Ekainaren 19an eta 26an, Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioaren astearteroko hitzordua oinarrizko euskara nozioak irakasteari eskainiko zaio, Fundazioaren egoitzan, baita uztailean ere.
Eskolak irudi baliabideak erabiliz emango dira. Esaldi xinpleak osatuko dira eta euren itzulpenak adirazi eta landuko.
Saioaren ondotik, ohi bezala zintzur bustitzea 20:00etan, eta nahi duenak afaria Iparraldeko Euskal Etxeko jatetxean (Moreno 1370).