2019/12/31

Bere arbasoen herrian dabil egun hauetan Buenos Aires probintziako Balcarce hirian jaioa den Iñaki Echeverria ilustratzailea. Eta bertako giroak inspiraturik, Euskal Herriko paisaiak, ohiturak eta eguraldiaren gora beherak ari da irudikatzen artista bere binetetan. Irudiek Echeverriaren arkatzaren trebezia ez ezik, "erabat bertakoa izan gabe, apur bat bertakoa baden" ...
Gehiago irakurri...
2019/12/31

Urtero bezala sasoi honetan Lehendakariak aukera baliatu du mezua helarazteko euskal herritarrei, bertan bizi direnei zein Diasporakoei. Gaur zabaldutako mezuan, "bateratu" kontzeptua azpimarratu eta honen inguruan biltzea proposatu du. Agirre eta Leizaola lehendakariak ekarri ditu gogora eta euren "ezaugarria izan zen desberdintasunen gainetik bateratzeko gaitasuna". "Ezbehar eta ...
Gehiago irakurri...
2019/12/31

Ez dakigu Aquellos enormes ojos vascos (Euskal begi handi haiek) ipuinaren protagonista Pergaminokoa den ala ez baina badakigu egilea hala dela. Eta Pergaminotik bidalitako testuarekin akzesita lortu duela Hernan Digiliok 2019ko Bilboko Aste Nagusiko Zazpigarren Literatura Lehiaketan. Saria Aste Nagusiko Antologian ipuina argitaratzea izan duela eta Bilboko baldosako itxura duen garaikurra.
Gehiago irakurri...
2019/12/31

Argentinako Laprida herrian egoitza duen Arturo Campion Euskal Ikasguneak bere urtekariaren 2019ko zenbakia eman du argitara azken astean. Nicolas Chaves argitaratzaile, hamalau artikulu ditu aldizkariak, mota, espezialitate eta egile ugari tarteko. “Aniztasun horrek aukera ugari ematen die irakurleei hainbat gaitan sakontzeko”, azaltzen dute argitaldariek.
Gehiago irakurri...
2019/12/30

Eusko Jaurlaritzak argitara eman du gaur abenduaren 30eko EHAA buletin ofizialean "euskal etxe, federazio eta konfederazioentzako dirulaguntzak emateko deialdia", 2020. urteari dagokiona. Deialdiak 902.300 euro banatuko ditu, horietarik 782.300 euro IV. Kapituluari lotuta eta beste 120.000, VII. Kapituluari. Ebazpena 2019ko abenduaren 17koa da --egun horretan onetsi zuen Eusko ...
Gehiago irakurri...
2019/12/30

Idahoko gobernadore Brad Little-k Boiseko Lauren S. Necochea demokrata izendatu du abenduko bigarren hamabostaldian estatuko 'House of Representatives' edo Ordezkarien Ganberako kide izateko 19. barrutiko ordezkari, beste demokrata batek, Mathew Erpelding-ek, hutsik utzitako eserlekua betez, Idahoko legeek honelako kasuetarako ematen dioten botereei jarraiki. Abenduan hasi eta datozen ...
Gehiago irakurri...
2019/12/30

Abenduaren 21ean ospatu zuen Peruko hiriburuko euskal elkarteak urteko azken ekintza izan zen Gabon Afaria. Berrogei bat lagun bildu ziren Etxearen egoitzako instalazioetan eta ongi etorria emateaz gain, Raul Noblecilla lehendakariak bukatzear dagoen 2019 honen balantzea egin eta datorren urteari begirako proiektuei buruz hitz egin zuen.
Gehiago irakurri...
2019/12/30

Ekintzaz eta emozioz betetako urtea izan da hau Gure Etxe tandildarrarentzat 70 urte bete baititu erakundeak, zazpi hamarkada Euskal Herriko kultura, ohiturak, hizkuntza eta nortasun-izaera zabaltzen. Ekintza ugari egin dituzte urtean zehar urtemuga berezi hau ospatzeko eta programa bereizia bukatuta, Gabonetako programari ere ekin zion elkarteak. Atzo bertan, Oier Plaza zuzendariaren Marijesiak 4:00 ...
Gehiago irakurri...
2019/12/28

Los Angelesen egingo diren 2028 Udako Olinpiar Jokoetako antolatzaileek mus erakustaldiak kirol gisa sartzea erabaki dute. Mr. Pary Acbay eledunak EuskalKultura.eus-i adierazi dionez, neurri honekin lehen aldiz sartuko da karta-joko bat kirol erakustaile izaeraz hitzordu olinpiko batean, nahiz eta bestelako "kirol mentalen" adibideak badauden, hala nola xakea, Sidney 2020n, esaterako, berriro ere ...
Gehiago irakurri...
2019/12/28

Filma bihar igandea, abenduaren 29an, pantailaratuko dute, Tandilgo Euskal Etxeak bere 70. urtemuga ospatzeko urtean zehar antolatzen joan den programari itsatsita. "Marijesiak 4:0" Gernikan aintzinatik gordetzen den Marijesiak izeneko tradizioa hartzen du ardatz eta abenduaren 13an estreinatu berria da Gernikan. Ondotik Bilbon ere eman zen (19an), atzera Gernikan (20an), Foruan (23an), ...
Gehiago irakurri...