euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Filma Euskal Etxean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat

2025/11/25

Non: Azul, Argentina

Urtero bezala, Azulgo "Gure Txokoa" Euskal Etxeak bat egingo du beste behin Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin, eta Emakunde, Eusko Jaurlaritzaren baitango Emakumearen Euskal Institutuarekin batera film bat aurkeztuko du eta ekitaldi bat gauzatuko bere egoitza sozialean. Izan ere, Emakunderen 2025eko Kanpaina aurkeztuko du "Ez da zure arazoa bakarrik, gurea da" lelopean, "emakumeei erantzuteko, babesteko, ulertzeko, laguntzeko eta zaintzeko beharra azpimarratuko die, baietsiz hau ez dela emakume batzuen arazo pertsonala, arazo soziala baizik".

Sare sozialetan Kanpainarako prestatutako bideo instituzionala eta kartelak aurkezteaz gain, 19:00etan Ronco kaleko (lehen Alvear) 675eko bere egoitzan, Almudena Carracedo eta Robert Bahar zinemagileek egindako "Ez zaude bakarrik: Manadaren aurkako borroka" dokumentala proiektatuko dute. 2016ko Iruñeko San Fermin jaietan emakume gazte batek "La Manada" deitzen diren bost gizonen eskutik jasandako erasotik hasita, filmak istorio hau beste birekin uztartzen du, emakumeek egunero jasaten duten sexu-indarkeria hizpide.

Biktimen kontakizunen bidez, Natalia de Molina eta Carolina Yuste haien ahotsak ipiniz anonimotasuna babestearren, film luzeak sistema judizialaren, komunikabideen eta gizartearen sexu-indarkeriaren kudeaketan dauden gabeziak agerian uzten ditu. "Ez zaude bakarrik" filmerako, Carracedok eta Baharrek hirurogei ordu baino gehiago elkarrizketa egin dituzte, berrogeita hamar orduko jatorrizko material bisuala ekoitziz eta ia mila orduko artxibo-irudiak lortuz.

Filmak hainbat polizia-adituren testigantzak eta analisiak ere biltzen ditu, baita kasuko pertsonaia garrantzitsuenenak ere, tartean daude Elena Sarasate fiskala; politikariak, hala nola Joseba Asiron, 2016ko Iruñeko alkatea; komunikabideetako pertsonaiak; eta Ana Requena kazetari eta feminista.

Sarrera doakoa.



« Azaroa 2025 »
 
 
 
 
 
8
9
16
23
27
28
29
30

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia