2021/05/21

Valentziako ikasle hasiberri batek irabazi du Pirinioetako III. Mikro-ipuin Lehiaketan bigarren saria euskara ikasleen atalean. Saïdia Hizkuntza Eskola Ofizialean irakasle duen Ibai Biain portugaletetarrak EuskalKultura.eus-i adierazi dionez, urrian hasi zen Carolina Otero euskara ikasten, "duela 7 hilabete". Carolina idazlea da gaztelaniaz, eta berezko grina artistiko hori ikasten hasi ...
Gehiago irakurri...
2021/05/20

San Frantziskon egoitza duen Basque Educational Organization-ek (BEO) saria bi milar dolarreko bi beka dituen lehiaketa antolatu du Estatu Batuetako unibertsitate ('college' edo unibertsitateko) ikasleentzat. Baldintzak betetzen dituzten ikasle guztiek har dezakete parte, eta saria bi mila dolarreko beka bana izango da bi irabazleentzat. Parte hartzeko "Euskaldunei eta euskal kulturari buruzko ...
Gehiago irakurri...
2021/05/19

Bizi dugun testuinguruan, pandemiaren presentzia oraindik ere hein handiago ala txikiagoan bolada baterako gure artean "lagun" izango dugula, birtualitateari etekin eta emaitzak ateratzeari ekin zioten munduko euskal elkarteen artean, Boiseko Euskal Museoa dago. Datozen egunetarako ere, bizi-bizi heldu zaizkigu bere proposamen berriak, Boisetik baina mundu osora zabalduak, hori baita ...
Gehiago irakurri...
2021/05/19

National Geographic aldizkariak erreportaje polita eskaini dio Euskal Herriko sagardotegiei eta sagardo tradizioari atzo ingelesez kaleratu zuen edizioan eta gaur, berriz, gaztelaniazkoan. Basque Country’s cider houses keep an ancient history alive du izena ingelesezkoak eta gaztelaniazkoak Las sidrerías del País Vasco mantienen viva una historia antigua. Bietan izenburua bera ...
Gehiago irakurri...
2021/05/19

Euskal sukaldaritza gustuko duten argentinarrentzat Takehiro Ohno ez da batere izen ezezaguna. Izan ere, Oiartzunen trebatu zen chefak urteak daramatza Buenos Airesen, euskal sukaldaritzari lotutako hainbat proiektutan partaide. Askotan ikusi izan dugu errezeta tradizionalen irakasle Gourmet TV kate espezializatuan eta baita Argentinako hiriburuan egiten den ‘Buenos Airesek Euskal ...
Gehiago irakurri...
2021/05/18

Heldua zela euskara berenagatu eta egun espainiar hiriburuko euskal irakasle, itzultzaile, poeta eta lekukotasun-emaile aktiboa da Karlos Cid Abasolo (Madril, 1963). Filologian doktorea, Unibertsitate Konplutenseko Estudios Vascos saileko arduraduna da eta besteak beste, zenbait txekiar egileren (Milan Kundera, Jaroslav Hašek, Josef Škvorecký...) lanak euskaratu ditu. Poeta ...
Gehiago irakurri...
2021/05/18

Madrilgo euskal diasporako partaide da Karlos Cid Abasolo, eta honen alboko berri batean joan den abenduan plazaratu zuen Laztanak eta Aizkorak bere bigarren poesia-liburuaren berri ematen dugu. Aurrenekotik, ordea, Keinu konplizeaketik (Susa, 2018) poema bat bereizi eta ekarri nahi izan dugu hona, euskal diasporari dedikatuta baitago, 'Biba gu' izenpean.
Gehiago irakurri...
2021/05/17
Artikulu ederra eskuetan datorkigu oraingoan ere Pedro Oiarzabal historialari eta ikertzailea. Nola ez, aipatzen digun istorioa "hemengoa baina hangoa" edo "hangoa baina hemengoa" da, horixe baitute ezaugarri Diaspora gaiek. Protagonistak, Julio Anchia Jai Alai pilotari mallabitarra (Bizkaia) eta bere familia, eta lekukotasun-emaile Julioren seme Rafael Anchia hautetsia, Texasko Ordezkarien Ganberako kide. Eskerrik asko eurei eta Pedro Oiarzabali partekatzeagatik.
Gehiago irakurri...
2021/05/17

Ikerbasquek (Bilbon egoitza duen 'Basque Foundation for Science' edo Zientziarako Euskal Fundazioa) nazioarteko deialdia jarri du indarrean, behin-betiko 10 lanpostu eskainiz Euskadin epe-luzean zientzia garatu nahi duten ikertzaileei zuzenduta. Deialdia hurrengo ikertzaileentzat zuzenduta dago: Established Researchers: 8-12 urteko esperientzia duten ikertzaileak Research Associate gisa; eta Senior ...
Gehiago irakurri...
2021/05/17

Batzarra azaroaren 17tik 19ra egingo da, Donostian, Hamaika Bide Elkartea antolatzaile. Euskal erbestea ikergai daukan batasun honek 2020eko otsailean hil zen bere kide, ohorezko presidente eta ikertzaile eta kultura gizon nabaria izan zen Jose Angel Ascunceri eskainiko dio Batzarra, honako izenpean: "Erbesteko Mitoak. On Kixote eta beste heroi utopikoak. Jose Angel Ascunceren ...
Gehiago irakurri...