euskal diaspora eta kultura

2018/09/29
Venezuelarekiko elkartasunak bere txozna izango du igande honetan EAJ-PNVek urtero bezala Gasteizko Forondako landetan ospatuko duen Alderdi Egunean. Alderdi jeltzaleak presentzia dauka herrialde karibetarrean Venezuela Buru Batzarra medio eta aurtengoan "ekimen solidario bat bultzatzea erabaki du, Venezuela bizitzen ari den egoera larriaren aurrean". Ian ere txozna berezi batek ...
2018/09/28
Euskadi, Uruguai, Nafarroa, Frantzia, Mexiko, Kanada, Venezuela, Espainia, Txile, Estatu Batuak, Peru eta Argentina bertako muslariek hartu dute parte Macachin herri pampatarrean jokatu den Munduko Mus Txapelketan. Jaione Otxandorena eta Timoteo Echeverria Nafarroako ordezkariak izan dira irabazleak eta txapelketaren 41 urteetan, lehenengo aldiz emakume batek jantziko du irabazleen ...
2018/09/28
Euskara eta euskal literatura atzerrian ezagutzera eman eta euskal idazleei eta hauen lanei ikusgaitasuna emateko helburuarekin Etxepare Euskal Institutuak hainbat idazleren parte hartzea sustatu du nazioartean, urte amaiera bitartean, burutuko diren literatura ekitaldi garrantzitsuenetako batzuetan.
2018/09/28
2018/09/28
Gaur ostirala da azken eguna EuskalKultura.com-ek antolatutako zozketan parte hartu eta gustukoen duzun euskal etxeari proiektagailu bat zure izenean oparitu ahal izateko. Gogoratu parte hartzeko email bat behar duzula bidali info@euskalkultura.com helbidera, zozketako fase honetara pasatu diren euskal etxeen artean gustukoen duzunaren izena hatatuz. Zortea baduzu, hain baligarria izan daitekeen proiektagailua ...
2018/09/27
Udaberria iristearekin batera –Hego Hemisferioan– aire zabaleko ekintzak antolatzeko denboraldia hasten da eta herri eta hiri askotan Gizataldeen Jaialdiak egiten dira. Irailaren 22an, Uruguaiko hiriburuko kolektibitateen eguna ospatu zen eta 25 gora elkarte bildu ziren hiriko Batlle Parkera. Euskal gizataldearen izenean, Montevideoko Haize Hegoak aurkeztu zuen standa Kultur eta ...
2018/09/27
Irakasleen artean dantza maisu, ikerlari eta koreografo trebatu eta ezagunak egongo dira, hala nola Jon Maya, Juan Antonio Urbeltz, Iñaki Irigoyen, Oier Araolaza, Iñaki Goirizelaia, Sabin Bikandi, Patxi Laborda, Claude Iruretagoyena eta Jon Gaminde, besteak beste. Prestakuntza edukiek euskal dantzen ibilbide teorikoa jasotzen dute, jatorrizko bertsiotik, tradizionaletik, egungo abangoardiako ...
2018/09/27
Bost urtez jasotako hainbat testigantza bildu dituzte Maria Cristina Juanena Berazak eta Adela Soto Zudaire de Beriauk ‘Reminiscencias Vascas’ izenburutu duten liburuan. Lana joan den maiatzean argitaratu zuen Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxeak, helburu argi batekin: “XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran Uruguaiko Salto herrira iritsitako immigranteek izandako eragina ...
2018/09/27
Hilabete baizik ez da geratzen Buenos Aires probintzia hegoaldeko Mar del Plata kostaldeko herrian 2018ko Euskal Argentinar Aste Nazionala hasteko, eta karia horretara, ekitaldiko antolatzaile den bertako Denak Bat Euskal Etxeko ordezkaritza batek --elkarteko Asier Iriberri lehendakaria buru eta Maria Luz Vicente lehendakariordea eta Patxi Valencia batzordekidea partaide-- bisita egin dio ...
2018/09/26
Nevada Renoko Unibertsitateak (UNR) lan deialdi bat egin du William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroan Irakasle Laguntzaile (Assistant Professor) lanpostu bat eskainiz, 12 hilabeteko kontratu luzagarriaz, beranduen 2019ko uztailaren 1ean hasteko. Hautagaiek eskabideak bidaltzeko azken epea 2018ko azaroaren 2a da. Denboraren banaketa normal batean ikerlanari %60 eskainiko lioke, ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus