euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

100 zenbaki kalean eta 12 urteko jardunbide batekin, mundu osora iristen da Santiagoko Euzko Etxeko ‘Berriketari’

2019/06/06

‘Berriketari’ren 101. zenbakia
‘Berriketari’ren 101. zenbakia

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. ‘Berriketari’ buletinak bere 101. zenbakia argitaratu du orain aste gutxi. Ohi bezala, zenbakiak euskal etxeak gazutatutako azken jarduera eta ekimenen berri  biltzen du, hala nola honakoan Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren urteurreneko ekitaldiei eta Txileko hiriburuan egin zen 21. Korrikaren atalari buruzko informazioa. Horrez gain, hiriburu euskal elkarte honetan ematen diren pilota klaseek ere badute atal berezi bat apirileko buletinean, besteetan bezala argazki andana barne.

Teknologia berriei esker, mundu osoko hainbat tokitara iristen da gaur egun buletina; kontinente zaharrean iristen da, esaterako, Espainia, Frantzia, Euskadi, Katalunia, Italia, Alemania eta Ingalaterrara; Amerikan, Estatu Batuetan, Kanadan, Mexikon, Kolonbian, Venezuelan, Kuban, Uruguain, Argentinan-eta irakurtzen da; eta Australian, Zeelanda Berrian, Japonian eta Txinan ere baditu irakurleak, konparazio.

Egun Santiagoko Euzko Etxeko lehendakari den Ignacio Bastarrica zuzendari eta Maria Angelica Carrasco argitaraldari, ‘Berriketari’ sarearen bidez zabaltzen da, eta https://berriketari.blogspot.com-en irakur daiteke. Facebook-en Euzko Etxea de Santiagon ere topa daiteke.

-Kontaktatzeko, noticiero.berriketari@gmail.com-era jo



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia