euskal diaspora eta kultura

2018/10/27
Datorren asteazkena azken eguna da Etxepare Euskal Institutuaren zinema eta literatura sortzaile eta eragileak nazioartean jarduteko bidaia-poltsa laguntzak eskatzeko, 2018 urteari dagokionez. "Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako diru-laguntzak" deialdiak urriaren 31 du azkeneko aurkezpen eguna, Etxepare ...
2018/10/26
Mundu-Batzar arteko bilera datorren ostiralean, azaroaren 2an, egingo da Mar del Platan, 2019an Bilbon egingo den Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu.Batzarrarerako bidean. Hamar bat herrialdeko ordezkariek baieztatu dute orain arte euren partaidetza Mar del Platan, bilkuraren itxieran Urkullu lehendakaria partaide. Izan ere ondoren eta dagoeneko Mar del Platako Euskal Etxean, Lehendakariak Argentinako 2018ko Euskal Aste Nazionalaren asteburuko programa inauguratuko du.
2018/10/26
FIVU Uruguaiko Euskal Etxeen Federazioak bultzatutako ekitaldia urriaren 12 eta 14 bitartean egin zen, Canelones departamentuko La Tuna hondartzan, Villa Bautistan. San Joseko Euskaldunen Taldea eta Montevideoko Haize Hegoa euskal etxeetako 5 eta 17 urte arteko 30 neska-mutilek mota askotako aktibitateetan hartu zuten parte, tartean euskara klaseetan, Martin Zabalza eta Andrea Bella irakasleekin; eta ...
2018/10/26
Euskal Herri osoko euskal dantza taldeen bilgarri den Euskal Dantzarien Biltzarrak (EDB) Argentina bisitatuko du datozen egunetan, federazioko lehendakari Joseba Altube bertara bidaiatu eta gutxienez bi hitzaldiren emaile izango baita "Euskal dantza tradizionala" izenpean beste hainbeste euskal etxetan. Hitzaldiotan gai horri buruzko aurkezpena egingo du eta Euskal Herriko dantza ...
2018/10/25
Paraguaiko hiriburuko Euskal Etxeko lagunek FIVU Uruguaiko Euskal Etxeen Federazioko lehendakari Juan Pedro Arin-en bisita jaso dute aste honetan. Jose Mª Vargas Peña Apesteguia etxe anfitrioiko lehendakariak, Galo Egüezek eta Daniel Elicetchek euskal elkartearen egoitzako bilera aretoan egin diote harrera gonbidatuari eta beste gai batzuen artean, datorren asteko ostiralean, ...
2018/10/25
La Pampa probintziako Colonia Baroneko Gizataldeen Jaialdiaren 23. edizioa urriaren 14an gauzatu da, bi zatitan banatua: Immigranteen Plazan egin dira goizeko omenaldia eta desfilea, eta herriaren erabilera anitzeko aretoak baitaratu ditu arratsaldeko musika eta dantza ikuskizunak. Herriko alkate Sonia Luengo eta bere gobernu taldea izan dira ekitaldietako buru, lau mila bat lagunen ...
2018/10/24
EuskalKultura.com laguntza beharrean dago eta berehala hasteko pertsona baten bila ari da. Gogoan izanda ez direla baldintza itxiak, sare sozialetan moldatzen den gazte bat beharko luke, euskara eta gaztelania menperatu eta frantsesez/ingelesez ere moldatzen den pertsona. Idaztea eta eguneroko lanetan laguntzea izango luke betebeharra. Euskal Herrian edo Diasporan bizi daiteke, eta ...
2018/10/24
Urriaren 7an egin da aurten, hirian dagoeneko klasiko bat den Paranako Euskal Dantza eta Musika Ikuskizuna, Urrundik elkartea antolatzaile, hiriko 3 de Febrero Antzokian. Nobedadea ere bildu du aurtengo programak, Euskal Herritik etorritako gobidatuarekin, Argentinako euskal etxeetan –eta joan den irailean Mexikon– 'Desiraren Kaia' (El puerto del deseo) bere azken lan diskografikoa ...
2018/10/23
Urkulluk kargua hartu zuenetik Argentinara eta Hego Konora egiten duen lehenengo bidaia da. Urriaren 31etik azaroaren 6a bitartean luzatuko da eta aukera emango dio Lehendakariari bi herrialdeotako euskal gizataldeekin elkarrizketatzeko, baita Hego Amerika eta Karibekoekin ere, Mundu-Biltzar arteko euskal gizataldeen eskualde-bilkura egingo baita datorren ostiralean Mar del Platan, Urkulluk parte hartuko duen Argentinako Euskal Aste Nazionala 2018ko programarekin batera.
2018/10/23
Bihar asteazkena, urriaren 24a, ‘Eusko Jaurlaritzaren lehenengo Lehendakariaren bila’ izenburuko jardunaldian hartuko du parte Cesar Arrondok Cordoba hiriburuan. Bertako Gerora Elkartea antolatzaile duen programan hitzaldi batekin aurkeztuko du Arrondok Agirre lehendakariari buruzko dokumentala eta horren ostean debatea zuzenduko du. Mintzaldia arratsaldeko 6etan da, Cordobako Unibertsitate ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus