Urriaren 10ean, ostirala, Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxea babesle eta ekoizle duen "La Voz de los Vascos" irratsaioan, María Noel Abella Aiscar-ekin solastuko da, besteak beste, María Inés Etchevers Aizpiri.
Gogoratu liburua idatzia eta plazaratu berria duela Maria Noelek Montevideon euskaraz eta gaztelaniaz "Hitzen bidaia-El viaje de las palabras" izenburupean, eta online ere dagoela eskuragarri (ikus estekako artikuluan).