2022/09/29

Olentzero eta neguko euskal ohidurak gorde eta zabaltzen ari da lanean 2003tik Ipar Euskal Herrian 'Olentzeroren lagunak' taldea eta oraingoan itsasoz haraindi, Argentinako euskal diasporara hedatuko ditu bere ekarpenak. Izan ere, gaur beretik hasita bira bat egingo dute Argentinan barrena, helburua datorren asteburuan egun nagusiak izango dituen 2022ko Euskal Aste Nazionalean ...
Gehiago irakurri...
2022/09/29

Irailaren 29 honetan 76 urte ari da betetzen Villa Mariako euskal etxe cordobarra. Hori dela eta, Aita Trinitarioen elizan meza eskainiko dute eta, jarraian, afaria egingo, Lisandro de la Torre kaleko egoitzan, bazkide eta lagunak partaide. Oraingoan, gainera, bisitari berezia bertan, izan ere Ander Elordui youtuberrak Euzko Etxearen deiari erantzun eta Anima ...
Gehiago irakurri...
2022/09/28

40 urte pasatu dira 1982ko urriaren 1ean Euskal Etxeak bere egoitza inauguratu zuenetik. Egun, elkarteak bizi-bizirik segitzen du, ekintza ugari egiten ditu urtean zehar eta sail andana bat biltzen du bere baitan. Eta bazkideei begira antolatu du urteurreneko jaia. “Pandemiaren ostean, barne dinamizazio festa bat behar genuen”, adierazi dio EuskalKultura.eus-i Zuzendaritza ...
Gehiago irakurri...
2022/09/27

Euskal diasporako eta munduko euskal komunitateetako partaide den herritar talde batek —hein handi batean euren euskal etxe eta gizataldeetan erreferentzia diren 26 gizon-emakume dira [ikus izenak artikuluaren azkenean]— idazki bat sinatu eta bidali die komunikabideei, Iparragirreren Gernikako Arbola aldarrikatuz Euskal Herriaren, Diaspora barne, ereserki adierazgarrientzat, ...
Gehiago irakurri...
2022/09/27

Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak 2022ko Euskal Aste Nazionala osatuko duten jardueren behin-betiko programa eman du aditzera. Datorren larunbat honetatik, urriaren 1etik 10era, astelehena —10a jai eguna baita Argentinan— herri pampatarra euskal hiriburu bilakatuko da, arte, kirol, kultura, sukaldaritza eta aisialdi ekitaldi ugariren agenda oparoa bilduz, urtero bezala azken ...
Gehiago irakurri...
2022/09/26

Gaur egingo zaizkio elizkizunak Boise eta Estatu Batuetako euskal diasporaren mugimendu antolatuan eurreikusle eta aitzindari izan den Al Erquiagari. Duela 87 urte Boisen Euskal Herritik emigratutako gurasoen seme jaioa, Boiseko Oinkari dantza taldearen kide sortzailea izen zen, Biotzetik abesbatzarena, egun diasporan euskal topaketa oihartzuntsuarena den Jaialdi festa erraldoiarena eta NABOko kide ...
Gehiago irakurri...
2022/09/26

Ethel Sara Arreguik portzelana gainean margotzen du eta bere ekimenari euskal izena jarri dio: ‘Eguzki’, "eguzkiaren indarra eta distiragatik", diosku. Ethelek 'Buenos Airesek EH ospagai' megaerakusketan hartu du parte aurten eta zorion hitz ugari jaso zituen, asebete etorririk. "Topaketa handi horretan nire piezekin parte hartzea esperientzia bikaina izan da, bai salmenta ...
Gehiago irakurri...
2022/09/23
Iñaki Goikoetxea eta Maialen López irundarrak datorren igandean, irailaren 25ean, abiatuko dira Buenos Airesera eta hurrengo sei-zazpi hilabeteetan Hego Amerikako 9 herrialde zeharkatuko dituzte. Euskal Herritik bidalitako auto zahar batekin, euskaldunekin eta euskal kulturarekin lotura duten lekuak bisitatuko dituzte eta elkarrizketatzen dituzten protagonisten eta ibilbidearen inguruko bideoak eta edukiak elkarbanatuko dituzte sare sozialetan.
Gehiago irakurri...
2022/09/23

Joan den ostiralean, irailaren 16an, Montevideoko Euskaro Euskal Etxean, FIVUk (Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa) posta-zigilua aurkeztu zuen Juan Sebastian Elkanoren mundubiraren 500. urteurrena kari.. Ekimena Uruguaiko Posta Zerbitzua lankide egin zen, eta ekitaldian erakunde horretako agintariek parte hartu zuten, hala nola Correos-ko presidente Rafael Navarrine koronel erretiratuak, ...
Gehiago irakurri...
2022/09/22

Joseba Bilbao pilotari necocheatarra nazio mailako txapeldunorde geratu zen Argentinako 78. Pilotako Lehen Mailako Txapelketan. Finala estreinekoz egin zen Necochean, abuztuaren 14an. Bilbaok, bikotekide izan zuen Juan Pedro Peckerrekin, ezin izan zuen gainditu Facundo eta Santiago Andreasen anaien nagusitasuna eta azken hauek 12-6 eta 12-2 irabazi zioten
Gehiago irakurri...