Ekainaren 17an, asteartea, Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiaren ikasturte amaierako kontzertua, "Zeru eta Lur" izenburupean. Esteban Urzelai zuzendari; pianista, Jesús Campo.
- Lekua: San Ignazio eliza
- Data: Ekainaren 17an, asteartea
- Ordua: 20:00etan
- Sarrera librea lekua bete arte
Kontzertuak zerua eta lurraren arteko ibilbide emozionala eskainiko du, Euskal Herriko eta mundu osoko obrak biltzen dituen errepertorio zaindua lagun, ikasturte honetan gehitu ditugun konposizio berriekin batera. Musikaz gozatzeko, berriz elkar ikusteko eta merezi duen bezala udari ongietorria egiteko aukera paregabea izango da. Zuen presentzia espero dugu!