2019/06/06

‘Berriketari’ buletinak bere 101. zenbakia argitaratu du orain aste gutxi. Ohi bezala, zenbakiak euskal etxeak gazutatutako azken jarduera eta ekimenen berri biltzen du, hala nola honakoan Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren urteurreneko ekitaldiei eta Txileko hiriburuan egin zen 21. Korrikaren atalari buruzko informazioa. Horrez gain, hiriburu euskal elkarte ...
Gehiago irakurri...
2019/06/06

Sukaldaria, eta aldi berean euskara ikaslea da Necocheako Euzko Etxean Marcia Barnaba. Berak proposaturik, txikienei zuzendutako sukaldaritza tailerra egin dute Necocheako euskal elkartean joan den asteko ostiralean, maiatzaren 31an. Tailerrean pintxo gazi-gezak, urdaiazpiko eta gazta ‘loreak’ zeliakoentzat, eta bainilazko pastak egiten ikasi zuten neska-mutikoek. Ekimeneko buru, ...
Gehiago irakurri...
2019/06/05

Aurten, Anjel Lertxundiren Otto Pette. Aurten ere, Bilbo Zaharra euskaltegiak deituta, Klasikoen Etenik Gabeko Irakurraldia egingo da Bilboko Arriaga antzokian. XII edizioa izango da, ostegunean egun osoan burutuko da 12 orduz jarraian, goizeko 8:00etatik hasita, eta aurtengo irakurgaia hautatzeko, Anjel Lertxundiren Otto Pette eleberria argitaratu ...
Gehiago irakurri...
2019/06/05

Euskaldunen immigrazioa ez zen trumilka gertatu Kubaren kasuan. Ez dira bertako talde nabarmenetakoa izango, baina kopuruz talde nagusienen artean ez kokatu arren, leku batzuetan, Cienfuegos-en esaterako, nabarmena izan zen bertako ekonomia, politika eta gizarteari egin zioten ekarpena. Euskal izenak tartekatzen dira Kubako historian, eta baita industria batzuetan ere, hala nola azukre eta ronarenean. ...
Gehiago irakurri...
2019/06/05

Testuak ondo irakurri eta ebaluaketa lan fina egin ondoren, Comahueko Euskal Etxeak bere 2. Literatur Lehiaketarako osatutako epaimahaiak, aste honetan jakinarazi ditu irabazleen izenak. Epaimahaiko kide izan dira: Euskal Filologian lizentziatu eta Literatura Konparatuan doltore den UPV-EHUko Iratxe Esparza Martin, Comahueko Unibertsitateko Maria Amelia Bustos, Maria Angelica Reybet eta Maria Bernarda Torres ...
Gehiago irakurri...
2019/06/04

Bertako Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxearen baitan sortua, hamarkada pasexea darama Maral taldeak Argentinako eta Euskal Herriko kantutegietako klasikoak abesten, azken hauek gainera kutsu rioplatar berezia lagun. Jatorrizko taldean aldaketarik gabe --Mariana Dominé Irigoyen, Adrian Charras, Christian Rodriguez, Billy Vogt eta Maria Eugenia Cozza kideek osatzen segitzen ...
Gehiago irakurri...
2019/06/04

Europan barrena egiten ari den biraren baitan, Euskal Herriko bere lehenengo kontzertua eskaini zuen igandean Hilda Lizarazu abeslari argentinar ezagunak, Donostiako Dabadaba tabernan. Lagun ugari bertaratu ziren Egia auzora urteetan Man Ray taldeko ahotsa izandako Lizarazu entzutera, asko argentinarrak. Musikariak bere errepertorioko klasiko batzuk interpretatu zituen, tartean ‘Sola en los bares’ ...
Gehiago irakurri...
2019/06/03

Erantzun ederra lortu du maiatzean zehar hiriburu mexikarreako Euskal Etxeak bere txokoan egindako sukaldaritza tailerrak. “Talde jendetsua osatu dugu eta oso giro politean aritu gara", "azpimarratzekoa ikasleen eta irakaslearen jarrera ona”, adierazi dute antolatzaileek Maiatzeko lau astearteetan, zenbait plater ezagun, –tartean arraina koskera erara, txibiak tintan, ...
Gehiago irakurri...
2019/06/03

Bi berri on partekatu nahi izan dituzte Neuquen eta Rio Negro probintzietako Confluencia eskualdeko ‘Baskos de la Confluencia’ izeneko Euskal Etxeko lagunek: batetik, dagozkion izapideak bete ondoren, euskal etxea FEVAko bazkide aktibo bihurtu dela; bestea, egoitza iraunkorra lortu dutela, Plottier-en hain zuzen. Maiatzeko bileran jakinarazi zuen onarpena FEVAk, Baskos de la ...
Gehiago irakurri...
2019/06/03

Buenos Aires probintziako Laprida herrian egoitza duen Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneak ‘Guregandik’ aldizkariaren 14. zenbakia kaleratu du eta, urtero bezala, Elkarteko erreferente den Cesar Arrondok berak ekarri ditu urtekariko zenbat ale Euskal Herrira, bertako lagunen artean banatzeko, besteak beste EHUn. Arrondok jakinarazi digunez, ekarritako aleak Euskal Herriko Unibertsitateko ...
Gehiago irakurri...