2020/05/06
Aurrera segitzen dute Buenos Aires probintzia hegoaldeko Necochean hiriko Euzko Etxearen 75. urteurreneko ospakizunek, gainerako gauza guztiak bezala Covid-19aren kontrako neurriek baldintzatuta. Eguneroko ogia, bizi dugun sasoi honetan. Atzo, ordea, pozik irakurri ahal izan dute necocheatarrek euren berri Euskal Herritik, Berria egunkariak bi orrialdeko erreportajea eskaini baitio euren euskal etxeari "Guztientzako irekitako etxe bat" izenpean, Iker Tubiak izenpetua.
Gehiago irakurri...
2020/05/05

Ilusioz eta kulturarekiko atxikimendu eta engaiamendu handiz eta bertako gizartea eta kultur mundua inarrosi eta lagundu nahirik antolatzen dute urtero Argentina Iparraldeko Misiones probintzian bertako Corpus Christi herriko lagunek inguru zabal batean ezaguna eta izenduna den Literatur Lehiaketa hau. "Kontaketa Harrigarriak" izenarekin hasi zen 2009an, eta geroztik tinko eutsi dio, eta hala ...
Gehiago irakurri...
2020/05/05

Lanpetuta bezain gogotsu ari dira ixten Laurak Bat-eko lagunak ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren programa, aurten birtuala. Datorren igandean egingo dute, baldintza berrietara egokituz baina, hasteko, proiektuarekin aurrera egiteak berak askoren ilusioa piztu du. Segidan bildu dugun programan aldaketak egon daitezke baina itxaropentsu ari dira lanean antolatzaileak, ikusten dutelako ...
Gehiago irakurri...
2020/05/04

Maria Angela Juanena artista bisuala etxean txikitan ikusi eta ikasitakoa berriro bizitzeko hurbildu zen bere herriko, ‘Saltoko Euskaldunen Taldea’ Euskal Etxera. Izan ere, sakondu eta hobekiago ezagutu nahi zuen Nafarroako Lekunberritik emigratu zuten Eugenio Juanena eta Regina Beraza bere gurasoek bizitza osoan faltan bota izan zutena. Baina Saltoko Euskal Etxean hori baino gehiago ...
Gehiago irakurri...
2020/05/04

Maria Villanueva Aperribay golf jokalaria (Donostia, 2001) fitxatu du aurten Kentucky-ko Unibertsitateak. Jokalari donostiarrak oso gazte hasi zuen Europan ibilbide profesionala eta iaz AEBetarako jauzia eman zuen eta Augustako Unibertsitatean aldiberekotu zituen finantza ikasketak eta golf karrera. Oso denboraldi ona izan ondoren, Kentucky-ko golf taldera aldatu eta udazkenean hasiko da jokatzen. ...
Gehiago irakurri...
2020/05/04

Kantuak koronabirusak ekarri digun egoera gaiztoa aipatzen du eta bakarrik elkartasunetik eta amodiotik gainditu ahal izango dugula. Hitzak Begoña Echeverria kaliforniar euskaldunarenak dira, eta apìrilaren 1ean Lekarozen hil zen bere izeba Mari Carmen Echeverria Itzeari eskaintzen dizkio. Gogora dezagun Orabidean sortu Echeverria Itzea zazpi anaia-arrebetarik, lau anaiak, Carlos, Alejandro, ...
Gehiago irakurri...
2020/05/03

Indartsua da euskaldunen gogoa, eta maiatzaren 2a Kaliforniako Fresnoko Euskal Piknik eta Besta egiteko eguna bazen (Covid-19agatik bertan behera utzia), koronabirus guztien gainetik bertako euskaldunek nahi ukan dute eguna gogoan atxiki eta hala edo hola ospatu, zubilana eginez piknikaren datorren urteko edizioarekin. Fresnon Santa Fe euskal ostatua duen Etchechury familiak, internetez ospatu du ...
Gehiago irakurri...
2020/05/01

Argentinako Jose C. Paz hirian sortua, euskal izena duen ‘Ekitatea’ Elkarteak “Emakumeen eskubideen gauzapen osoa eta genero parekotasuna bultzatzea” dauka helburu nagusia. Asmo horren alde lan egiten jarraitzeko eta itxialdian aukera gehiago eskaintzeko xedearekin, ‘Emakumeen eta identitate anitzen kontrako indarkeria. Berau identifikatu eta tratatzeko lanabesak” ...
Gehiago irakurri...
2020/04/30

Berrogeialdia dela-eta familia hurbilena bakarrik bertan zela egin egin dituzte gaur goizean Australiako Townsvilleko hilerrian Jose Mari 'Joe' Goicoechearen azken agur ekitaldia eta ehorzketa. Azken agurra eman nahi eta ezinean topatu direnei begira, ekitaldiko bideoa grabatu eta zabaldu du familiak. Bertan ikurrinak estalia agertzen da Jose Mariren zerraldoa, berak maite izan zituen zenbait ...
Gehiago irakurri...
2020/04/30

Bizitza luze eta oparoa bizi izan zuen Antonio Andres Urbieta plentziarrak. 1918ko irailaren 22an jaioa, Francok estatu-kolpea eman zuenean 17 urte egiteko zegoen eta irail hartan Bilbon, Molaren hegazkinen bonbardaketa batean zauritu zuten. 1937ko apirilean Irrintzi bataloi jeltzalera batu zen gudari. Preso hartu zuten Urduñan, Konzentraziogunea Burgosen, "langileen ...
Gehiago irakurri...