euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Oso modu berezian izan nahi duzu Euskal Etxearen laguntzaile? Zatoz eta lagundu morzillak prestatzen

2019/10/29

Non: Boise, AEB

Boiseko euskaldunen artean ohitura erakargarri eta tradizionala da mortzillak (odolki edo tripotak) egin eta Euskal Etxean mahai eta giro ederrean konpartitzea.

2019an azaroaren 2ko egingo den hitzordu hori gauzatu ahal izateko, Euskal Etxeak lankidetza ekatzen die --urtero bezala-- bere bazkide eta lagunei.

Lana urriaren 29an hasiko da, Fiddlers Green Farm-en, 2018ko leku berean. Lagundu nahio baduzu, edozein unetan azal zaitezke goizeko 8:00etatik arratsaldeko 3:00etara, tipulak eta porruak prestatzen laguntzera.

Urriaren 30ean, asteazkenean, berriz, tipulak eta porruak goizeko 7:00etatik arratsaldeko 6:00etara prestatuko dira.

Urriaren 31n, osteguna, mortzillak Basque Centerren prestatuko dira, bi txandatan: goizeko 7:00etatik 12:30era; eta 13:00etatik 17:00etara. Bi txandentzat bazkaria zerbitzatuko da atsedenaldian, 12:30ean gutxi gorabehera.

Orain arte aipatutako egunetan ezin baduzu, agian azaroaren 1ean, ostirala, lagundu ahal izango duzu: hitzordua, Euskal Etxean 9: 30etatik 15: 00etara.

Pentsa ezazu mortzillak egitea dela ziurrenik euskal klubaren borondatezko ahaleginen artean bereziena, eta oso dibertigarria gainera.

Beste modu batera lagundu nahi baduzu edo galderaren bat baduzu, jar zaitez harremanetan Sean Aucuttekin 208-371-3090 zenbakian.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia