euskal diaspora eta kultura

2021/09/09
Sangre Vasca (Euskal odola) liburuak Antonio Mendiola Burruchaga eta Milagros Garcia Mendizabal senar-emazteen eta euren alaba gazteena zen Miren Edurne Mendiola Garciaren --egilearen ama berau-- istorioa kontatzen du. Idazlearen aurrekoek, Amerikara egindako bidaian eta Amerikan egindako bizitzan sakontzen du. “Gure aitona Juan Antonio Gerra Zibilean zendu zen eta bere alargun ...
2021/09/08
Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak bultzaturik gaur ospatuko da mundu osoan Euskal Diasporaren Egunaren laugarren edizioa. Gasteizen antolatuko den zeremonia ofizialaz gain (informazioa hemen) ospatzeko beste bi modalitate ikusiko ditugu gaur eta datozen egunotan. Alde batetik elkarte ugarik #EuskoChallenge erronkarekin egin dute bat eta hashtag horrekin Diasporaren Eguna ...
2021/09/07
EuskalKultura.eus-en idazten duen blogaren atal berri bat besapean datorkigu Euskal Diasporaren Eguna ospatzen ari garen egunotan Arantzazu Amezaga. Buenos Airesen jaioa, Montevideon hazia eta Caracasen familia sortua, euskal gurasoak, euskal senarra eta seme euskaldunak, eta euskal komunitatearen babesa izan zituen bizileku leku hauetan guztietan. Ongi daki berak euskal diasporaz. Bere oroimen ...
2021/09/07
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE-IVAP) argitaratu du Xabier Irujo Ametzaga eta Alberto Irigoyen Artetxe historialarien La hora vasca de Venezuela. La Administración del Gobierno de Euskadi y el exilio político vasco de Caracas (1939-1979) [Venezuelako euskal ordua. Eusko Jaurlaritzaren administrazioa eta euskal erbeste politikoa Caracasen (1939-1979)] liburua eta Erakundearen ...
2021/09/06
Hirurogei bat lagun bildu ziren haritzaren aurrean abuztuaren 28an General Rodriguezko Martin Rodriguez enparantzan, hiriko Eusko Aterpea Euskal Etxearen 22. urtemuga ospatzeko. Bildutakoen artean, Arantxa Anitua FEVAko lehendakaria, Miren Arozarena idazkaria, Jose Gabriel Anitua Laurak Bat-eko Lehendakaria, Eusko Aterpea-ko buruzagi eta bazkideak eta hiriko beste hainbat erakundetako ordezkariak.
2021/09/03
Aste honetan abuztua utzi eta irailean sartuz ikasturte berria hasi dugu Ipar Hemisferioan, edo horretara bideratu gara, pandemiaren erasoaldiarekin borrokan oraindik, baina baikortasun izpiak agertzen ari direla, jarduera presentzialetarako urratsak emanez, beti ere herrialde eta eskualdeen arabera, gure euskal diasporaren mundu honetan. Euskal abuztuaren amaiera San Frantziskoko Gure Euskal ...
2021/09/03
Abuztuko udako atsedenaldiaren ondoren, Bordaleko Euskal Etxeak bere ateak zabaldu ditu eta bere ekitaldiak abian jarri ditu, tartean zinema alorrekoak, gastronomia, hitzaldiak eta herriko ekitaldietan parte-hartzea. Osasun-neurrien malgutzeak jarduera-programa oso interesgarria garatzea ahalbidetu du. Azpimarratzeko, Euskal etxeko “Orestobask” tabernak lantalde eta menu berria dituela, eta ...
2021/09/03
Covid-19gatiko osasun egoerak behartuta Comodoro Rivadaviako Gizatalde Atzerritarren Elkarteak bigarren urtez segidan bertan behera utzi behar izan du aurten hiriko Gizataldeen Jaialdi jendetsua, behintzat azken 30 urteetan egin duen formatuan. Izan ere, hirian presentzia daukaten kolektibitate atzerritarrek izan, izango dute urtean zehar garatzen duten lana erakusteko aukera, baina beste era batean.
2021/09/02
Sei egun eskas falta dira irailaren 8rako, Euskal Diasporaren Egunerako. Dagoeneko prestatu duzuela zerbait zure euskal etxean eguna ospatzeko? Bikain. Baina ez ahaztu euskaletxeak@euskadi.eus helbidera idaztea egin behar duzuena kontatuz, bidaltzen dituzun datuekin Eusko Jaurlaritzak zuen ekitaldiak ere sartu ahal izan ditzan datozen egunetan Euskal Diasporaren Egunarekin bat ...
2021/09/02
Datorren asteburu honetan, irailaren 3tik 5era, Rosarioko Gizataldeen Gauak bere bigarren edizioa biziko du pandemiapean, hogei bat gizatalde-elkarte partaide, tartean Zazpirak Bat Euskal Etxea eta Rosarioko Nafar Etxea. Pandemiagatik aurrez aurreko azoka handia ezabatuta, hiru bide dauzka publikoak kolektibitate bakoitzaren platerak dastatzeko: etxerainoko zerbitzua eskatzea, enkargatzea eta ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus