euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

75 urte ondoren Agirre Berlinera itzuliko da, bere ekarpena aztertuko duten hainbat jardunaldien eskutik

2016/05/16

Agirre lehendakariak idatzi zituen egunerokoen irudia, "Agirre in Berlin" webgunearen azalean
Agirre lehendakariak idatzi zituen egunerokoen irudia, "Agirre in Berlin" webgunearen azalean

PUBLIZITATEA

1941ean Agirre lehendakaria Berlinera heldu zen, erbestera bidean ihesi, pasaporte faltsu batekin. Mendebaldeko Europa Hitlerren mendean zegoen eta Agirre, otsoaren gordelekuan sartu zen askatasunerako bidean, une historiko horren lekuko. Orain, ekainaren hasieran, Berlingo Euskal Etxeak eta Etxepare Institutuak antolatutako ekitaldiek gogora ekarriko dituzte egun horiek, Agirreren ekarpena aztertzeko arlo politiko, historiko eta kulturaletik.

Berlin, Alemania. 1940an Europako Mendebaldean nazien agindupean gelditu zenean Agirre lehendakaria klandestinitatera pasa zen eta Ameriketara ihes egiteko bidea hasi zuen. Horretarako pasaporte faltsu batekin Berlinera jo behar izan zuen eta hainbat egun egin zituen han, bizitza arriskatuz, Suediara joateko baimenaren zain. Agirrek berak jaso zuen ihesaldi arriskutsu honen testigantza, "De Guernica a Nueva York, pasando por Berlín" liburuan (pasarte batzuk, hemen). 

Egunotan, Agirreren izpiritua berriz ere Berlingo kaleetan barrena ibiliko da, bere egonaldiaren urteurrenaren karira antolatutrako hainbat ekitaldiri esker. Batetik, Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein e.V. – Berlingo Euskal Etxeak, Kanpo Harremanetarako idazkaritzaren lankidetzarekin, antolatutako jardunaldiek Agirrek eta berak sustaturiko politikak utzitako ekarpena aztertuko du, hala nola urte haietako testuinguru historikoa eta gerrak arte eta kultur munduan sortu zuen haustura.

Horretarako, euskal etxeak hain bat hitzaldi, mintegi eta poesia irakurraldi antolatu ditu. Agirre in Berlin webgunean horien guztien berri ematen du, eta horrez gain, Agirreren Berlineko mapak sortu ditu, lehendakariak hirian egin zituen ibilbideen berri emanez. Webgunea euskaraz, gaztelania eta alemanez dago. Gainera, euskal etxeak alemanera itzuli ditu Agirreren egunkaria eta "De Gernika a Nueva York pasando por Berlín" liburua. 

Bestetik, eta Etxepare Euskal Institutuak antolatura, ekainaren 1ean "The International Legacy of José Antonio Agirre’s Government" nazioarteko mintegiaren bigarren zatia egingo da Berlinen. Mintegi hau Lehendakari Agirre Center (LAC) eta Renoko Center for Basque Studies-ekin lankidetzan antolatua da. Mintegia hiru partetan egingo da: aurrenekoa Renon egin zen martxoan, bigarrena Berlingoa izango da eta hirugarrena eta azkena New Yorkeko Columbia Unibertsitatean egingo da ekainaren 9an.

 

EGITARAUAREN LABURPENA (informazio osoa Agirre in Berlin webgunean)

 

Maiatzaren 31

Erbesteko Eusko Jaurlaritza eta Europaren Eraketa

-Hitzaldia gaztelaniaz: "La aportación vasca a la democracia cristiana europea y la creación de la unión europea tras la II Guerra Mundial: José Antonio Agirre y Alberto Onaindia" ,  Iñaki Goiogana (Historialaria, Sabino Arana Fundazioa).

Lekua: Instituto Cervantes Berlín

Antolatzaile: Euskal Etxea Berlin

 

Ekainaren 1a

Mintegia ingelesez "The International Legacy of José Antonio Agirre’s Government"

Lekua: Humboldt-Universität zu Berlin. Fritz-Reuter-Saal

Antolatzaileak: Instituto Vasco Etxepare, CBS Reno, Universität Leipzig

-9:30: Aurkezpena: Mari Jose Olaziregi (Etxepare Euskal Institutua/ EHU-UPV), Carsten Sinner (Universität Leipzig) & Xabier Irujo (Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno)

-9:40 Mikel Antón Zarragoitia (Europako Gaietarako zuzendaria, Eusko Jaurlaritza / Eurobask): "Lehendakari Agirre and his Government: The Precursors of Europeism"

-10:00 Carlos Collado Seidel (Philipps-Universität Marburg), "British and American Plans for Tackling Franco During World War II and the OSS Proposal of Bringing to Power an Opposition Movement Led by José Antonio Aguirre"

-11:30 Joan Villarroya  (Universitat de Barcelona, "The Repression of Loyal Military in Euskadi"

-12:30 Nicholas Rankin (Kazetaria, BBC World), "Seventeen Months in Disguise. J. A. de Agirre’s Clandestine Life, 10 May 1940 - 9 October 1941"

-15:00 Hilari Raguer i Suñer (Historialaria, Abadía de Montserrat), "The Vatican and the Basque Country (1931-1939)"

-16:00 Xabier Irujo (CBS, University of Nevada, Reno), "Genocide in the Basque Country (1936-1945)"

 

Ekainaren 2a

Mintegia ingelesez "Agirre in the Arts: The Spanish Civil War and the Basque Exile in the Arts"

Lekua: Humboldt-Universität zu Berlin. Senatsaal

Antolatzaile: Euskal Etxea Berlin

-9:30. Mari Jose Olaziregi (Etxepare Euskal Institutua /EHU-UPV), "In the Name of the Fallen: Basque Fiction on the Civil War"

-11:00 Miren Arzalluz (Deustuko Unibertsitatea – London School of Economics), "Fashion in Exile. Creativity and Innovation, from Balenciaga to Rabanne"

-12:00 "Elegy of a Basque Woman":

-Daniela Bister (Philipps-Universität Marburg, Konrad-Adenauer-Stiftung), "Historical Memory in Iberian Literature. The Novel by Kirmen Uribe"

-Kirmen Uribe, Work in progress/preview of his new novel: “Elegy of a Basque Woman”

-14:00 Benjamin Inal (Philipps-Universität Marburg), "The Bombardment of Gernika. The Crossing of the Arts and Politics"

-15:00 Iker Sánchez Silva (orkestra zuzendaria), Joana Otxoa de Alaiza (piano),  Paula Iragorri (mezzosoprano), "Berlin: Music without Borders. The Contemporary Music of the Interwar Time"

 

Ekainaren 2a

"Zaldiak eta beren itzalak – Los caballos y sus sombras -  Die Pferde und ihre Schatten"

Poesia eta musika emanaldia Kirmen Uribe & Mikel Urdangarin

Lekua: Gorki Theater Studio Я

Antolatzaile: Euskal Etxea Berlin

 

Ekainaren 3a

Memoirs of a Basque Secret Agent: Nazi Concetratio Camps and the Mechanics of Death

-Hitzaldia ingelesez: Xabier Irujo (CBS University of Nevada, Reno), "Memoirs of a Basque Secret Agent: Nazi Concentration Camps and The Mechanics of Death"

Lekua: MedienGalerie ver.di / Euskal Etxea Berlin

Antolatzaile: Euskal Etxea Berlin



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia