euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

50 urte euskal kultura zabaltzen Australian: Sydneyko Gure Txokok mende erdia bete du

2016/11/10

Gure Txokoren 50. urteurreneko afitxa
Gure Txokoren 50. urteurreneko afitxa

PUBLIZITATEA

Sydneyko Gure Txokok 50 urte egin ditu eta elkarte australiarreko kideak buru belarri ibili dira urtebetetzea behar den moduan ospatzeko. Halarik, bihar hasi eta 10 eguneko luzera izango duen egitarau zabala prestatu dute. Ezta gutxiagorako, izan ere, elkarteak mendde erdia egin baitu Euskal Herritik 17.000 kilometrotara bizi diren euskaldun hauen topagune izaten. Etxea, etxetik urrun. Jarraian, egitarau osoa. 

Sydney, Australia. Gure Txoko, Sydneyko Euskal Etxea, ospakizunetan murgilduko da bihartik aurrera, elkarteak bere 50. urteurrena betetzen du eta. Hilabete asko daramatzateko elkarteko kideak urteurreneko ekitaldiak prestatzen, eta azkenik, heldu da unea.

Hona hemen urteurreneko egitaraua:  

Ostirala, azaroaren 11

18:00: Irekiera ekitaldia, askaria eta musika zuzenean.

Larunbata, azaroaren 12a

-10:00: Pilota erakustaldia eta txaplketa; eta haurrentzako eskulan lantegia
-12:00: Tortila txapelketa
-14:00: Bazkaria
-18:00: Musika zuzenean
-20:00: Euskal musika

Igandea, azaroaren 13a

-11:00: Herri Kirolak
-14:00: Bazkaria
-18:00: Musika zuzenean

Asteartea, azaroaren 15a

-11:00: Sukaldaritza lantegia
-18:00: Sukaldaritza lantegia (2)

Asteazkena, azaroaren 16a

-18:00: Euskal Zinemaldia, "Loreak" filmarekin.

Osteguna, azaroaren 17a

-19:00: Euskal Zinemaldia, "Urte berri on, amona" filmarekin

Ostirala, azaroaren 18a

-19:00: Euskal Zine Gaua eta musika zuzenean

Larunbata, azaroaren 19a

-10:00: Futbol txapelketa
-14:00: Sari banaketa eta errekia
-15:00: Kalejira eta triki-poteoa euskal musikariek lagunduta
-20:00: Euskal musika zuzenean

Igandea, azaroaren 20a

-10:00: Mus txapelketa
-11:00: Esku pilota finalak 
-12:00: Sari banaketa eta koruaren kantaldia 
-14:00: Bazkaria
-17:00: Euskal musika zuzenean
-19:00: Jaialdiaren amaiera

Informazio gehiago Gure Txokoren webgunean edo bere Facebook orrian. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia