’ eleberriaren japonierarako itzulpena, Nami Kanekok euskaratik egina eta Etxepare Euskal Institutuak diruz babestua, Japoniako Itzulpen Onenaren Sariko bost finalisten artean dago. Shinchoshak argitaletxeak 2020an japonieraz argitaratutako liburuak oso harrera ona jaso du Japoniako orain arte irakurle eta kritikarien artean. Hainbat ...
Gehiago irakurri...
2021/05/05

Euskal Etxeko euskara taldeak ‘Irrati Kontuak’ irratsaioa estreinatu du. Saioa euskaraz da, Podcast tankera hartzen du eta mota askotako gaiak jorratzen ditu, tartean eguraldia, euskara, etxeko sukaldaritza eta erremedioak, telesail gomendioak, horoskopoa eta iragarpenak. Jolasak ere proposatzen dituzte eta parte hartzeko Euskal Etxearen sareetan sartu behar da. ‘Irrati ...
Gehiago irakurri...
2021/05/04

Euskal Herriko Unibertsitateak, Euskal Diasporan espezializatzeko graduondokoa estreinatuko du datorren urrian. Urritik ekainera bitartean emango da, modu birtual edo presentzialean. Oscar Alvarez Gila koordinatzaile akademikoak eta Gorka Alvarez Aranburu Eusko Jaurlaritzaren Kanpoko Euskal Komunitatearentzako zuzendariak iragarri dute abian jartzea. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren babesa ...
Gehiago irakurri...
2021/05/04

Artikulua argitaratu zuen Javier Sada Donostiako kronikariak orain gutxi El Diario Vascon, egunkari horretako 'Oroimenaren kalea' sailean, 1970ean Mexikoko Gaztelupe elkarte gastronomikoan gertatutako pasadizoak gogora ekarriz. Datozen lerroetako datuak bertatik atera ditugu. Gogora ekartzen zuen, esaterako, 1970an Donostiako Gaztelupe elkarteak bandera masta erdian ipini zuela, Mexikoko ...
Gehiago irakurri...
2021/05/03

Eneko Bidegain (Baiona, 1975) ikerlari lapurtarra hautatu dute aurten hilabetez Reno-Nevadako Unibertsitatean (UNR) 2014an sortutako Jon Bilbao Katedran ikerketa-proiektu bat gauza dezan. Bidegainek honako izenburua ezarri dio landuko duen proiektuari: "Euskal Herri kontinentaleko jatorriko diasporako kideek AEBetan eta Euskal Herriari buruz bilatzen eta jarraitzen dituzten informazioak, paperezko ...
Gehiago irakurri...
2021/05/03

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak euskarazko hezkuntza sustatzen duten proiektuen aldeko apustua egin du, material didaktikoak sortuz, haur zein helduentzat, EIMA programaren laguntzarekin. Honela agertzen du bere webgunean argitara emandako artikulu honetan, estekak emanez sarean libre erabilgai ipini dituen zenbait baliabideetara, Euskal Herrian edo bere diasporan erabili nahi dituzten pertsona, euskal ...
Gehiago irakurri...
2021/04/30

Bihar larunbata, maiatzaren 1a, Fresnoko Euskal Besta egunaren txanda tokatzen zen Kaliforniako euskal egutegian. Pandemiagatik, bigarren aldiz, aurten ez da antolatuko. Bertako euskaldunek, hala ere, ez dute data besterik gabe pasatzen utzi nahi izan eta bakoitzak bere etxean ospatuko du, hiru lagungarri alboan. Batetik, aukera eman zuen Fresnoko Santa Fe euskal jatetxeak, euskal janaria manatzeko, eta ...
Gehiago irakurri...
2021/04/30

Aste honetan zehar Diasporan Gernikako Bonbardaketaren 84. urteurrena gogoratzeko egin diren ekitaldien berri eman dugu. Bigarren urtez segidan, pandemia egoerak baldintzatu arren ez du eragotzi oroimenaren garrantzia nabarmenduz eta sarraskietan biktima izandakoen aldeko aldarrikapen mezua. Berriro ere sare sozialak eta online jarduerak izan dira nazioartean barreiatutako euskal etxe eta elkarteek munduaren aurrean ...
Gehiago irakurri...
2021/04/29
Venezuelan euskal komunitatearen baitan jaio eta hazitako jende asko itzuli da azken urteotan Euskal Herrira. Horietako bat, Venezuelan oso ezaguna den Uzkanga familiako Itxaso Uzkanga orain gutxi elkarrizketatu du Zornotzan bertako Anboto.org aldizkariak. Gure irakurleentzat, bereziki Euskal Herrian edo Venezuelan, familia euskal-venezuelarreko kide direnentzat, interesgarria izango zelakoan, datozen lerroetara ekarri dugu Aitziber Basaurik izenpetzen duen solasaldia.
Gehiago irakurri...