euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Jexuxa Iraola Aizarna

Jexuxa Iraola Aizarna
AEBko aita Antton Egigurenen izeba da Jesusa Iraola Aizarna

2021/03/15 - Bidania, Gipuzkoa

(1929 - 2021)

Jexuxa Iraola Aizarna 2021eko martxoaren 15ean hil da, 92 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.

Haren seme-alabak: Agustin eta Feli Irazu (†), Maria Pilar, Lourdes eta Joxean Aranburu, Juan Joxe, Arantza, Irune eta Tomas Garcia de Eulate, Maixus eta Jon Unanue, Xabier eta Leire Iribarren; koinatu-koinatuak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.

Estatu Batuetan euskaldunen zerbitzuko apeza den aita Antton Egiguren Iraolaren izeba zen.

Datorren igandean, martxoaren 21ean, Kaliforniatik aita Anttonek online emango duen meza bere alde eskainiko da.

Goian Bego (GB)

Doluminak familia osoari, bereziki bere seme-alabei eta aita Antton Egiguren-i.

-----

Aita Anttonek idatzitako hitzak, goiko argazkiari erreparatuta:

Jesusa Iraola Aizarna
Hau da nere izeba maitearen erretratua, nere amaren aldetik bizi zen azkena, hamar neba-arreben artean gazteena. Martxoaren 15ean hil da. Bere aldeko elizkizunak Donostian egingo dira hilaren 16an. 92 urte zeuzkan. Bere senarra iaz hil zen, ekainean, 100 urte zituela. Bera eta gure ama antzekoak ziren oso. Nere aita eta bere senarra ere bat bezala ziren. Oso ondo konpontzen ginen eta triste nago oso.



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia