euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Mikel Zalbide hizkuntzalari eta euskaltzainaren hitzaldia Euskaltzaindiaren mendeurrenaz Unibertsitatean

2019/06/13

Non: Leipzig, Alemania

Etxepare Euskal Institutuak zabaldu duenez, Mikel Zalbide hizkuntzalari eta euskaltzainak Euskaltzaindiaren mendeurrenaren inguruko hitzaldia emango du gaur Leipzigeko Unibertsitatean. Ekitaldia arratsaldeko 17:15etan izango da Leipzigeko Unibertsitateko Hörsaal 15 aretoan. Zalbidek Euskaltzaindiaren azterketa soziolinguistiko bat eskainiko du eta euskal akademiaren sorrera, garapena eta mende honetan zehar izandako mugarriak jorratuko ditu, besteak beste.

“Die Königliche Akademie der Baskischen Sprache Euskaltzaindia: ein Dutzend sprachsoziologische Bemerkungen” du izenburua hitzaldiak eta Leipzigeko Unibertsitateko euskara irakurletzaren baitan Euskaltzaindiaren mendeurrena ezagutzera emateko antolatu diren ekintzen barruan kokatzen da. Besteak beste, Etxepare Euskal Institutuak Alemanian dituen lau irakurletzek (Berlin, Frankfurt, Konstanz eta Leipzig) elkarlanean Euskaltzaindiari buruzko Wikipediako hainbat artikulu alemanera itzuliko dituzte. Haien artean, Zalbide berari buruzko artikulua. Guztira, 40 bat itzulpen argitaratuko dira Wikipedian Euskaltzaindiaren lana Alemanian ezagutzera emateko.



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia