2022/07/14

Etxepare Euskal Institutuak antolatuta, “Bikaintasuna Euskal Ikasketetan” jardunaldien 12. edizioa egin dute joan den astelehen eta asteartean Miramar Jauregian, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen barruan, irakuleei zuzenduta bereziki. 35 irakurletza eta 28 irakurle daude gaur egun Euskal Herritik kanpoko unibertsitatetan, euretako hainbat ikastaroan partaide, online edo bertan. ...
Gehiago irakurri...
2022/07/14

1937an Euskal Herritik, gerratik ihesean etorri ziren euskal haurrentzako kanpamenduak Caerleon-en eraiki ziren leku berean egingo dira ostiral eta larunbat honetan, uztailaren 15 eta 16an, elkartasunezko ekimen haren 85. urteurreneko ekitaldiak. Guztia Basque Children of 37 Elkarteak Gernikako bonbardaketa eta Britainia Handira 4.000 euskal haur ebakuatu izana gogoratzeko antolatutako oroitzapen ...
Gehiago irakurri...
2022/07/13

Landare berri bat lortzearren landareari moztu eta kentzen zaion zatia da berez 'aldaxka'. Horretarako lurrean sartu edo uretan ipini behar da, sustraiak egin ditzan. Bederatzi urte (2013-2022) bete dira Uruguaiko Aldaxka Kultur Biltzarra sortu eta landatu zutenetik. Atzera so eginez, sustatu zutenek pozik begiratu eta osasuntsu ikusten dute egun dagoeneko landare errotua dena, harro, Rio ...
Gehiago irakurri...
2022/07/13

'Joanes baleazalea' sortako 5. liburukia aurkeztu zuen joan den larunbatean, uztailaren 9an, New Yorkeko Eusko Etxean, hirian 18 urte zituenetik finkatutako Gillermo Zubiaga (Barakaldo, 1972) marrazkigileak. Aurkezpenak bat egin zuen AEBko euskal komunitateetan irudiak grabatzera iritsitako 'Txipli, Txapla, Pum Amerikatik' proiektuko ekipoarekin, euren bidaiaren ...
Gehiago irakurri...
2022/07/12

'Amerikako mugarteko migrazioaren historia eta kultura-irudikapenak' da ikastaroaren izenburua. Gaiaz interesa duen edonork har dezake parte, ez da eskatzen titulurik eta ezta matrikula edo ordainketarik ere. Datorren asteko astearte eta asteazkenean izango da, uztailaren 19an eta 20an, Baionako Arteetako Hiritik. Ikastaroko hizkuntza ofizialak euskara, frantsesa eta gaztelania izango dira eta ...
Gehiago irakurri...
2022/07/11

San Fermin urtero gorriz datorren data da Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxearen egutegian eta, aurten, pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren, gogoz ekin diote berau ospatzeari. Prestatutako programa, San Fermin egunean bertan gauzatu zuten, uztailaren 7an. Honela, 19:00etan, Euskal Etxeak bere ohiko Esker Emate Meza antolatu zuen Azulgo Katedralean; eta haren ondotik, 21:00etan, San Fermin ...
Gehiago irakurri...
2022/07/11

London Basque Society-k —hala du izena Londresko Euskal Etxeak— abisua pasatu die joan den asteburuan bazkide eta lagunei, eta oro har Ingalaterrako hiriburuan bizi diren edo dabiltzan interesatuei, laguntza eta engaiamendu eske. "London Basque Society-k zure laguntza behar du!" izenburupean, elkarteak esker biziak ematen dizkie bere arima eta arnasa diren bolondresei. Eta aurretik ere beste ...
Gehiago irakurri...
2022/07/11

Euskara Munduan-eko 2022ko neguko barnetegi presentziala Buenos Airesen egingo da datorren larunbatean hasita, uztailaren 16tik 22ra bitartean, eta segidan egiaztatze probak deitu dira hiriburu argentinarrean. Aurrez aurrekora itzuliko da, beraz, barnetegia. Musukoa derrigorrez eraman behar ez, baina gainontzeko zaintza neurriak alde batera utzi gabe, euskara irakasleak trebatzeko ikastaro trinkoa guztiz aurrez ...
Gehiago irakurri...
2022/07/08

Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen HanHemen ekimenak aurrera begirako lehenengo urratsa eman du uztailaren 5ean online, munduan barreiatutako euskal herritarrei eta Diasporako kide eta lagunei zuzenduta antolatutako 'Euskal komunitate globalaren lehen topaketa digitala' burutu baitzuen. Saioak, proiektu osoak bezala, kontaktua eta elkarrekitea bultzatu nahi izan zuen eta aurreneko aurkezpen bat eta ...
Gehiago irakurri...
2022/07/08

Uztailaren 5ean eta 6an, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen barruan “Euskal nortasunaren erronkak XXI. mendean” ikastaroa izan da Donostiako Miramar Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Telesforo Monzon Fundazioaren eta Sabino Arana Fundazioaren babesarekin, Iñaki Goirizelaia Ordorikak zuzenduta, hainbat esparru eta nazionalitatetako hizlari entzutetsuek hartu zuten ...
Gehiago irakurri...