Madrilgo Euskal Etxeko Gure Folklore taldea (tartean txistulari, panderojotzaile eta dantzariak), Euskal Etxeko Orfeoiko ahots batzuekin, 25 lagun orotara, emanaldiak izango dituzte Pragan uztailaren 17 eta 18an, euskal kulturaren ordezkari, Prague Folklore Days jaialdiaren barruan.
- Uztailaren 17an, ostirala, 10:00etan, folklore-taldeen harreran hartuko dute parte Pragako Udaletxean
- Uztailaren 17an, ostirala, 19:25ean, eta 18an, larunbata, 12:15etan, emanaldiak Ovocny Trh agertokian, hiriko erdigunean
Artikulua bidaiaren xehetasunekin.
Aupa Gure Folklorea!



Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


