euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

"Euskantina euskal-latinoa" Guggenheim-eko Bistro-an, Topa Sukalderia jatetxea gonbidatuz

2026/02/13

Non: Bilbo, Bizkaia

Hau dioskute Bilboko Guggenheim-eko Bistro-an otsailaren 13an, ostirala, antolatu duten 'Euskantinaz' (20:00etan. 54 euro).

Bistró Guggenheim Bilbaok historia eusko-latinoa omenduko du euskal eta latinoamerikar sukaldaritzen fusioan erreferente den Topa Sukalderia jatetxe donostiarra gonbidatuta.

Euskantina omenaldi bat da, Latinoamerikako euskal diasporari eta Atlantikoaren beste aldean euskal arimaz eta kutsu latinoz jaiotako sukaldaritzei egina. Sukaldeak eta kantinak, txokoak eta Latinoamerikako barra tradizionalak elkarrekin topo egiten duten irudimenezko espazioa.

Euskantinak joan-etorriko bidaia proposatzen du plater ezberdinen bidez. Euskal Etxeetako mahai luzeak eta Latinoamerikako kantinak —elkartzeko, topa egiteko eta istorioak kontatzeko tokiak denak ere— gogorarazten dituen sukaldaritza. Bistrók eta Topa Sukalderiak bat egingo dute hango eta hemengo familien, plateren eta edarien istorioak kontatzeko, eta Bilbo eta Latinoamerika lotuko dituzte gastronomiaren bidez.

informazio gehiago



« Otsaila 2026 »
 
 
 
 
 
 
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia