Astero bezala, igandeko meza katolikoa emango du euskaraz eta ingelesez online Kaliforniatik aita Antton Egigurenek, AEBko euskal fededunen Artzai Ona elkartea lankide.
Meza zuzenean da, Facebookez, Kaliforniako goizeko 8:00etan.
Gogoratu aldatu berria dutela ordua Estatu Batuetan, eta beraz ordubete gutxiago dela orain aldea, Argentinen 12:00ak direla, eta Euskal Herrian 16:00ak.
Facebookez (ordu horretan) segitzeko: https://www.facebook.com/pg/BasqueCatholic/posts
Datorren igande honetan irakurgaiak eta kantuak euskaraz eta ingelesez, hemen
Bidali zure eskabideak mezetan irakurriak izan daitezen hona: info@basquecatholic.org helbidera. Baita ere jaiotze, bataio, ezkontza, jaunartze edo bestelakoen berri ere.
Igande honetako meza, besteak beste, aita Anttonen izebaren alde emango da. Hona Jexuxa Iraola Aizarnaren heriotz-oharra eta aita Anttonek bere oroiz idatzi duena:
Jesusa Iraola Aizarna
1929- 03/15/2021
Hau da nere izeba maitearen erretratua, nere amaren aldetik bizi zen azkena, hamar neba-arreben artean gazteena. Martxoaren 15ean hil da. Bere aldeko elizkizunak Donostian egingo dira hilaren 16an. 92 urte zeuzkan. Bere senarra iaz hil zen, ekainean, 100 urte zituela. Bera eta gure ama antzekoak ziren oso. Nere aita eta bere senarra ere bat bezala ziren. Oso ondo konpontzen ginen eta triste nago oso.
Artzai Onaren 'Elkarri' buletinera doan harpidetu nahi baduzu, egizu hona eskaria: info@basquecatholic.org.