euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tailerra online ostiral honetan: 'Euskal Ikasketak ikuspegi transdiziplinar batetik', garaiz zaude entzule parte hartzeko

2021/12/09

Argentinako Euskal Ikasketa Sarea (REVA, Red de Estudios Vascos de Argentina, Basque Studies Network-Argentina) da tailerraren eratzaile Euskal ikasketei eskainitako nazioarteko tailerra egingo da ostiral honetan, abenduaren 10ean, online, gai eta izenburu “Euskal Ikasketak ikuspegi transdiziplinar batetik: Elkarrizketa eta hausnarketa“ harturik. Antolatzaile, 'Argentinako Euskal Ikasketen Sarea' (REVA, Red de Estudios Vascos de Argentina - Basque Studies Network-Argentina) sare akademikoa izango du ...

Gehiago irakurri...


Hona online euskarazko oinarrizko hitz eta esamolde erabilienak ikasteko hiztegi berria, beste 8 hizkuntza lagun

2021/12/09

Lazkaoko Udalak plazaratu duen hiztegi eleanitzeko orrialdeetako bat Euskara gutxi edo ezer ez dakizu, baina urratsak eman nahi dituzu oinarrizko hiztegia behintzat zeureganatzearren? Ez da agian zeure kasuan izango, baina seguru inguruan badituzula jendeak honelako laguntza baten zain urratsak emateko oinarrizko euskal hitzak ikastearren. Euren ama-hizkuntza gaztelania, galiziera, katalana, ingelesa, frantsesa, errumaniera, arabiera edo txinera badute, baliabide ...

Gehiago irakurri...


Ekintzaileen azoka ostatatuko du larunbat honetan Azulgo Gure Txokoak, bere 2021ko patxaran uzta berria ere salgai

2021/12/08

Azulgo Gure Txokoak saltzeko prest daukan 2021eko etxeko patxaran uzta berria, larunbatean dastagai ekintzaileen azokan Ez dira gutxi Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeak herriko gainerako erakundeekin lankide egiten dituen ekimenak. Horietako bat da datorren larunbatean, abenduaren 11n, egingo duena, bere egoitzako ateak herriko hamabi ekintzaileri zabalduko baitizkie Ekintzaileen Azoka antolaturik, 18etatik 22etaraino ordutegian. Tarte horretan EEak taberna zerbitzua eskainiko die bisitariei, pintxoak eta ...

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetako euskal etxeak abenduan zehar ari dira ospatzen Eguberri Bestak, Olentzero edo Santa gonbidatuz

2021/12/07

AEBko Eguberri Besta aurreratuetako batzuk bildu ditugu artikulu honetara. Irudian, Boiseko Olentzero eta SFO Eguberri Besta afixa Ohikoa da munduan barrena euskal etxe eta elkarteek aurreratzea euren Eguberri Bestak eta Olentzero edo Santa Claus gonbidatuta antolatu ohi dituzten jai eta topaketak abenduan zehar egitea. Amerika osoan eta gure diasporan oro har honela gertatu izan da aspalditik eta aurten ere hala egingo dute, esaterako, Estatu Batuetan San Frantzisko, Bakersfield eta Chinoko euskal etxe kaliforniarrek, Utahko Salt ...

Gehiago irakurri...


Sandra Travieso Torrezuriz da Viña-Valparaisoko Euzko Etxeko lehendakari berria, Eñaut Gereñuri lekukoa hartuta

2021/12/06

Viña-Valparaisoko EEko Zuzendaritza artxibo irudi batean: Sandra Travieso bigarrena da ezkerretik eta Eñaut Gereñu laugarrena (arg EE) Joan den ostiralean, Euskararen Egunean bertan, abenduaren 3an egindako elkartearen Urteko Batzarrean hautatuta, Sandra Travieso Torrezuriz da Viña-Valparaisoko Euzko Etxeko lehendakari berria, Eñaut Gereñuri --2017an hautatua-- lelukoa hartuta. COVID-19 dela-eta indarrean dauden neurriak eta zuhurtzia gidari, elkarretaratzea online. Zoom bidez egin zen. Sandra Travieso da euskal ...

