euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2019ko hirugarren zenbakia sareratu du La Platako Euzko Etxeko 'Eguzkia' aldizkariak: emaiozu begiratua!

2019/10/14

La Platako Euzko Etxeak ekoizten duen 'Eguzkia' hiruhilabetekariaren aurtengo 3. alea
La Platako Euzko Etxeak ekoizten duen 'Eguzkia' hiruhilabetekariaren aurtengo 3. alea

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Zortzigarren Probintziari buruzko editorial batekin --'La Octava Provincia' du izena--, Diasporaren aldarrikapena eginez eta irailaren 8an mundu osoko euskal etxe eta komunitateek ospatu zuten Diasporaren Eguna ere aipatuz kaleratu da Eguzkia, La Platako Euzko Etxeko 'Eguzkia' hiruhilabetekariaren 2019ko hirugarren zenbakia, aurtengo irailari dagokiona. 

Ohi bezala, zenbakiak La Platako Euzko Etxeko aurreko zenbakitik honantzako berriak biltzen ditu, ohi bezala, asko, erakunde ekimentsu eta mugitua baita Buenos Aires probintziako hiriburuko euskal elkartea. Tartean hainbat tailer, hitzaldi, UDEko Euskal Kultura Zikloko ekitaldi, liburu aurkezpen, zinema emanaldi, koru-kontzertu, kirol saio, eta gehiago. Baita La Platako Euzko Etxea bera antolatzaile eta egoitza izan zuen Gizatalde Liburutegien 8. Topaketa bera ere, San Fermin jaiak, Jaurlaritzako Beltran de Heredia sailburuaren bisita eta hitzaldia, Josu Legarreta eta Magdalena Mignabururen bisita euren azkeneko liburua aurkezteko...

Artikuluetako batzuk, atalez atal:

-Euskoargentinarrok: "De Navarra a Buenos Aires" (José J. Saldías)
-Sukaldaritza: "Besugo a la Vasca" (María Fernanda Astigarraga)
-Herriko Historia: "La batalla de Mungia" (Luis Lúquez Minaberrigaray)
-Zinema: "El Cine Vasco y la Mujer" (Carlos Gabilondo)
-Euskera: "Ayer y Hoy, las Romerías Vascas" (Herminia Navarro y Estefanía Garizoain)
-Ingurunea: "Cambio Climático y Calentamiento global" (Guillermo L, Villate)
-Liburutegia: "Cortazar: Un mundo propio, un escritor para el mundo" (Susana Aramburu)

Eta Felipe Juaristiren olerki bat ere badakar, "Txoriek badute beren aberria", euskaraz gaztelaniazko itzulpenarekin.

Eguzkiako erredakzio taldea honakoek osatzen dute: Susana Aramburu, Herminia Navarro, Estefanía Garizoain, José Joaquín Saldias, Ignacio Esquiroz, Guillermo L. Villate, Francisco Arosteguy, Luís Luquez Minaberrigaray, Marcelo Ilarregui eta María Fernanda Astigarraga-k; estilo-zuzentzaile lana Herminia Navarrok egiten du, eta edizio grafikoa Ignacio Esquiroz-ek.

-Jaitsi edo irakurri aldizkariaren ale berria pdf-n, hemendik
-Eguzkiaren aldi berriko zenbaki guztiak, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia