euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2019ko Sanjuanak: Euskal etxeek zirikaturik, Argentinan eta Uruguain ere suek urteko "gau magikoena" argitu dute

2019/07/02

2019ko San Juan Eguna eta sorginen panpin erraldoiak Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxean
2019ko San Juan Eguna eta sorginen panpin erraldoiak Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Euskal etxeen eskutik sortzen den jai giroa dela edota suak berez daukan erakarmena tarteko, oso arrakastatsuak dira gure Diasporako zenbait tokitan San Juan eguneko ospakizunak. Hego Hemisferioan, gainera, osagai bereziarekin: gau "magikoena" ikaragarri hotza ere izaten denez, ondo baino hobeto hartzen dute parte hartzaileek suaren inguruan egotea, dantzan zein txokolate beroa dastatzen.

Segidan, 2019ko San Juan Eguneko ospakizunen adierazgarri, pare bat bideo eta argazki galeria bat, besteak beste Argentinan eta Uruguain egindako elkarretaratze horietako batzuen isla.


[Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak piztutako suaren inguruan, musika, desioak eta sorgin txano batzuk (bideoa EE)]


[Euria zela eta, hasierako planak aldatu (‘de la Salud’ parkean izango zen jaia), eta egoitzaren aurrean piztu zuten sua Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeko lagunek. Baina ospatu, ospatu egin zuten cañuelastarrek. Are gehiago, sugarrak itzaltzen hasi zirenean, erromeriak egoitzaren barruan jarraitu zuen. Estrada Eskola publikoko ikasleek ere hartu zuten parte dantzetan (bideoa EE)]

 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia