2021/07/01

FEVAko Zuzendaritza Batzordea eta Etxepare Euskal Institutuako ordezkari den Kinku Zinkunegi bildu egin dira urteko bigarren zatiari begira euskararen arloko zenbait erabaki hartzeko. Bilera bukatuta, euskara irakasleak trebatzeko ikastaro trinkoaren datak jakinarazi dituzte: Hego Amerikako Neguko barnetegia uztailaren 17tik 24ra egingo da, Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko 28 ikasle-irakasle ...
Gehiago irakurri...
2021/06/30

Pandemiaren eraginez iazko edizioa bertan behera utzi behar izan zen, eta aurtengoan hasieran zalantzak izan ziren nagusi, nahiz eta, osasun neurriak zorrotz errespetatuz, azkenean eta programan aldaketa esanguratsuak eginez datorren asteburutik aurrera hasiko diren biltzen 2021eko edizio honek bilduko dituen 16-17 urteko 120 gaztetxo euskaldunak. Aurtengoan baina, eta bidaiatzeko indarrean dauden oztopoak ere ...
Gehiago irakurri...
2021/06/30

Azulgo Udalaren eskutik iritsi zitzaion proposamena Euskal Etxeari. Gure Txokoako lehendakari María Inés Etchevers Aizpirik EuskalKultura.eus-i azaldi dionez, “Komunitatearekiko Harremanetarako Zuzendari Damian Vuottok gonbidatu gintuen eta hitzarmena sinatu dugu. Irratiaren programazioko parte izango gara, baitetsiz gure eduki kulturalak zabaltzea izango dugula xede eta ez dugula ...
Gehiago irakurri...
2021/06/29

Kalean da La Platako Euzko Etxeak hiruhilabetean behin argitaratzen duen Eguzkia aldizkariaren zenbaki berri bat, kasu honetan zenbaki berriaren pdf bertsioa interneten dago, nahi duenak bertan irakurri edo bertatik jaitsi dezan. Aldizkariaren bigarren aldiko 14. zenbakia da eta 2021eko ekainari dagokio. Berritasun gisa, esan dezagun zenbaki honetatik aurrera Eguzkiak ISSNa ere bereganatu duela (ISSN ...
Gehiago irakurri...
2021/06/29

Boiseko erdigune historikoko bizitasuna eta giroa sustatu nahi ditu bertako Downtown Boise elkarteak eta ekitaldi berezi bat antolatu ohi du hilero lehen ostegunean. Ostegun hau uztailaren lehena da eta euskal kulturari egokitu zaio protagonismo berezia, Downtown Boise Basque Museum & Cultural Center-rekin lankide eta hiriko artista eta merkatariekin batera, proposamen erakargarriz ...
Gehiago irakurri...
2021/06/29

Albistea Sparks-eko alkate Ed Lawson-ek jakinarazi du astelehen honetan, gaur goizaldean gertatua. John Ascuaga, berrogeita hamar urtetik gora izan zen Sparks-eko enpleatzaile handiena eta enpresa handienaren jabea, bertan --Reno ondoan-- kokatutako John Ascuaga's Nugget kasino eta hotel erraldoiko jabe. Ascuagatarrek --John-ek alaba Michonne eta seme Stephen famili-negozioan sartu zituen-- 2013an ...
Gehiago irakurri...
2021/06/28

Bigarren Munduko Gerrako D Egunean Estatu Batuetako Armadako parte parte hartu zuen beste euskal protagonista bat azaleratu digu Sancho de Beurko Elkarteak EuskalKultura.eus-eko bere blogean argitaratzen duen bere lankidetzan. Bere ikerlanen emaitza diren ekarpenak isurtzen dituzten euren artikuluetara euskal historia lantzen duen elkarte honetako kideek.
Gehiago irakurri...
2021/06/28

"Euskal emigrazioa Latinoamerikara" izenburupeko jardunaldien egoitza bilakatuko dira heldu den astean Baionako Euskal Museoa eta IUT Baiona-Euskal Herri, astelehen eta asteartez, uztailaren 5 eta 6an. Ekitaldi egitarauak zenbait hitzaldi, solasaldi, aurkezpen, mahai-inguru eta proiekzioren bat ere iragartzen ditu, beti ere Hegoameriketara, bereziki azkeneko bi mendeotan emandako euskal ...
Gehiago irakurri...
2021/06/28

Covid-19ren aurkako neurri murriztaile zorrotzak eta txertatze-kanpaina –40 urtetik gorako herritarrak ari dira jasotzen egunotan lehenengo dosia– emaitza onak ematen ari dira eta Buenos Aires probintziako hainbat euskal etxek gero eta hurbilago ikusten dute, maila batean, euren aurreko martxa berreskuratzeko aukera. Hala da, beste batzuen artean, Chivilcoyko Beti Aurreraren ...
Gehiago irakurri...
2021/06/25

Euskal etxe chacabucotarrak 32 urte bete ditu eta lagun artean ospatu du. Koronabirusa dela eta indarrean dirauten murrizketetara egokituta, Zuzendaritza Batzordeko lagunak baino ez ziren bildu “pintxo batzuk eta egunerako propio prestatutako tarta” partekatzera. EEko lehendakari Lucia Igarzabalek azken bolada honetan elkarteak egindako lana goraipatu zuen eta esker beroak luzatu zizkien ...
Gehiago irakurri...