2021/10/28

Osasun neurriak hartzeari utzi gabe, eta batez ere poz eta itxaropen handiz, aurrez aurreko ekintzak antolatzen ari da berriro ere Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea. Urriaren 15ean Zine Zikloaren aurtengo lehenengo saioa egin zuten eta Asier Altuna zuzendariaren Amama filma proiektatu. Pelikula osteko eztabaida Zikloko arduradun Emilio Bellonek koordinatu zuen eta aktibitateari amaiera emateko ...
Gehiago irakurri...
2021/10/27

Etxepare Euskal Institutuak zabalik dauka 2021eko urritik 2022ko irailera bitarteko euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei dirulaguntzak emateko deialdia. Urtero bezala, Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen erregistroan onartutako euskal elkarteak aurkez ditzakete eskabideak, gutxienez astean hiru eskola-ordu emanez; eta taldearen gutxienekoa sei ikaslekoa izanik, eta batez bestekoa, zortzikoa ...
Gehiago irakurri...
2021/10/27

Bederatzi irabazle bildu ziren Bizkaiko hiriburuan ekitaldian parte hartzeko eta euren narrazioei jendaurrean ahotsa jartzeko, tartean Perutik etorritako Monica Rojas Turpaud, ‘Un curioso observador’ (Behatzaile bitxia) ipuinaren egilea. Urriaren 17an Bilboko auzo honetan egin ziren Otxarkoagako Umeen 39. Jardunaldien baitan izan zen. Ekitaldiaren programa barruan eta Txirula Kultur Taldeak ...
Gehiago irakurri...
2021/10/27

Euskal Aste Nazionala Argentinako euskal gizatalde osoaren nahitaezko hitzordua da urtero. Pandemiagatik, ordea, ekitaldia bertan behera geratu behar izan da 2020an, eta berriz ere 2021ean. Baina La Platako Euzko Etxeko kideek ez dute horrela utzi nahi izan eta garai honetarako proposamen posible bat asmatu dute: “Eguzkipean” du izena, aire zabalekoa delako. Azaroaren 27 eta 28an ...
Gehiago irakurri...
2021/10/26

Beatriz Poumé (Tandil), Beatriz Etchegaray (Viedma) eta Elisabeth Etchegaray (Azul) irakasleek luze igurikatu duten bidaia da honakoa. Etxepare Euskal Institutuak, Diasporako euskara irakasleei formakuntza emateko “Euskara Munduan” programako antolatzaile izanik, bi hilabeteko beka emana zien Lazkaoko Maizpide barnetegian ikasketak burutzeko, Diasporako irakasle talde zabalago bateko parte. ...
Gehiago irakurri...
2021/10/25

Aurkeztu berri dute Alberto Irigoyenek eta Xabier Irujok euren emaitza berria, ‘Un regalo para Hitler’ (Oparia Hitlerri) eleberria. “Bertan Gernikako Bonbardaketa eta Bigarren Mundu Gerrari buruzko bestelako hausnarketa bat proposatzen dugu, alemaniarren ikuspuntutik, honako gai hauek sartuta: zergatik zeuden alemaniarrak penintsulan, Wolfram von Rochthofen teniente koronelaren ...
Gehiago irakurri...
2021/10/25

Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak dei bat egin die datorren astean New Yorkeko Maratoian arituko diren euskal korrikalariei, azaroaren 6an, larunbata, goizeko 9:30ean, Ordezkaritzaren egoitzan (820 2nd Ave Suite 13B, New York, N10017) eurei eta euren familia eta laguntzaileei egingo dien harrera ekitaldian parte har ezaten. Aurreko urteetan bezala, Ordezkaritzak Euskadi-Basque Country hitzak eta ...
Gehiago irakurri...
2021/10/22

New York edo inguruan bizi zarela (edo bertatik zabiltzala une honetan) eta gustatuko litzaizukeela bertako euskaldun gehiago ezagutzea tarteka momentu batzuk partekatzeko? Larunbat honetan daukazu aukera, hiriko Euzko Etxeak, Euskadiren AEBko Ordezkaritzarekin batera 'Pintxo-Pote' baterako deia egin baitu. adieraziz egundoko aukera dela "euskal komunitateko kide berriekin biltzeko eta New Yorken bizi ...
Gehiago irakurri...
2021/10/22

Oreka TX musika taldea eta Kukai dantza taldea Brutonen arituko dira urriaren 22an eta 23an 'Basque Cultural Festival' delakoaren baitan, Hauser & Wirth Somerset galeriak 2022ko urtarrilera arte zabalik daukan erakusketa testuinguru. Horrekin batera, Lurra Café Chillida Lekuko jatetxeko sukaldari-burua Hauser & Wirth Somerset-i lotutako Roth Bar ...
Gehiago irakurri...
2021/10/22

Publikoki deitu den lehenengo bilera hau hiriburuko jatetxe batean egin zen eta hamabost bat jende bildu zituen, tartean gizonak, emakumeak zein haurrak. Giro ederrean egin zen, eta partaideek parada izan zuten "Euskal Herri moduko" gutiziak, "hemen eguneroko jaten ez ditugunak" partekatzeko, hala nola "kroketak, entsalada errusiarra, patata tortilla eta txistorra pintxoak... ...
Gehiago irakurri...