Irailaren 9an, asteartea, 20:00etan, Maria Noel Abella Aiscar-en “El viaje de las palabras - Hitzen bidaia” liburu elebiduna aurkeztuko dute San Jose de Mayoko Liburu Azokan, idazlea bera partaide.
Gogora dezagun liburu atsegin eta irakurterraza dela, testu bera euskaraz eta gaztelaniaz duela, bien egilea Maria Noel Abella Aiscar montevideotarra dela, Euskal Herritik bertara lau belaunaldi atzera emigratu zutenen ondorengo, azalduz bere euskara eta euskal kulturarekiko harremana, atal laburretan, historia, umorea, samurtasuna, nostalgia osagai, istorio batzuk gertatuak, bestetan moldatu edo asmatuak, baina guztiak barnetik sortuak.