euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Morzilla Afaria, odolkia Bizkaiko euskal erara bertan egina, eta bazar eta bingo gaua Euskal Etxean

2019/11/02

Non: Boise, AEB

Morzilla Dinner, Azaroko afaria, Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxearen Urteroko Bazar-a eta Bingoarekin.

Boiseko Gazteak eta Txantxangorrien eskutik. Morzilla Dinner zabalik dago publiko ororentzat, eta ez da erreserbarik behar; beraz, puntuala izatea eta garaiz ibiltzea gomendatzen da.

Afari menua:

  • Entsalada mistoa
  • Txorizodun garbantzuak
  • Alaskako bakailaoa Salsa Berdean txirlekin
  • Almondigak txanpinoi saltsan
  • Morzilla, odolkia labean
  • Postreak
  • Ogia eta gurina
  • Ardoa eta kafea

Afaltzeko lehenengo txanda 17:15ean, eta bigarrena 18:30ean. Afariaren prezioa, 15.00 dolar helduentzat eta 6.00, 10 urte edo gutxiagoko haurrentzat. Ardoa eta bestelako edariak bertan eros daitezke.

Oharra: afaldu bitarteko haurzaintza zerbitzurik ez da eskainiko

Eskerrik beroenak Jesus Alcelay, Miren Urresti Laughrin eta talde osoari, bazkari goxoa prestatzeagatik, eta esker biziak baita ere udazkenero bezala morzillak egin dituzten dozenaka boluntarioei.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia