Paranako Urrundik euskal etxeak eta Presencia Vasca irratsaioak ruren urteurren ospakizunean parte hartzera gonbidatzen zaituzte.
Maiatzaren 17an, igandean, Urrundik Euskal Elkarteak bere 26. urteurrena ospatuko du. Eta aldi berean, "Presencia Vasca" irratsaioak etengabe emititzen hasi zeneko 36. urteurrena.
Senidetasun bazkari bat antolatu dute karia horretarako Paranáko Círculo Hoteleko aretoetan.
Menu bariatua, zozketa ugari eta emanaldi artistikoak izango dira, erakundeko dantza taldeen (haurrak, gazteak eta helduak) emanaldia eta Silvestre Cabaña folklorista ospetsuaren parte-hartzea, Cosquín Jaialdian Instrumentu Bakarlari saria irabazi zuen Hernando "Pico" Rubio gitarra-jotzaile ospetsuaren musika-lagun.
"Buenos Airestik propio etorria, pozik gaude oso Mikel Ezkerro irakaslearen bisita ere bilduko baitugu, bere presentziak zinez ohoratzen gaitu".
"Urrundik lan eta jardueraz betetako fase instituzional hau ari da ospatzen, bere tailer guztiak martxan dituela, euska kulturaren alderdi desberdinak sustatzen jarraitzeko etengabeko helburuarekin".
Zorionak bi elkarteei eta bertako bazkide eta lagunei!


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