Gehiago irakurri...


ENE: Boiseko bideo ederra, Sydneyko Gure Txokoa, Berlingo kantzelatze erotikoa eta Estitxuren kontzertua Mallorcan

2021/12/03

Estitxu Pinatxo kantari nafarrak kontzertua eskainiko du gaur Mallorcako Euskal Etxea antolatzaile ENE eta Nafarroaren Eguna ospatuz Beste artikulu batera bildu ditugu munduan abenduaren 3 honetan Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) dela eta antolatu diren hitzorduetako asko. Egiari zor, 1930an Eusko Ikaskuntzak abenduaren 3a --tradizioak dioenez San Frantzisko Xabier 1552an euskara ahotan hil zen eguna-- Euskararen Eguna izango zela erabaki ondoren, ondoko hamarkada luzeetan frankismopean Diaspora eta euskal etxeak izan zituen egun ENE ...

Gehiago irakurri...


Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur eta munduko euskaldunek nazioartekotasun hori bermatuko dute

2021/12/03

Mexikoko Euskal Etxearen ekintzen berri Europako eta Amerikako erakunde batzuk –tartean euskal etxeak eta Etxepare Euskal Institutuak unibertsitateetan kudeatzen dituen euskara eta euskal kultura irakurletzak– ospakizunekin aste honetako aurreneko egunetan hasi baziren ere, gaur eta bihar egingo ditu Euskararen Nazioarteko Egunak (ENE) bere dei eta ekitaldi gehienak. Gogoan izan, bestalde, gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna ...

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguna: gaurtik aurrera, 'Euskara maitatzen hasteko hitzak', erakusketa eta liburu bihotzez gomendagarria

2021/12/03

'Pequeño diccionario sentimental', lagun erdaldun bati oparitzeko liburua, 'bihotz-bihotzez', 'de corazón a corazón' Abenduaren 3a da gaur, 'Euskararen Nazioarteko Eguna' (ENE) eta Burlatako Kultura Etxeko Erakusketa Aretoan ateak zabalduko ditu "Palabras para empezar a amar el euskera-Euskara maitatzen hasteko hitzak" izenpeko erakusketak, liburu batean oinarrituta, 'Pequeño diccionario sentimental' (Hiztegi sentimental txikia) (Pamiela, 2020). Liburu eta erakusketa interesgarri eta ...

Gehiago irakurri...


Goya, Corrientes-en, herriko Gizataldeen Festak bigarren urtez segidan izan du bertako euskal jatorrikoen partaidetza

2021/12/02

Euskal gizataldea Goyako 7. Immigrantearen Jaialdian (argazkia EE) Corrientes probintziako Goya herrian Immigrantearen Jaiaren 7. edizioa ospatu dute azaroaren 26an eta 27an eta Juan ‘Tato’ Basterrechea buru duen euskal taldeak bi egunetan hartu zuen parte “urtez urte handitzen doan euskal presentzia bermatzen”. Jaialdia ‘Costa Surubi’ gunean egin zuten, Parana Ibaiaren ertzean, eta hirian beren kultura aztarnak utzi dituzten ...

Gehiago irakurri...


Jende asko, euskal sagardoa eta giro paregabea joan den asteburuan La Platako Euzko Etxearen I. Eguzkipean jaian

2021/12/01

Eguzkipean eta Sagardo Eguna La Platan Azaroko azken asteburuan aspaldi bizi ez izandako elkarretaratzeak egin ditu Argentinako euskal gizataldeak. Batetik, La Pampako Macachinen, omenaldia euskal etorkinei eta, bestetik, La Platan, hiriko Euzko Etxeak antolatutako Eguzkipean Jaialdia. Hirurehun bat pertsona bildu ziren azken honetara, Mar del Plata, Bahia Blanca, Tandil, Chascomus, Chivilcoy, Cañuelas, Necochea, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia