2021/06/10

Euskal Herrian edo Paue inguruan bizi zaren irakaslea zara edota euskara ongi menperatzen duen pertsona? Paueko Lagunt eta Maita (LEM) euskal etxeko lagunak euskara irakasle bila ari da bertako Gau Eskolaran aritzeko. Pandemiaren egoerako gorrienak pasata, aste honetan bertan berreskuratzen hasia da Lagunt eta Maita bere ohiko ekintza presentzialen desmartxa. Eta datorren urterako planak egiten hasi ...
Gehiago irakurri...
2021/06/10

Duela bi aste, maiatzaren 28an, Ecos de dos guerras, 1936-1945 izeneko foroa inauguratu genuen gure blogen gaztelaniazko sailean. Euskal historia ikertzen duen Sancho de Beurko Elkartearen eskutik, bi gerrate horien inguruan gertatutako euskal pasadizo eta ixtorio ezezagunak azaleratu eta zabaltzeko asmoz. Beti ere, Bigarren Mundu Gerran euskaldunek izandako partaidetza --bereziki kasu honetan ...
Gehiago irakurri...
2021/06/10

Hogeitabost urte bete ditu joan astelehenean José C. Paz hiriko Toki Eder Euskal Etxeak. Argentinan pandemiagatik indarrean dauden murrizketa nabarien ondorioz, urteurren ekitaldia normalean baino xumeagoa izan zen, baina josecepaztarrek euren euskal sentimenduek beti bezain sendo segitzen dutela erakutsi nahi izan zuten, eta urtebetetze kartel bat jarri zuten baserri itxura duen ...
Gehiago irakurri...
2021/06/09

Bide berri bat daukazu, zauden lekuan zaudela, gertatu ahala Euskal Herriko berriak eta EiTBren programazioa segitzeko, Youtuben eta edizio jarraituan hasi baita emititzen joan den astean EiTB Basque kanala, nazioarteko ikusleak eta Diasporako euskaldunak bereziki gogoan. Ekainaren 2tik aurrera ikus daiteke eta aurreko Canal Vascoren ordea hartzen du, edukiak euskarazkoak zein gaztelaniazkoak. Youtuben dagoenez, ...
Gehiago irakurri...
2021/06/09

Immigrantearen Eguna eta Euskal Diasporaren Eguna batera ospatuko ditu Viedma eta Patagonesko Aberri Etxeak irailean, eta asko horrekin "Historias desde la Diáspora" (istorioak Diasporatik) literatura ekimena antolatzea erabaki du. “Ekitaldian mundu osoko euskal etxeek parte hartu ahal izango dute, "gaztelaniaz, baina istoriaren garapenean euskarazko hitz edota ...
Gehiago irakurri...
2021/06/08

Carlos Gabilondo zinemazaleak Argentinan daraman Euskal Zinema Ibiltaria Zikloak 300 emanaldi beteko ditu datorren larunbatean. Tarte honetan, argi dago herrialde osoko euskal etxeetan euskal zinemagileen filmak zabaltzea helburu duen egitasmoak "uste baino dimentsio handiagoa hartu duela", esan digu Gabilondok. "Egun, euskal kulturari buruzko eta, bereziki, ikus-entzunezko arteei buruzko ...
Gehiago irakurri...
2021/06/08

Bordeleko 'Eskualdunen Biltzarra'k, Akitania Berriko hiriburuko Euskal Etxeak, bere 'Agur' buletin historikoaren bilduma oso bat eman dio Eusko Jaurlaritzari, honek Euskal Diasporaren Artxiboari pasa diezaion. Bildumak agerkaria hasi zenetik, 1953ko azaroaren 1etik, egundainoko zenbakiak biltzen ditu, eta aurrerantzean Euskadiko Artxibo Historikoa bere Bilboko egoitzan osatzen ari den Euskal ...
Gehiago irakurri...
2021/06/07

Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzarekin sinatutako hitzarmen bati esker, ‘Dantza Munduan’ programa birtuala jarri zen martxan iaz Aiko taldea eskola-emaile. Programa Bilbotik kudeatzen du Aikok baina ikasleek mundu osotik hartzen dute parte euskaraz, ingelesez edota gaztelaniaz eskaintzen diren eskoletan. Zuzeneko klaseak astean behin dira eta ...
Gehiago irakurri...
2021/06/05

Joan larunbatean, maiatzaren 29an, iritsi zen Urruñako bere helmugara joan den martxoaren 20an Diasporatik, Carmen de Patagones-tik eta ondoren Viedmatik --bertako Aberri Etxea Euskal Etxea lankide-- abiatutako "Kutxa bira" ekimen euskaltzalea. Pandemia egoera honetan, konfinamenduen eta osasun-neurrien karietara pertsonen mugikortasuna mugatu zelarik, kutxa batek --pasatzen zen herri bakoitzean ...
Gehiago irakurri...
2021/06/05

Ez dago argi Frantziako Konstituzio Kontseiluak ikastolen kontra eta bertan euskaraz murgiltze ereduari jarraituz finkatuta dagoen sistema de facto legez kanpo utziz hartutako ebazpena noraino iritsi eta zein ondorio ekarriko dizkion euskarari eta Frantziako tokiko hizkuntza guztiei. Euskal Herrian, hautetsiak eta ikastola eta euskarazko eskolen mundua asaldatu du hasteko. Eta joan den larunbatean, hamar bat ...
Gehiago irakurri...