2022/03/22

Programa berri bat iragarri dute euskal diasporako irratsaioen artean, “Entre Vascos Latinoamérica”. Sebastian Inzunzak Neuquendik (Argentina) eta Manu Molinak Durangotik (Bizkaia) aurrera daramaten «Entre Vascos» irratsaioaren jarraipena izango. Latinoamerikako diasporan gertatzen dena kontatuko du, oraingoan Wilfredo Lizarzaburu Trujillotik (Peru) eta Ibane Azpiritxaga ...
Gehiago irakurri...
2022/03/21

Euskal Herriko eta AEBko bertsolariak, San Frantziskoko txistularia eta Chinoko dantzaria, bertako klika eta kantariak eta hainbat euskaldun eta oro har adiskide partaide, euskal komunitateak azken agur hunkigarria eman zion joan den astelehenean, martxoaren 14an, Kaliforniako Chinoko Centro Basco ostatuko nagusi eta euskal erreferente Monique Berterretche izpurarrari. Elizkizunak goizeko 10etan Chinoko St ...
Gehiago irakurri...
2022/03/18

'Omenaldi Berezia' eskaini zien NABOk joan den larunbatean San Frantziskon Estatu Batuetako bost bertsolariri. Berezia eta hunkigarria, azkeneko hiruzpalau hamarkadetan hamaika euskal besta eta elkarretaratzetan euskal bertsolaritzaren sua atxiki eta euskarazko lekukotasun kantatua eta umore ona ekarri baitiote euskal komunitateari. Gogora dezagun omendu diren bertsolarietarik hiru Kalifornian ...
Gehiago irakurri...
2022/03/18

Gure buletineko beste leku batzuetan aipatua dugu Korrika 2022 martxoaren 31etik apirilaren 10era bitartean garatuko dela Euskal Herrian eta bere Diasporan, barne daudela munduko hainbat lekuetan euskara eta euskal kultura ikasten ari diren unibertsitateetako irakurletza zein euskal etxeak. Etxepare Euskal Institututik datorkigu hain zuzen AEKrekin batera antolatu duten lehiaketako berri: mundu zabaletik heldu ...
Gehiago irakurri...
2022/03/18

Hemen da bere 22. edizioan bi urtetik bi urtera egin ohi den Korrika. Helduei euskara irakasten diharduen Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea (AEK) sostengatzea eta euskararen aldarrikapena modu jolaskor eta libertigarrian plazaratzea Euskal Herriko zazpi probintziak batzen dituen ibilbide bat korrika eginez, hori da Korrika. Beste hainbat euskal ekimenetan bezala, Pirineoetako Euskal ...
Gehiago irakurri...
2022/03/17

Ospatu berria du joan den igandean, martxoaren 13an, Buenos Airesko 'Laurak Bat' Euskal Etxeak --Argentinan eta nazioartean sorreratik lanean segitzen duen euskal etxerik zaharrena denak-- bere 145. urteurrena. Eta ze bide hainbeste urte ospatzeko urrats berria ematea baizik. Izan ere, ohi bezain aktibo, euskal elkarteak bere webgunea berritu du egun hauxetan, erakundearen online ...
Gehiago irakurri...
2022/03/17

La Platako Unibertsitate Nazionala ikasturteari hasiera ematekotan da eta halaxe dira baita ere Etxepare Euskal Institutuko bertako irakurletzak euskara eta euskal kulturari buruzko eskolak. Eskolak Sabrina Otegui irakasle euskal-argentinarraren eskutik izango dira eta pantaila bidezko bi urteko saio birtualen ondoren, aurrez aurrekoak izatera itzuliko dira. Bazegoen gogoa. Agian aukera ona izan ...
Gehiago irakurri...
2022/03/16

Udako etenaldiaren ondoren, hasiak dira dagoeneko martxoaren bigarren astean Uruguaiko euskal etxeetako FIVU (Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa) koordinatzaile dituzten euskara klaseak. Etxepare Euskal Institutuak “Euskara Munduan” programa medio babesten dituen ikastaroak dira eta lau irakaslek ematen dituzte Uruguain, astelehenetik larunbatera Montevideo hiriburuan ...
Gehiago irakurri...
2022/03/14

Pandemiari dagokionez agintariek iragarri dituzten azken neurrien ondotik, Berlingo Euskal Etxeak aukera ikusi du COVID-19ak galerazi eta behertanbeheratzera bortxatu zituen planak berreskuratzen hasteko, eta adierazi du joan den abenduan Euskararen Eguna ospatzeko prestatu eta kantzelatu eta atzeratu behar izan zuen 'Sua' poema erotiko irakurraldia datorren asteko ostiralean ...
Gehiago irakurri...
2022/03/14

Ehun pertsonatik gora bildu ziren larunbatean San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko areto nagusian, NABO euskal etxeen federazioak Estatu Batuetako bost bertsolariri egindako omenaldi txalotu eta hunkigarrian. Aipatu bertsolariok AEBko euskal jaialdi eta elkarretaratzeetan aritu izan dira azken hiruzpalau hamarkadetan, bertsolaritzaren suzia atxikiz euskal komunitatearen barnean, eta aukera berezi ...
Gehiago irakurri...