euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

"Morzilla making", odolkia euskal erara egitea komunitate-biltzaile da Boisen: animatu!

2026/11/03

Non: Boise, Idaho, AEB

Urtero, Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxeak odolkiak (morzillak) prestatzen ditu, euskal —batez ere Bizkaiko— tradizioari jarraituz. Boluntarioek odolkiak prestatzen, egosten eta ontziratzen laguntzen dute; ondoren EEaren azaroko afariran zerbitzatzeko, edo hutsean ontziratuta, irauteko moduan, saltzeko. Komunitatea egin eta indartzen duen ekitaldia da. Ez da aurretiazko esperientziarik behar parte hartzeko. Odolkiak egiteko tradizioa "hondakinik ez" (zero-waste) filosofian oinarritzen da; filosofia horri jarraiki, txerriaren zati guztiak baliatzen dira plater elikatzaileak sortzeko. Prozesuan, txerri- edo ardi-odol freskoa arrozarekin erabiltzen da, porruekin eta gantzarekin nahastuz, eta ondoren espeziekin ontzen. Nahasketa hesteetan sartzen da, eta irakiten jarri ondoren, odola gogortu egiten da; geroago, frijitu, labean erre edo gisatuetan erabiltzeko. Kontsumitu, normalean, udazkeneko ospakizunetan egiten da, animaliak ohoratzeko eta kultur ondarea mantentzeko.

Hona aurtengo odolki-egite saio eta gelditzeen egutegia: azaroaren 3an, 08:30etik 16:00etara, hitzordua Fiddlers Green baserrian (14440 Broken Horn Rd, Boise, ID 83714). Lehenik eta behin, porruak eta tipulak bildu, garbitu eta zatituko ditugu. Baserria Broken Horn eta W. Echanove Drive kaleen arteko izkinan dago; sarrera Echanove Drive aldetik. Mesedez, aparkatu ibilgailua jabetzaren barruan. Bazkaria 12:30ean izango da. Azaroaren 4an: tipulak eta porruak bi txandatan prestatuko dira (07:00etatik 13:00etara eta 13:00etatik 18:00etara). Atsedenaldian bazkaria emango da, gutxi gorabehera 12:30ean. Azaroaren 5ean: *Morczllak* prestatzeko saioa Euskal Etxean. Bi txandatan antolatuko da: 07:00etatik 12:30era eta 13:00etatik 17:00etara. Bi txandetako parte-hartzaileei bazkaria emango zaie atsedenaldian, 12:30ak aldera. Azaroak 6: Prestatu berri diren *morcillak* ontziratu egingo dira Euskal Etxean, 09:30etik 15:00etara.

Boluntario gisa parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan Sean Aucutten-ekin (1) 208-371-3090 zenbakian. Mesedez, adierazi testu-mezu bidez noiz datorkizun hobeto; ahots-mezua ere utz dezakezu. Seanek bereziki animatzen ditu lan fisikorik egin ezin dutenak —adina dela edo lesioren bat dutelako—, asteartean, asteazkenean edo ostegunean taldera batu eta bazkaltzera etortzera. Izan ere, hau  ez da soilik lana egitea; komunitatea eraikitzea, istorioak partekatzea eta otordu on baten eta ardo-kopa baten inguruan elkartzea da baizik.

"Gure istorioek, gure presentzia eta gure txantxa txarrek, azken batean, elkarrekin mantentzen gaituena gogorarazten diguten elementuak dira."


KTVB telebistak Boiseko Euskal Etxeko odolki tradizioaz duela urte batzuk egindako bideoa 



« Azaroa 2026 »
 
 
 
 
 
 
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia