euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Igande honetako online meza Chinoko Euskal Festa gogoan emango du Kaliforniatik aita Antton Egigurenek

2020/09/06

Non: Merced, AEB

Joan den igandeko mezako irudia
Joan den igandeko mezako irudia

Asteburu honetan, Estatu Batuetako euskal egutegian Chinoko (Kalifornia) euskal piknik festaren txanda zen. Aurtengoan, COVID-19 tarteko era presentzialean bertan behera utzia izan bada ere, bere ordea Piknik Birtuak hartu du. Euskal Etxeak bere Youtube kanaletik emanik, 11etatik aurrera, ikus hemen gonbidapena eta xehetasunak).

Igandero bezala. aita Antton Egigurenek euskal meza emango du zuzenean, Facebookez, Chinoko Euskal Etxea eta komunitate osoa gogoan, eta oro har Estatu Batuetako euskal komunitatean gertatutako heriotzak, gaixoak eta beharrean direnak gogoan, astero bezala Merced, Kaliforniatik.

AEBetako euskal omonier edo kapelau den aita Antton Egiguren apaiz frantziskotarrak Kalifornian goizeko 8:15ak direnean (eta Euskal Herrian 17:15ak) emango du meza, eta ohi bezala AEBetako Artzai Ona euskal elkarte katolikoaren Facebook-etik segitu ahal izango da.

Igande honetan meza hori grabatua izango da, eta ondoren, 11:00etan (Kaliforniako ordua, 20:00ak EHan) Chinoko Euskal Piknikeko emanaldiak abiatuz eskainiko da. Igande honetan, beraz, meza bera bi lekutatik segitzeko aukera egongo da.

Mezan irakurri eta kantatuko diren kantu eta irakurgaiak hemen topa ditzakezu.

Aita Anttonek egunero ematen du errosarioa Artzai Onaren Facebook kontu beretik euskaraz eta ingelesez. Hona ostiralekoa, irailaren 4ekoa.

-Artzai Ona Estatu Batuetako euskal elkarte katolikoa da



« Maiatza 2024 »
 
 
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia