euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Simon 'Sam' Gandarias-en "We are plenty in here" liburua aurkeztuko Joseba Sarrionandiak

2025/11/28

Non: Ibarrangelu, Bizkaia

Azaroaren 28an, barikua, 19:00etan Ibarrangeluko Kultur Etxean Simon 'Sam' Gandarias-en "We are plenty in here" liburua aurkeztuko du, liburuaren editore den Joseba Sarrionandiak.

«We are plenty in here…» hasten da abesti bat, ingelesa eta euskara konbinatuz, kaleko prostituzio harreman batzuk kontatzen dituena. Herri-abesti moduan zabaldu dena, baina norbaitek sortu zuena nonbait, eta noizbait. Autore ahaztua Simon Gandarias ibarrangelutar-elantxobetarra. Duela ehun urte, zer-eta bertsoak egiten zituen Sam Gandariasek Utah, Nevada, Kalifornia, Idaho, Oregon aldean. Zergatik alde egin behar izan zuen Euskal Herritik? Zertarako idazten zituen euskarazko bertsoak Ameriketako Far Westean? Halako galderen bidetik, testuak arakatu eta indusketa moduko gogoetak eginez aurkezten digu Joseba Sarrionandiak emigrante, artzain eta ostalari umil hori («ez zen Jaungoikoaren oiloa lako txintxoa izango») eta haren eskukada bat bertso («ez dira arte-obra handiak beharbada »). Testu arkeologia eta memoria historiko ariketa da liburu hau, dena hain laster ahazten dugun sasoi honetan.



« Azaroa 2025 »
 
 
 
 
 
8
9
16
23
29
30

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia