Asteazken honetan, abenduaren 3an, 18:30ean, elkarretaratze batera deitu du Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak bere egoitzan. Izan ere bertako Zuzendaritza Batzordeak, urte osoan zehar jardueretan parte hartu duten ohiko bazkide eta lagunekin bat egin eta urteko jardunen amaiera nahi du ospatu eta ardo apartsuarekin topa egin lortutakoak eta lortu nahi direnak gogoan.
Ekitaldian oroitzapen berezia ekainiko zaio duela gutxi hil den Fundazioko idazkari Mauricio Goyenechea-ri.
(adimen artifiziala eta euskara hizpide hartu behar zuen hitzaldia, beraz, datorren urtera arte atzeratuko da)
Segidan, 20:30ean, nahi dutenek Fundazioaren ikasturte amaierako afarira biltzeko aukera izango dute Iparraldeko Euskal Etxearen jatetxean, Moreno kaleko 1370. zenbakian, 1. solairuan. Afaria kartapekoa izango da, % 20ko deskontua egingo zaie eskudirutan ordaintzen dutenei. Hala nahiago dutenek zuzenean afarira joan daitezke egoitzatik pasatu gabe. Baina, mesedez, bertaratzeko asmoa dutenek, deitu edo idatzi emaila Fundazioari baieztatuz zeuon partaidetza,antolatzaileek otsailaren 2an adierazi behar baitiete jatetxeko arduradunei parte hartuko duten pertsonen kopurua.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


